Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear)

Meatzaritza eta Energia Ingeniaritzak baliabide geologikoekin eta itsas eta lurreko baliabideekin lan egiten du, baliabide energetikoak eta transformazio produktuak lortzeko industriarentzat. Ikatza, gasa, petrolio edo ordezko energiak eta materialen azterketa eta tratamendua dira titulazio honen ardura nagusiak.

Gainera, Meatzaritza eta Energia Ingeniaritzako profesionalek tunelen, metro sareen, abiadura handiko tren azpiegituren... eraikuntzan esku hartzen dute, obra zibilean eta meatzaritzan lehergaiak erabiltzeko baimena duten bakarrak direlako bai kanpoko zein barruko leherketetan.

Espezializatzeko aukera izango duzu, bi aipamen hauetako bat aukeratuta: Meatzaritza, lurpeko zein kanpoko meatzaritza ustiapenak proiektatzen, planifikatzen eta kudeatzen eta leherketak diseinatu eta exekutatzen erakutsiko dizuna; eta Energia, aztergaitzat duena baliabide energetikoen prospekzioa, ustiapena, biltegiratzea, banaketa eta aprobetxamendua, eta lehergailuen fabrikazioa eta erabilera.

Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Graduak gaitu egiten zaitu Meatzeetako Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

Eskainitako plazak

Unibertsitate Kontseiluak baimendu gabe

Irteera profesionalak

Hainbat arlotan lan egin ahal izango duzu:

  • Meatze ustiapenak: geologia-meatzaritza arloko ikerketa, lehengaien erauzketa eta mineralurgia, makineria eta mantenimendua, lurrazpiko urak.
  • Lurrazpiko eraikuntza eta lanak.
  • Energia: baliabide energetikoen aprobetxamendua eta eraldaketa, ordezko energiak barne, energia elektrikoa eta termikoa sortzea eta banatzea, eta auditoria energetikoak.
  • Lehergaiak: fabrikazioa, zulaketa eta leherketak.
  • Kudeaketa, segurtasuna eta ingurumena: ingeniaritza eta aholkularitza, aholkularitza eta lanbide librea eta laneko arriskuen prebentzioa eta segurtasuna.
  • Irakaskuntzan eta ikerketan aritzeko aukera izango duzu.