Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Datu epidemiologikoak lortu eta erabiltzea, eta osasunari lotutako erabakiak hartzeko joerak eta arriskuak balioestea.
  • Diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua ezartzea, ahalik eta informaziorik onenean oinarritutako printzipioak aplikatuz eta segurtasun klinikopean.
  • Eskuragarri dagoen nabaritasun zientifikoan oinarrituta, esku-hartze terapeutikoen eragin, indikazio eta eraginkortasunaren oinarriak ulertzea.
  • Gaixoaren arazoak arretaz entzutea, arazo horiei buruzko informazioa lortu eta laburbiltzea, eta informazio horren edukia ulertzea.
  • Gaixoekin, senideekin, komunikabideekin eta beste profesional batzuekin eraginkortasunez eta garbi komunikatzea, ahoz nahiz idatziz.
  • Gaixotasun, lesio edo istripuei aurre egiteko prebentzio- eta babes-ekintzetan eta osasunari eusteko eta sustatzeko ekintzetan bete beharreko zeregina beren gain hartzea, maila indibidualean zein komunitarioan.
  • Gaixotasunak giza gorputzaren egituran eta funtzioan dituen ondorio, mekanismo eta adierazpenak ulertu eta ezagutzea.
  • Giza gorputzaren egitura eta funtzio normala ulertu eta ezagutzea (maila molekularrean, zelularrean, ehun-mailan, maila organikoan eta sistema-mailan), bizitzaren etapa guztietan eta bi sexuetan.
  • Gorputz-azterketa bat eta balioespen mental bat egitea.
  • Hazkuntzak, garapenak eta zahartzeak gizabanakoarengan eta haren gizarte-ingurunean dituzten ondorioak ulertu eta ezagutzea.
  • Ikerketa-jarduerarako oinarrizko prestakuntza eskuratzea.
  • Mediku-lanbidearen oinarrizko elementuak ezagutzea, printzipio etikoak, lege-erantzukizunak eta gaixoa oinarri duen lanbide-jarduna barne.
  • Osasun-egoerak eta gaixotasunen garapena ezartzen dituzten eragileak eta arrisku-faktoreak ulertu eta ezagutzea.
  • Ospitale, osasun-zentro eta beste osasun-erakunde batzuetan eta ikuskapenpean esperientzia kliniko egokia eta gaixoarengan oinarritutako kudeaketa klinikoko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eta probak, sendagaiak eta osasun-sistemako gainerako baliabideak behar bezala erabiltzea.