Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Pedagogiako Gradua

Hezkuntza eta prestakuntza dira tresna eraginkorrenak bai gurea bezalako gizarte moderno baten garapenerako, bai gizabanako nahiz erakundeen hazkunderako. Gaur egungo jakintzaren gizarteak profesionalak behar ditu, aurrez aurre ditugun erronka berriei ekiteko. Haien esku dago transformazioaren motor nagusia.

Pedagogiako Graduak prestakuntza teorikoa eta praktikoa emango dizu prestakuntza sistemak eta prozesuak antolatzen, lantzen eta ebaluatzen ikas dezazun, hainbat arlotan. Hezkuntza eta prestakuntza ekintzak orientatzeko gai izango zara. Horretarako, prestakuntza jasoko duzu hainbat arlotan: giza eskubideak, komunikazioa, berrikuntza, psikologia, soziologia, gatazken ebazpena eta inklusioa, besteak beste.

Zentro, zerbitzu eta enpresa sare zabal bat dugu eskura, non nahitaezko praktikak egin eta lanbidea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzun.

Ezagutza arloa

Gizarte eta Lege Zientziak

Ikastegia

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

jon.altuna@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

14,39 €

Gutxieneko nota

8,446 ohiko deialdian (2019/20)

Eskainitako plazak

55 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Ikasiko duzu esku hartze pedagogikoaren profesionala izaten eta baliabideen prestakuntza, ebaluazio eta gestioa ere bai.
  • Egungo premietara egokitutako ikasketa plana: giza baliabideak, taldeetan esku-hartzeko estrategiak, hezkuntza komunikazioa eta abar.
  • Praktikak enpresa eta gune ezberdinetan, non ezagutuko baituzu ekintza profesionalaren errealitatea.
  • Graduko atal bat Europa, Amerika eta beste herrialdeetako unibertsitateetan ikasi ahal izango duzu.

Sarrera-profila

Pertsonen eta erakundeen prestakuntzari, gizarte garapenari eta lanari lotutako guztia interesatzen bazaizu, gizarte  trebetasunak eta ekimenerako gaitasunak badituzu eta, gainera, gizarte ingurunea errespetatzen duen persona bazara, zure lekua Pedagogiako Graduan dago.

Irteera profesionalak

  • Ikerketa eta hezkuntza: orientazio pedagogikoa, hezkuntza berrikuntza kabineteak; material didaktikoen sorkuntza; gurasoentzako kabinete pedagogikoa, pedagogia terapeutikoa…
  • Gizartea eta kultura: esku hartze pedagogikoa museoetan; gizarte zerbitzuak; hizkuntza normalizazioa eta eleaniztasuna; gizarte, hezkuntza eta kultura zerbitzu eta esku hartze enpresak; ezgaitasunari lotutako esku hartzeak
  • Prestakuntza eta enpresa: etengabeko prestakuntza, laneko orientazioa, prestakuntza zerbitzuak (coaching, mindfulness, etab.), ikaskuntza soluzioak (e-learning), prestakuntza materialen diseinua…