Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Bete beharreko zehaztasun, eskuliburu eta arauak ondo ezagutzea.
  • Ekimenez jokatzea arazoak konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena izatea, pentsamendu kritikoa eta gai izatea ezagutza, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta igortzeko.
  • Enpresen antolaketari buruzko ezagutza izatea. Giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzen, planifikatzen eta gestionatzen jakitea.
  • Espezializazioko arloko instalazioetan, itsasoan zein lehorrean, ondokoak egiten jakitea: ikuskapenak, neurketak, balorazioak, tasazioak, adituen txostenak, azterlanak, txostenak, planoak eta egiaztapenak.
  • Itsasontzien nabigazio eta garraiorako instalazioen funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren jarduerak zuzendu, gestionatu eta antolatzea, baita portuko edo itsasoko instalazioen gestioarekin lotutakoak ere. Jarduera hauekin harremana duten proiektuak egin eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Komunikaziorako gaitasuna. Ideiak ahoz nahiz idatziz modu ordenatuan adierazteko gaitasuna.
  • Konponbide teknikoek gizartean eta ingurugiroan izango duten eragina aztertzea eta baloratzea, itsasoan zein lehorrean laneko arriskuak prebenitzen jakitea, betiere, ingurugiroa zaintzeko konpromisoa oinarri hartuta.
  • Oinarrizko gaiak eta teknologiak ezagutzea, horiek oinarri hartuta metodo eta teoria berriak ikasteko gai izateko eta egoera berri desberdinetara egokitzeko gai izateko.
  • Praktiketako ontzi zubiko ikasle legez ontziratzeko ezagutzak eta gaitasunak, bator etorrita STCW kodeko A-II/1 ataleko baldintzekin.
  • Taldean eta diziplina anitzeko giro eleaniztunean aritzeko eta ezagutzak nahiz emaitzak zabaltzeko txostenak egiteko gai izatea. Etengabe ikasi eta eguneratuta egoteko gaitasuna izatea.