Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitzak arlo ekonomikoan eta enpresen gestioan profesionalki aritu nahi duten eta horretarako bokazioa duten ikasleak ditu helburuko jasotzaile, bai eta lanaren munduan, lan harremanen eta giza baliabideen arloan ere.
Enplegu falta eta dagoen lanaren kalitate eskasa dira gaur egun gure gizartearen kezka nagusia. Aldi berean, enpresa gehien-gehienak txiki eta ertainak dira, aholkularitza eta gestio egoki eta ona behar dituztenak. Horregatik, gradu bikoitz honek erantzuna ematen dio behar honi: arlo juridiko eta ekonomikoan prestatutako eta gizartearen eta pertsonen premiekiko konpromiso handia agertuko duten profesionalen beharrari.
Bost ikasturte akademikotan zehar, gaitasun eta trebetasun ugari eskuratuko dituzu eta diziplina anitzeko prestakuntza osoa jasoko duzu helburu hauekin: enpresa eta lan munduaren ikuspegi zabal eta kualifikatua lortzeko, edozein enpresa zein antolakunde gestionatzeko gai izateko edo zeure enpresa proiektuari ekiteko, lan agertoki berriak ulertu, interpretatu eta bertan parte hartzeko gai izateko.
Ezagutza arloa
Gizarte eta Lege Zientziak
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
5 ikasturte
Kreditu kopurua
360 kreditu ECTS
Hizkuntzak
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
14,08 €
Gutxieneko nota
Eskainitako plazak
30 plaza
Dokumentua informazio gehigarriarekin:

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Enpresa eta negozioak gestionatuko dituzu, baita abian jarri ere zeure enpresa proiektua bera.
- Prestakuntza jasoko duzu arlo juridikoan, ekonomian eta lan eta giza baliabideen antolakuntzan. Honetara, lan egin ahal izango duzu enpresekin eta langileekin.
- Edozein dimentsiotako enpresetan lan egiteko gai izango zara, bereziki ETEetan, gure inguru honetan gehienak direla kontutan hartuta.
- Ingurune akademiko parte hartzaile bateko kide izango zara, berdintasun eta justiziarekin konpromezua daukana.
Sarrera-profila
Baldin eta gaitasun analitikoa baduzu; antolatzeko eta plangintzak egiteko gai bazara; interesgarri baderitzezu ekonomiari, enpresei eta lan munduko gaiei, edozein eratakoak direla ere; inguruko gizarte, ekonomia, kultura eta politikaren errealitatearekiko sentibera eta konprometitua bazara, zeuretzat duzu Negozioen Kudeaketako eta Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradu Bikoitza.

Irteera profesionalak
Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:
- Logistikako eta mantenimenduko enpresak
- Proiektuen ingeniaritzako enpresak
- Teknologia guneak edo I+G+B sailak
- Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza sailak
- Ekonomia eta finantza kudeaketa eta zerga arlokoa
- Estrategia zuzendaritza eta giza baliabideena
- Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
- Sarbidea ematen du master ikasketetara
Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.
Azkenik, irakaskuntzan eta administrazio publikoetan ere aritu ahal izango zara.