Matrikula

Sartzeko erak

Hauek dira titulazio honetara sartzeko erak:

  • Batxilergokoentzako sarrera proba. Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE)
  • Goi mailako heziketa zikloetatik sartzea
  • 25 urtetik eta 45 urtetik gorakoentzako sarrera probak
  • Lan esperientzia duten 40 urtetik gorakoentzako sarbidea
  • Beste hizkuntza sistema batzuetatik datozen atzerriko ikasleak
  • Unibertsitateko titulazioa duten ikasleentzako sarbidea

Onartua izateko prozesua

Izena online bidez eman beharko duzu 2019ko ekainaren 17tik uztailaren 2ra bitartean. Zalantzarik izanez gero, hona jo: acceso@ehu.eus

Hau da matrikulatzeko behar duzun dokumentazioa:

  • Datu ekonomiko eta estatistikoen inprimakia
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia
  • Argazki bat, atzean izena eta deiturak idatzita
  • Matrikularen ordainketa helbideratzeko inprimakia
  • Matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera (desgaituak, familia ugariak, , terrorismoko biktimak, genero indarkeriako biktimak edo bestelako kasuak, Prezio Publikoen Aginduak kasu bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera).
  • Beka eskatuz gero, eskaeraren inprimakia edo eskaeraren frogagiria.
  • Zintzotasunez eta portaera etikoz jokatzeko konpromiso adierazpena.

Kontsultatu UPV/EHUra sartzeko izapideen egutegia.

Prezioak, ordaintzeko moduak eta bekak

Hona ikasturte honetako prezio publikoak Gradu Bikoitza: Negozioen Gestioa + Lan Harremanak eta Giza Balieabideak lehen matrikularako

ECTS kreditu bakoitzaren prezioa: 14,08 €

ECTS kreditua da Europako Unibertsitate Eremuko ikasketa planetarako erabiltzen den neurri unitatea

Beste hauek ere ordaindu beharko dituzu:

  • Eskola-asegurua (gradua): 1,12 €
  • Espediente akademikoa irekitzea (gradua): 27,96 €
  • Matrikula-gastu fink,oinar istripu-asegurua barne: 30,68 €

Bi era daude ordaintzeko:

  • Helbideratzea (gehienez 2 epe)
  • Txartela/ abonu-agiria (gehienez 2 epe)