2020-2021 ikasturterako UPV/EHU-ko zentroen funtzionamendurako neurriak

2020-2021 ikasturterako UPV/EHUko zentroen funtzionamendurako neurriak

2021eko maiatzakak 31an eguneratua.

1. Sarrera

Dokumentu honetan jasotako neurri guztiak pandemiaren bilakaeraren eta osasun agintarien jarraibideen mende daude.

Unibertsitateko kide guztiek (ikasleak, irakasle-ikertzaileak eta AZPko langileak) neurriak hartu beharko dituzte COVID-19a zabaltzeko arriskuei aurre egin eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko.

Gainera, aintzat hartuko dituzte ere osasun agintariek COVID-19a prebenitzeko ezarri dituzten prebentzio, segurtasun, osasun eta higiene neurriak, baita dokumentu honetan eta haren eguneratzeetan jasotakoak ere.

Unibertsitateko kide guztiei eskatzen zaie betetzeko osasun agintariek eta UPV/EHUk emandako arau, neurri, jarraibide eta gomendioak, eta adi egoteko erakundeak iragarki taula elektronikoaren bidez (EHUtaulan) eta erakundearen posta elektronikoaren bidez emango duen informazioari.

Arau hauek UPV/EHUren web orrian argitaratuko dira eta unibertsitateko kide guztien artean banatuko dira dagozkion banaketa zerrenden bitartez.

2. Harremanak mugatzea

Ziurtatu beharko da behar diren antolaketa-neurriak hartuko direla pilaketak saihesteko, eta bermatu beharko da ikasleek eta langileek bete ditzaketela urruntasun-jarraibideak edo kontaktuen mugak, bai eta osasun- eta hezkuntza-agintariek adierazitako prebentzio pertsonaleko neurriak ere.

Oro har, gutxienez 1,5 metroko distantzia gorde behar da pertsonen artean, ikastegiaren instalazio guztietan.

Ez da pilaketarik egongo unibertsitate-zentroko espazioetan, eraikinetarako, geletarako eta korridoreetarako sarbideetan, eta ezingo da luzaroan egon pasabideetan edo espazio komunetan. Horretarako, antolamendu-neurriak hartuko dira, hala nola esparrura ate edo espazio berezituetatik sartzea, ordutegi mailakatuak erabiltzea, korridoreak seinaleztatzea edo beharrezkotzat jotzen direnak.

UPV/EHUren ikastegi eta unitate guztiak saiatuko dira, ahal den neurrian, koordinazio-bilerak eta irakaskuntzaz kanpoko beste jarduera batzuk eta baita sailen bilerak, fakultate-batzordeak, batzordeak e.a, modu telematikoan egiten.

3. Prebentzio neurri pertsonalak

COVID-19ari eta beste arnas infekzioei aurre egiteko hartu behar diren prebentzio neurri nagusiak dira:

  1. Maskararen erabilera
    1. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea unibertsitateko zentro eta eraikinetara sartzen diren pertsona guztientzat, espazio guztietan, banaka edo taldeka erabiltzekoak izan, eta bertan dauden bitartean, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere.
    2. UPV/EHUko ikasleek zein langileek maskarak erabili beharko dituzte nahitaez. Maskarak hainbat motatakoak izan daitezke: higienikoak, kirurgikoak edo bestelako babes-maskarak, hala nola LH2-ak, prebentzio-zerbitzuak hala eskatuta, egoera batzuetan, unibertsitateko langileei. Higiene-maskaren kasuan, hobe da eredu berrerabilgarriak erabiltzea, eta maskara-mota horren informazio- eta merkaturatze-baldintzak ezartzen dituen otsailaren 11ko CSM/115/2021 Aginduan jasotako zehaztapen teknikoak bete beharko dituzte.
    3. Maskararen erabilera egokia sustatzea, gaizki erabiltzeak transmisio-arrisku handiagoa ekar baitezake. Sudurra eta kokotsa estaliz erabili behar da, eta oso garrantzitsua da aurpegira ondo egokitzea eta zerrenden bidez bakarrik manipulatzea.
    4. sintomak dituzten pertsonak artatzen direnean, sintomak dituen pertsonak maskara kirurgikoa jantzi behar du, eta FFP2 artatzen duenak balbularik gabe.
    5. Oro har, aurreko lerrokadan jasotako betebeharra ez da aplikatuko honako kasu hauetan:
      • Maskararen erabilerak larriagotu dezakeen arnas zailtasunen bat duten pertsonak.
      • Behar bezala justifikatutako osasun-arrazoiengatik maskara erabiltzea kontraindikatuta duten pertsonak.
      • Desgaitasun- edo mendetasun-egoeran dauden pertsonak, behar izanez gero maskara kendu ezin dutenak.
      • Erabilera bideraezina egiten duten jokabide-aldaketak dituzten pertsonak.
      • Maskara erabiltzea bateraezina den jarduerak egitea, maskaren izaera dela eta.
    6. Aurreko paragrafoan jasotako betebeharra ez zaie eskatuko maskara erabiltzeagatik larritu daitekeen gaixotasun edo arnas zailtasunen bat duten pertsonei, ez eta desgaitasuna edo mendekotasuna izateagatik maskara kentzeko autonomiarik ez dutenei edo maskara erabiltzea bideraezina egiten duten jokabide-aldaketak dituztenei ere. Arrazoi medikoengatik maskarak erabiltzearen salbuespena ziurtagiri mediko ofizialaren bidez egiaztatu beharko da. Ziurtagiri hori Laneko Arriskuen Prebentzio Zerbitzura (medikua@ehu.eus) bidali beharko da langileen kasuan, eta ikasleen kasuan, ikasleen zuzendaritzara (ikasle-zuzendaritza@ehu.eus). Txostenak egiaztatu ondoren, pertsona horientzako neurri egokiak hartuko dira, eta ikastetxeko edo eraikineko COVID-19 arduradunari, saileko zuzendariari (irakasle eta ikertzaileen kasuan), hierarkian goragoko mailan dagoen pertsonari (AZPren kasuan) eta ikastetxeko ikasleen dekanordeari (ikasleen kasuan) jakinaraziko zaizkie.
  2. Eskuen higienea maiz eta zehatz, gutxienez 40 segundoz, urarekin eta xaboiarekin edo, bestela, gel hidroalkoholikoarekin. Gutxienez unibertsitate-zentroaren sarreran eta irteeran egitea gomendatzen da, eta gela- edo espazio-aldaketa bakoitzaren aurretik eta ondoren, komunera joatean, otorduetan edo maskara manipulatzean. Kontuan izan behar da eskuek zikinkeria nabarmena dutenean gela hidroalkoholikoa ez dela nahikoa, eta ura eta xaboia erabili behar direla.
  3. Arnas higienea:
    1. Eztul edo doministiku egiteko maskara ez kentzea.
    2. Erauziz gero, estali sudurra eta ahoa zapi batekin eztul eta doministiku egitean, eta bota zabor-ontzi batera, ahal dela estalkiarekin eta pedalarekin.
    3. zapirik ez badago, ukondoaren barruko aldea eskuak ez kutsatzeko erabili.
    4. Begiak, sudurra edo ahoa ukitzea saihestea, eskuek transmisioa errazten baitute.
  4. Materialak edo objektuak irakaskuntza-helburuekin partekatuz gero, prebentzio-neurriak zorroztea (adibidez, eskuen higienea eta sudurra, begiak eta ahoa ez ukitzea), eta erabili ondoren garbiketa eta/edo desinfekzioa egitea, ezaugarrien arabera.
  5. Eskularruak erabiltzea ez da gomendagarria oro har, baina bai garbiketa-lanetan.

Higiene pertsonaleko neurri horiek ez betetzeak dagozkion diziplina-neurriak hartzea ekar dezake.

4. Kasuen kudeaketa

UPV/EHUk izendatuko du COVID-19 arduradun bat, eta unibertsitatearen ikastegi/sekzio/eraikin bakoitzak ere bere COVID-19 arduraduna izango du. 

    1. Jarduketa protokoloa
       
      1. Zer egin kasu susmagarri edo baieztatu baten aurrean

        SARS-CoV-2 birusak infektatutako kasu susmagarritzat honako hau hartzen da: edozein pertsona, bat-batean agertutako arnas infekzio akutuko koadro klinikoa duena, edozein izanik larritasuna, sintomen artean dituena, besteak beste, sukarra, eztula edo aire faltaren sentsazioa. Beste sintoma atipiko batzuk SARS-CoV-2 birusak infektatutako kasu susmagarritzat ere hartzen dira: hala nola odinofagia (irensteko zailtasunak), anosmia (usaimen galera), ageusia (dastamen galera), giharretako mina, beherakoak, bularraldeko mina eta zefaleak, etab.

        Kasu baieztatutzat hartzen da edozein pertsona (sintomatikoa edo asintomatikoa), PCR bidez (edo beste edozein teknika molekular erabilita) eginiko infekzio diagnostikoa edo mediku baimendu batek eginiko infekzio diagnostiko serologikoa duena.

        Ezin izango dira ikastegira edo unibertsitate instalazioetara sartu COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak, gaixotasuna diagnostikatuta izanik isolamendu aldia amaitu ez dutenak edo etxeko koarentenan daudenak kontaktu estua edukitzeagatik COVID-19 diagnostikoa edo sintomak zituen pertsona batekin, ezta proba diagnostikoen emaitzaren zain daudenak ere.

        Sintometako bat duen unibertsitateko edozein kide etxean geldituko da (ez da joango lantoki, ikastegi edo ikerketa zentrora) eta bere osasun zentrora deituko du berehala. Gainera, bere egoeraren berri emango dio bere sailaren zuzendaritzari, irakasle-ikertzailea izanez gero, Zerbitzu buruari, AZPko langilea izanez gero, edo bere ikastegiko Dekanotza/Zuzendaritzari, ikaslea izanez gero. Kasu guztietan, egoeraren berri emango zaie ere ikastegi/sekzio/eraikineko COVID-19 arduradunei.

        Ikasle batek ikastegian COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak garatzen baditu, isolamendu gelara joango da (ondo aireztatutako gela, poltsadun eta pedaldun zaborrontzi bat gutxienez edukiko duena, maskara eta erabili eta botatzeko mukizapiak jasotzeko), eta maskara kirurgiko bat jantziko du. Ondoan izango duen pertsonak ere maskara kirurgikoa jantziko du. Edozein arrazoirengatik sintomak dituen pertsonak maskara jantzi ezin badu, ondoan duen pertsonak balbularik gabeko FFP2 maskara erabiliko du.

        Sintomak dituen pertsonak lehen arretako osasun zentrora deituko du.

        Sintomak dituen pertsona irakasle-ikertzailea edo AZPko langilea bada, unibertsitatearen lan arriskuen protokoloak beteko dira. Telefonoz deituko du bere osasun zentrora edo Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzura.

        Kasu baieztatua diren ikasleek beren osasun zentroaren jarraibideak beteko dituzte, etxean geldituko dira eta beren egoeraren jarraipena egingo zaie, koadro klinikoa amaitu eta 3 egun igaro arte, eta gutxienez 10 egunez sintomak agertu diren egunetik kontatzen hasita. Ikaslea ezin izango da ikastegira itzuli lehen arretako medikuaren baimenik gabe.

        Langileen kasuan, lehen arretako medikuak emandako alta beharko dute ohiko lan zereginetara itzultzeko.

        Ikastegiko langileen esposizioaren balorazioa egingo da kasu bakoitzaren arriskuaren ebaluazio espezifikoaren arabera, aintzat harturik lan arriskuen prebentziorako zerbitzuek SARS-CoV-2 birusarekiko esposizioari aurre egiteko ezarri duten prozedura. Hala, kontaktu arriskutsuak zehaztean, baloratu egingo dira prebentzio neurriak ondo bete izana eta babes elementuen erabilera (distantzia fisikoa gordetzea eta maskarak erabiltzea).

        Osasun Publikoko Zerbitzuak eta Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuak erabakiko dute ikastegiko langileak (irakasle-ikertzaileak eta AZPko langileak) kasu baieztatuaren kontaktu estutzat hartu behar diren, kontuan izanik prebentzio neurrien egokitasuna eta jarraipena, eta eginiko jarduerak.

        Osasun agintariek kontaktu estuen jarraipen aktiboa egingo dute, eta pertsona horiek etxean geldituko dira koarentenan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren COVID-19 Zaintza Epidemiologikoko protokoloak ezarri moduan. PCR probei dagokienez, Osasun Publikoko agintarien protokoloetan agindutakoak egingo dira.

        Kontaktuak aztertu eta estutzat hartutakoei koarentena neurriak ezarri ondoren, jarduera akademikoek ohiko moduan jarraituko dute, arreta neurriak zorroztuz eta zaintza pasibo bat eginez.

        Nolanahi ere, kontuan izanik irakasgai bakoitzeko ikasle kopuruen arteko alde handiak, irakasgaien tipologia (teorikoak, praktikoak, mintegiak, laborategiko lana,

        Sintomak dituzten pertsonek lagundu egingo dute unibertsitate barruan egon daitezkeen kontaktu estuak eta infekzio iturri posibleak bilatzen. etab.) eta haietako batzuen berezitasunak eta baldintzak, ikastegi bakoitzak planteamendu hori egokitu ahal izango du, unibertsitatearen protokoloak ezarritako jarraibideen barnean, eta zorrotzago jokatu ahal izango du, egoki irizten badio osasun prebentzioaren ikuspegitik.

        Isolatuta egongo den ikasleak irakaslaguntza jasoko du, aintzat harturik beti irakasgai bakoitzaren ezaugarriak eta berezitasunak. Ikastegia arduratuko da bakartuta dagoen ikasleak eta koarentenan dauden kontaktu estuek matrikulatuta dauden irakasgaietan irakaslaguntza jasotzen dutela.

        COVID-19 kasu susmagarri edo baieztatu diren ikasleak kanpoko praktika akademikoak egiten ari badira, unibertsitateak edo ikastegiak gertatutakoaren berri emango dio praktika egin den edo egiten ari den enpresa, administrazio, erakunde edo instituzioari.

      2. Zer egin kasu bat baino gehiago agertzen denean


        Agerralditzat hartuko da lotura epidemiologikoa duten infekzio aktiboko 3 kasu edo gehiago daudenean.

        COVID-19 kasuak egoera askotarikoetan ager daitezke unibertsitate ikastegietan. Lotura bat dagoenean kasuen artean, agerralditzat har daiteke.

        3 agertoki kontsidera daitezke:

        1. Agerraldi kontrolatuak edo kasu esporadikoakKutsatze kateak ondo zehaztuta daudenean.

          Egoera hau gerta daiteke talde bakar batean edo, aldi berean, independenteak diren talde batean baino gehiagotan. Kontrol espezifiko bat egingo da talde bakoitzean, ohiko kontrol neurriak hartuta: kasuak isolatzea eta talde edo ikasgela independente bakoitzaren kontaktuen identifikazioa eta koarentena.

        2. Agerraldi konplexuak edo kutsatze komunitario esporadikoa. Ezin direnean kutsatze kateak erraz identifikatu edo adarrak agertzen direnean, kasu sorrera bat baino gehiagorekin.

          Egoera horretan, kasuak detektatzen dira talde edo ikasgela bat baino gehiagotan, nolabaiteko kutsatze mailarekin talde desberdinen artean, birusa ikastegian sartzeko modua gorabehera. Kasuen arteko harremana aztertu eta neurri gehiago hartzearen egokitasuna baloratuko da: hala nola koarentenan egon behar duen taldea handitzea, ikasgelak edo lerroak ixtea.

        3. Kontrolatu gabeko kutsatze komunitarioa.

          Kontrolik gabeko kutsatzea gertatu denean ikastegian, kasu kopuru handi batekin.

          Osasun Publikoko Zerbitzuak arrisku ebaluazio bat egingo du, kutsatzeak non gertatzen ari diren aztertzeko, eta neurriak mailakatzeko beharra baloratuko du; besteak beste, aldi baterako ixtea arlo bat edo ikastegi osoa.

          Agerraldi horiek kontrolatzeko neurriak proportzionalak izango dira aurretik aipatu den agerraldi motari dagokion arrisku mailarekiko.

          Baldin eta egoerak ikasle kopuru handi bati erasaten badio (edo unibertsitateko beste kideei), ikastegi bati edo unibertsitateari orokorki eragingo dioten erabakiak batera hartuko dituzte unibertsitatearen arduradunek, ikastegiarenek, UPV/EHUko COVID-19 arduradunak eta osasun eta unibertsitate politikez arduratzen diren agintariek.

      3. Zer egin kasu baieztatuen kontaktu estuekin

        Kontaktu estutzat hartzen dira kasu baieztatuarekin harreman estua (2 metro baino gutxiago, 15 minutu baino gehiago, babes neurririk gabe) izan duten pertsona guztiak (senideak, bizikideak eta langileak), harreman hori izanik sintomak agertu baino 48 ordu lehenagotik (edo diagnostikoa baino 48 ordu lehenagotik, asintomatikoen kasuan) kasua isolatua izan den unera arte.

        UPV/EHUko langileen edo ikasleen artean kasuren bat baieztatzen bada, kontaktu estuak bilatzen eta beharrezko informazio guztia emanez lagunduko da, osasun arduradunekin lankidetzan beti. Kontaktu horien zaintzat aktiboa egingo da.

        Osasun agintariek kontaktu estuen jarraipen aktiboa egingo dute, eta pertsona hauek etxean geldituko dira koarentenan, Osasun Sailaren COVID-19 Zaintza Epidemiologikoko protokoloak ezarri moduan. PCR probei dagokienez, Osasun Publikoko agintarien protokoloetan agindutakoak egingo dira.

        Kasu baieztatu baten kontaktu estuak diren unibertsitateko kideak etxean egingo dute koarentena, Osasun Sailaren COVID-19 Zaintza Epidemiologikoko protokoloak ezarri moduan. Gainera, beren egoeraren berri emango diote beren sailaren zuzendaritzari, irakasle-ikertzailea izanez gero, Zerbitzu buruari, AZPko langileen kasuan, edo Dekanotza/Ikastegi Zuzendaritzari, ikasleak izanez gero. Kasu guztietan, egoeraren berri emango zaie ere ikastegi/sekzio/eraikineko COVID-19 arduradunei.

        Kasuren bat izanez gero kontaktuen arakatze lanak azkartu eta errazteko, komeni da ikastegiek informazio hau edukitzea, ondo antolatua eta erraz eskuratzeko moduan:

        • Ikasturte/talde bakoitzeko ikasleen zerrenda.
        • Ikasgela, tailer eta laborategi bakoitzeko ikasleen zerrenda, non esertzen diren zehazki, egiten dituzten jardueren arriskua (kontaktu edo hurbiltasun handia duten tailerrak edo praktikak), haien telefono mugikorrak (premiaz jardun behar izanez gero) eta kasu bat gertatuz gero kontaktu estuak identifikatzen lagundu dezakeen beste edozein informazio.
           
        Kasu susmagarrien eta baieztatuen nortasuna eta datuak isilpean gordeko dira beti.
         
      4. Zer egin noizbehinkako kontaktuekin

        Kasu susmagarriekiko noizbehinkako kontaktuek edo zeharkakoek (beste pertsona batzuen bidez) ez dute prozedura berezirik, segurtasun distantzia eta babes indibidualeko arauak bete dituztenean bereziki. Gomendatzen da oinarrizko prebentzio neurriak zorroztea eta zaintza pasibo bat egitea, sintomen agerpena kontrolatzeko.
         
      5. Fakultateek, eskolek eta institutuek egin beharrekoa
         

        Ikastegi eta institutuetako dekanoak eta zuzendariak, Ikerketaren arloko errektoreordea, Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea eta campuseko errektoreordeak arduratuko dira gomendio guztiak betetzen direla gainbegiratzeaz, eta ondoko atal batean aipatzen diren zaintza batzordeak osatuko dituzte. Sailetako zuzendarien eta zerbitzu buruen laguntza izango dute, haietako bakoitzak bere jardun eremuari dagokion erantzukizunarekin (ikastegiak, administrazio unitateak, ikasgelak, bibliotekak, laborategiak, mintegiak eta beste zerbitzu batzuk), baita unibertsitateko kide guztien laguntza ere (irakasle-ikertzaileak, AZPko langileak eta ikasleak).

        Kasurik agertuz gero, dokumentu honetako jarraibideak aplikatuko dira, baita aurrerago ezar litezkeenak ere gai zehatzen garapenari lotuta.

      6. Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusia


        Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian, kontuan izanik haren ezaugarriak eta UPV/EHUko hainbat ikastegitako ikasleen presentzia, neurri bereziak hartuko dira kasurik agertuz gero. Zorroztu egingo da prebentzio neurrien aplikazioa gainbegiratzeko lana, baita zaintza epidemiologikoa ere, infekzioaren etapa goiztiarretan kasuak identifikatzeko.

        Kasu bat agertzean, dokumentu honetan jasotako jarraibideak aplikatuko dira. Kasuen bizikideak kontaktu estutzat hartuko dira.

      7. Etxe partekatuetan eta beste unibertsitate egoitza batzuetan bizi diren ikasleak

        Egoera honetan dauden ikasleek kasu posibleen berri emango diote beren ikastetxeko COVID-19 arduradunari, ezarritako sistemaren bidez, eta kontaktu estuen bilaketan lagunduko dute. Eskura dagoen informazio epidemiologikoaren arabera, zabaldu egingo da kasuen bilaketa, zaintza eta jarraipena bizikideak ikasten ari diren ikastegietara.
         
      8. COVID-19ko gelen garbiketa eta desinfekzioa

        COVID-19koak izan daitezkeen sintomak dituzten pertsonak unibertsitate espazioren batean egon badira, espazio hori aireztatu egingo da, eta ikastegi/atal/eraikineko COVID-19 arduradunak espazio hori esleituta duen garbitasun zerbitzuaren arduradunarekin jarriko da harremanetan, lantoki/ikasgela/laborategia desinfektatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzan, garbitasun enpresak ezarritako protokoloaren arabera.

        Ikastegi bakoitzak garbitzeko, desinfektatzeko eta aireztatzeko bere protokoloa izango du, eraikinaren ezaugarrien eta erabileraren arabera.

    2. COVID-19 zaintza batzordeak
       
      1. COVID-19 zaintza batzorde bat sortuko da, unibertsitatean izan daitezkeen kasuen identifikazioan eta jarraipenean laguntzeko, eta unean-uneko egoera epidemiologikoaren arabera beharrezkoak diren prebentzio eta kontrol aholkuak eta informazioa zabaltzeko.
         
      2. Batzorde horrek lan egingo du Eusko Jaurlaritzak ezarritako kanalen barnean, elkarlan estuan kasuen eta kontaktuen jarraipenean inplikatuta dauden unibertsitate barruko eta kanpoko eragile guztiekin: Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailak.
         
      3. Helburu hauek izango ditu:
        1. Konexio lana egitea unibertsitateko kideen eta osasun agintarien artean.

        2. COVID-19 kasuei loturiko kontaktu estuen identifikazioan, bilaketan eta jarraipenean laguntzea.

        3. Informazioa bildu, zabaldu eta trukatzeko sistema bat antolatzea unibertsitateko kideen eta estamentuen artean.

        4. Jardun protokoloak eta prebentzio gomendioak lantzea eta eguneratzea, unean-uneko egoerara egokituak beti.

        5. Unibertsitateko kideen formakuntzan laguntzea, infekzioaren prebentzio eta kontrol gaietan.

        6. Agintari akademikoei eta sanitarioei jakinaraztea kasuen agerpenak edo berehala ekitea eskatzen duten alerta egoerak.

        7. Lankidetza estua eta komunikazio egokia garatzea sisteman inplikatuta dauden erakunde, ikastegi, zerbitzu eta profesional guztiekin.

      4. UPV/EHUren Zaintza Batzordeko kideak:
         
        1. UPV/EHUko COVID-19 arduraduna.

        2. Irakats Plangintza eta Ikaskuntzaren Jarraipen batzordeburua.

        3. Campus arteko Segurtasun eta Osasun batzordeburua.

        4. Hiru campusetako errektoreordeak.

        5. Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren arloko errektoreordea.

        6. Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuko burua.

        7. Irakasle-ikertzaileen ordezkaritza organoek aukeratutako pertsona bat.

        8. ZPko langileen ordezkaritza organoek aukeratutako pertsona bat.

        9. Ikasleen Kontseiluaren ordezkari bat.

      5. Gainera, zaintza batzordeak sortukodira ere ikastegi guztietan, MigueldeUnamuno Ikastetxe Nagusian, ikerguneetan eta campusetako gainerakoeraikinetan.
         
      6. Batzorde horiek kide hauek izango dituzte:
         
        1. Dagokion ikastegiko dekanoa edo zuzendaria; Ikastetxe Nagusiko zuzendaria; Ikerketaren arloko errektoreordea edo Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea; campus bakoitzeko errektoreordea.

        2. Ikastegi/sekzio/eraikinaren COVID-19arduraduna.

5. Langile kalteberak

  1. Beren ezaugarri pertsonal propioengatik edo egoera biologiko ezagunagatik COVID-19aren eraginpean egoteari lotutako arriskuen aurrean “bereziki sentikorrak” diren langileak harremanetan jarriko dira Lan Arriskuen Prebentzio Zerbitzuaren osasun arloarekin, medikua@ehu.eus helbidera idatzita. Arlo horretan, patologia klinikoa, konpentsazio maila (gaixotasunaren kontrol-maila) eta lanpostuaren arrisku maila baloratuko dute, eta horren arabera, zehaztuko dute:
    • Langileak ez badu egokitzapenik edo lanpostu-aldaketarik behar, eta ohikolan-jardueran jarrai badezake..
    • Langileak ohiko lan-jarduerarekin jarrai dezakeen, baina neurri gehigarriak hartuz (NBE egokiak).
    • Langileak ohiko lan-jarduerarekin jarrai dezakeen, baina sintomak izanditzaketen pertsonekin kontakturikizan gabe. Ezinezkoa bada, aldibaterako ezintasunagatiko baja izapidetu behar da, bereziki sentikorra denlangile gisa.
    • Langileari lanpostu aldatu behar zaion. Hori egin ezin bada, aldi baterako ezintasunagatiko baja izapidetu behar da, bereziki sentikorra den langilegisa.
       
    Lan Arriskuen PrebentzioZerbitzuaren (LAPZ) osasun arloak dagokion txostena igorriko du, kasu bakoitzean aplikatu beharreko neurriekin, eta ahalik eta lasterren igorriko zaio interesdunari, zeinak aldi berean bere ikastegi/atal/eraikineko COVID-19 arduradunari eta saileko zuzendariari (irakasle-ikertzailea bada) edo hierarkian gorago dagoen pertsonari (AZPko langilea bada) jakinaraziko baitio.
    Bereziki sentikorrak diren pertsonak lanera itzuli ahal izango dira, baldin eta haien egoera klinikoa kontrolpean badago eta ahalbidetzen badu, eta babes neurriak zorroztasunez beteta..

    Horretarako, aldez aurretik LAPZren osasun arloarekin harremanetan jarri beharko dira nahitaez (medikua@ehu.es). Bertan adieraziko diote zein txosten mediko aurkeztu behar duen. Txosten hori, ahal dela, Lehen Mailako Arretako Medikuarena edo Familia medikuarena izango da. LAPZren osasun arloak dagokion txostena igorriko du, eta aurreko paragrafoan adierazitako prozedura berberari jarraitu beharko zaio.
     
  2. COVID-19aren aurrean kaltebera den populazio taldeko ikasleek beren erreferentziako profesional sanitarioek emandako jarraibideak bete beharko dituzte, prebentzio neurri egokienak hartzeri dagokionez.

    Horrez gain, harremanetan jarriko dira Ikasleen Zuzendaritzarekin (ikasle-zuzendaritza@ehu.eus), non beren egoera ziurtagiri mediko baten bidez egiaztatu beharko duten. Behin egoera baloratuta, hala badagokio, beren egoera jakinean aplikatu beharreko neurrien berri emango zaie..

  3. Prebentzio Zerbitzuaren osasun arloak COVID-19aren eraginari lotutako arriskuen aurrean “bereziki sentikortzat” hartutako pertsonen zerrendak berrikusiko ditu aldian behin, aintzat hartuta norberaren egoera eta laneko egoera, bai eta pandemiaren bilakaera ere.

6. Ikasleen eta langileen jantokiak, kafetegiak eta vending-makinak

  1. Ikasleen jantokiak: irekita egongo dira, osasun-agintariek ezarritako neurriak betez (distantzia, maskarak erabiltzea, garbiketa eta desinfekzioa), betiere aireztatzeko gutxieneko baldintzak bermatu badaitezke.
     
  2. Langileen jantokiak: irekita mantenduko dira, osasun-agintariek ezarritako neurriak betez (distantzia, maskarak erabiltzea, garbiketa eta desinfekzioa), betiere aireztatzeko gutxieneko baldintzak bermatu badaitezke.
     
  3. Kafetegiak: zerbitzua emateko baldintzak (ordutegiak, edukiera, segurtasun- eta higiene-neurriak, eskaini beharreko zerbitzuak, etab.) agintari eskudunek unean-unean egoera epidemiologikoaren arabera ezartzen dutenera egokituko dira.
     
  4. Vending-makinak: martxan mantentzen dira, baina kokatuta dauden eremuak ondo seinaleztatuta egon behar du, uneoro segurtasun-distantzia mantentzeko. Makina horietako produktuak kontsumitu behar dituzten pertsonak produktu horiek kokatuta dauden eremuan egon ahal izango dira soilik produktu horiek jaso ahal izateko behar den denboran.

7. Espazioen aireztatzea

  1. . Aireztapen naturaleko gutxieneko jarraibideak unibertsitateetan  

    Baldintza klimatologikoek eta instalazioek ahalbidetzen badute, komeni da leihoak irekita edukitzea, segurtasun-neurri egokiekin, bai eta ikasgeletako eta unibertsitateko gainerako guneetako ateak ere.

    Hotzaldietan, aireztapen naturala aukeratzen bada, osasun-arriskuak murriztearen eta konfort termikoaren arteko konpromisoa hartu beharko da. Barrualdeetarako arropa erosoa edukitzeak aukera eman dezake berogailuari abusurik ez egiteko, leihoak partzialki irekita badaude.

    Leihoak eta ateak irekitzeak zarata-arazoak eragin ditzake. Konpromiso bat hartu behar da osasun-arriskuaren eta ondoezaren eta eragozpen akustikoen artean. Hobe da korridoreetako zarata murriztea ateak ixtea baino.

    Leihoak irekitzeak eta, ondorioz, kanpoko airea sartzeak kanpotik datozen kutsatzaileen mailak handitzea ekar dezake, oso kutsatuta dauden eremuetan. Konpromisoa hartu behar da COVID-19k eragindako osasun-arriskuaren eta kutsadurarekiko esposizioak eragindako arriskuaren artean.

    Komeni da aire-iragazkien garbiketa indartzea eta girotze-sistemen aireztapen-maila handitzea, airea maizago berritzeko. Ez da erabili behar barruko airea birzirkulatzeko funtzioa

    Aireztapena konstante mantendu ezin denean, honako aireztapen-jarraibide hauei jarraituko zaie:

    1. Ikasgelen, mintegien eta irakats laborategien gutxieneko aireztapena

      Klaseen iraupenaren kasuistika aztertu ondoren, erabaki da bermatu egin behar dela 10 minutuko gutxieneko aireztapena.

      Gela aireztatzeko, leiho eta ate guztiak ireki beharko dira.

      50, 80 eta 110 minutuko klaseetarako eskema planteatzen da.

      Irakaskuntzaren ardura duen irakaslearen erantzukizuna izango da ikasgela aireztatzeko baldintzak eta denborak betetzea.Grafica 1

      Ikasleak ikasgelan egon ahal izango dira klaseen arteko atsedenaldietan, baina aireztapen neurriak bete beharko dira.

      Ezin izango da inola ere ikasgela, mintegi, laborategi, tailer edo irakaskuntzarako lokalik erabili aireztapen naturalik edo mekanikorik ez badago, erabilera horren baldintzak ebaluatu eta zehaztuko dituen azterlanik ezean.
       
    2. Irakurketa gelen gutxieneko aireztapena

      Irakurketa geletako langileak saiatuko dira gela horien gutxieneko aireztapena bermatzen: gutxienez hamar minutu jendearentzat zabalik egondako ordu bakoitzeko.

      Grafica 2

      Ezin izango da inola ere irakurketa gelarik erabili aireztapen naturalik edo mekanikorik ezean.
       
    3. Eraikinetako elementu komunen gutxieneko aireztapena

      Aintzat harturik administrazio arduradunak eta, hala badagokio, Arkitektura eta Obra Zerbitzuak emandako jarraibideak, menpeko langileek lagunduko dute espazio komunak aireztatzen (korridoreak, banatzaileak, eskailerak, etab.), leihoak, ateak edo kanpora ematen duten beste elementu batzuk irekiz, ahal den neurrian.

      Bermatu egingo da espazio komunen aireztapena ikastegia irekita dagoen orduetan. Leiho motaren arabera, aintzat hartu beharko da eskema honetako irizpidea.Grafica 3

      Ikastegiaren administrazio arduradunari dagokio behar bezala programatzea korridoreetako aireztapena eta jende pilaketak gerta daitezen saihestea.

      Menpeko langileen erantzukizuna izango da leiho oszilatzaile/eraisgarri guztiak irekitzea eta gainerako leihoak dagokion maiztasunez irekitzea/ixtea.

      Leihoak ixtean, kontuan hartu ahal izango dira ere ordutegiak, eta Garbiketa Zerbitzuko eta Segurtasun Zerbitzuko langileen laguntzaz itxi ahal izango dira leihoa.
       
    4. Bulegoen eta administrazio lokalen gutxieneko aireztapena

      Administrazio bulegoak irekita dauden orduetan, bermatu egin beharko da haien aireztapena, ondoko eskemaren irizpidearen arabera.

      Grafica 4





      Bulegoak erabiltzen dituzten pertsonen eta zerbitzuen arduradunen erantzukizuna izango da aireztapen denborak betetzea.
       
    5. Ikerketa laborategien gutxieneko aireztapena
       

      Gomendatzen da areagotzea laborategien ohiko aireztapena eta ahalik eta gehien edukitzea zabalik leihoak.

      Irakasle-ikertzaileen eta laborategiak erabiltzen dituzten pertsonen ardura izango da aireztapen denborak betetzea.

      Oro har pertsona asko elkartzen diren lekuak ez izanagatik, beharrezkotzat joz gero, aztertu egingo da CO2 kontzentrazio neurketak egiteko komenigarritasuna.
       
    6. Jangelen aireztapena

      Aireztapen naturala duten jangeletan, irekita egongo dira beti ateak eta leihoak, aire korrontea egon dadin.

      Jangelak erabiltzeko jarraibide partikularrek zehaztuko dute zenbat denbora egon ahal izango den gehienez horrelako instalazioetan.

      Ezin izango da inola ere jangelarik edo otorduetarako beste lokalik erabili aireztapen naturalik edo mekanikorik ezean.
       
    7. Aireztapen probak CO2 kontzentrazioaren neurketen bidez ikasgeletan, mintegietan eta laborategietan

      CO2-aren kontzentrazioa neurtzeko protokolo bat prestatzen ari dira, eta laster argitaratuko da.

8. Garbiketa eta desinfekzioa

Arreta bereziz garbituko dira erabilera komuneko lekuak eta etengabe ukitzen diren gainazal eta elementuak (ateen heldulekuak, mahaiak, altzariak, eskudelak, zoruak, telefonoak, pertxak…), desinfektatzaileak erabilita, hala nola unean berean prestatutako lixiba diluzioak (1:50) edo merkaturatzen den edozein desinfektatzaile antibiriko, baldin eta Osasun Ministerioak baimendua bada. Produktu hori erabiltzean, kontuan izango dira etiketako jarraibideak. Garbiketa bakoitzaren ondoren, modu seguruan baztertuko dira erabilitako materialak eta babes tresneria, eta eskuak garbituko dira.

Lan arropak edo uniformeak erabiltzen badira, aldian behin garbitu eta desinfektatuko dira, ohiko moduan.

Unibertsitate areto eta instalazioak egunean behin gutxienez garbituko dira. Erabileraren arabera, areagotu egingo da leku jakin batzuen garbiketa: adibidez, komunak, hiru aldiz gutxienez egunean; goizez eta arratsaldez erabiltzen diren ikasgelak, bi aldiz gutxienez egunean.

Garbiketa neurriak zabaldu egingo dira eremu komun eta pribatuetara eta langileen lanpostuetara (aldagelak, komunak, armairuak, sukaldeak eta atseden lekuak). Gainera, pertsona batek baino gehiagok erabiltzen dituzten lanpostuetan, garbitu eta desinfektatu egingo dira erabilera edo txanda bakoitza amaitzean, baita eguna amaitzean ere, arreta berezia jarriz altzarietan eta eskuaz ukitzen diren beste elementu batzuetan (batez ere pertsona batek baino gehiagok erabiltzen dituztenean).

Pertsona guztiei eskatuko zaie garbi edukitzeko beren objektu pertsonalak (telefonoa, gailu elektronikoak…) eta besteekin partekatzen dituzten objektu eta gainazalak.

Betiere instalazioek eta eguraldiak horretarako aukera ematen badute, leihoak zabalik egongo dira, dagozkion segurtasun neurriak hartuta. Unibertsitate instalazioak maiz aireztatuko dira, egunero, lanaldia hastean eta amaitzean; ikasgelak, aldiz, klase bakoitza amaitzean, 10-15 minutuz.

Garbiketa produktuak erabiltzean, aireztatu egingo da garbitzen ari den gela edo aretoa, langileek edo ikasleek lurrun toxikorik ez arnasteko.

Komeni da aire iragazkien garbiketa areagotzea eta klimatizazio sistemen aireztapen maila handitzea, airea maizago berritzeko. Ez da erabiliko barruko airea berzirkulazioan jartzeko funtzioa.

Zaborrontziak ipiniko dira, tapa eta pedalarekin ahala izanez gero, erabili eta botatzeko mukizapiak eta beste material batzuk jasotzeko (maskarak, latexeko eskularruak, etab.). Zaborrontziak maiz garbituko dira, egunean behin gutxienez.

Neurri hauei gehitu behar zaizkie ikastegi bat eskolarik gabeko aldi baten ondoren berrirekitzen denean aplikatzen diren ohiko garbiketa eta higiene neurriak.

Hondakin arruntei dagokienez, betiko sistema erabiliko da, hondakinak bereizteko protokoloak aplikatuta.

Higiene pertsonaleko material guztia (maskarak, eskularruak, etab.) errefusa da (bereizketa egin ondoren gelditzen den etxeko hondakina).

Ikasle edo langile bati sintomak agertzen bazaizkio ikastegian, isolatu egingo da mukizapiak eta beste produktu batzuk botatzeko erabili duen zaborrontzi edo edukiontzia. Zakar poltsa atera eta beste poltsa baten barruan sartuko da; ondo itxi, eta errefusaren edukiontzira botako da.

9. Garraioa unibertsitatera

Unibertsitatera joateko garraio publikoa erabiltzen duten unibertsitate-komunitateko kideei gomendatzen zaie modu mailakatuan egin dezatela, pilaketak saihesteko.

Era berean, gogorarazten da unibertsitatera garraio pribatuan joanez gero, ibilgailuak dituen plazak adina pertsona joan ahal izango direla, betiere maskara jarrita.

10. Komunikazioa eta koordinazioa

Unibertsitateko kideei jakinaraziko zaizkie kasu edo agerraldiren bat sortuz gero hartuko diren neurriak, baita gomendatzen diren prebentzio, higiene eta osasun sustapenerako neurriak ere.

Ezinbestekoa da prebentzio, higiene eta osasun sustapenerako neurrietan trebatzea eta heztea, bai unibertsitatean bai etxean eta norberaren ingurunean aplikatzeko neurriak, kontzientziazioa handitzeko gaixotasuna prebenitu eta kontrolatzeko moduen inguruan, ikasleen, irakasleen eta langileen artean.

Ikastegiak oinarrizko prebentzio neurriei buruzko informazioa emango die unibertsitateko kideei, ikasturte hasieran eta egoki irizten dionean: 1,5 metroko gutxieneko distantzia pertsonen artean, esku eta arnas higienea, maskara ondo erabiltzea, gelak eta instalazioak aireztatzea, etxean gelditzea COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak izanez gero edo koarentena betetzea beharrezkoa izanez gero. Egokia izan daiteke informazio hau ikasturte hasierako dokumentazioan sartzea, baita web orrian eta sare sozialetan ere.

UPV/EHUk informazioa zabalduko du iturri ofizialen aholkuei jarraituz, eta Autonomia Erkidegoak edo Osasun Ministerioak sortutako materialak erabiliko du horretarako:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov/ciudadania.htm

Ikastegi sarreretan, alerta bisualak jartzea, eraikinera sar ez daitezen COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonak, gaixotasuna diagnostikatuta dutenak edo isolamenduan edota koarentenan egon behar dutenak (kontaktu estua edukitzeagatik sintomak zituzten pertsonekin, azken 14 egunetan gaixotasuna diagnostikatu zaienekin edo proben emaitzen zain daudenekin).

Ikastegi, ikasgela eta komun sarreretan, oinarrizko neurriei buruzko informazio kartelak jartzea (pertsonen arteko distantzia, esku eta arnas higienea, eta aretoen aireztapena).

11. Neurriak eguneratzea

1. paragrafoan adierazten den bezala, dokumentu hau dinamikoa da, eta une oro eguneratuko da, osasun-, lan- eta hezkuntza-agintariek ezarritako jarraibideen arabera.

Unitate eta jarduera jakin batzuetarako eguneratze, egokitzapen eta neurri espezifiko horiek EHUren webgunean argitaratuko dira.