Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Medikuntzako Gradua

Medikuntzak bizitza, osasuna, gaixotasunak eta heriotza ikertzen ditu, eta prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak ematen ditu, pertsonen osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko.

Medikuntzako Graduak gaitasuna emango dizu orotariko medikuntzan jarduteko eta gero gradu-ondoko prestakuntza klinikoa nahiz ikerketakoa jasotzeko.

UPV/EHUk, gainera, lau irakasgune ditu Basurtu, Gurutzeta, Gasteiz eta Donostiako unibertsitate ospitaleetan, eta haietan egingo dituzu azkeneko hiru mailak. Medikuntzako Graduaren sei mailak amaitzean, medikuntzako gradudun titulua eskuratuko duzu, master mailarekin, eta doktoregoa egiten hasteko moduan egongo zara. Horrez gain, BAME (Barneko Mediku Egoiliar) azterketa gainditu beharko duzu, espezialitatea eta lanerako ospitalea hautatzeko.

Gradu honen irakaskuntzaren kalitatea egiaztatuta dago; horren erakusle dira, izan ere, UPV/EHUko ikasleek BAME azterketetan lortzen dituzten emaitza bikainak.

Medikuntzako Graduak gaitu egiten zaitu Mediku lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen Donostiako Irakasgunea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

Iraupena

6 ikasturte

Kreditu kopurua

360 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,84 €

Gutxieneko nota

Eskainitako plazak

Unibertsitate Kontseiluak baimendu gabe

Sarrera-profila

Zerbitzu bokazioa duen pertsona solidario eta enpatikoa bazara, osasunari lotutako ororen zale porrokatua bazara, zientzietan oinarrizko prestakuntza baduzu eta pertsonen bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen lagundu nahi baduzu,Medikuntzako Gradua da zure gaitasun guztiak garatzeko titulu egokia.

Irteera profesionalak

Medikuntzako Gradua egin ondoren, lana egin ahal izango duzu:

  • Ospitaleetan, osasun zentroetan, anbulatorioetan, kliniketan, geriatrikoetan, eta abar, publikoak nahiz pribatuak izan.
  • Epaitegietan, auzitegi mediku edo psikiatra gisa.
  • Enpresetan, mutualitateetan eta aseguru konpainietan.
  • Kirol arloan.
  • Auzitegi medikuntzan.
  • Ikerketan.
  • Nazioarteko lankidetzan.
  • Aholkularitza medikoan.
  • Osasun administrazioan.