Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Gradu Bikoitza: Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia

XXI. mendeak gizarte errealitate global berri bat ekarri digu, oso azkar aldatzen dena eta dudarik gabe teknologia berrien eraginpean dagoena. Testuinguru horretan, politikak pertsona guztien egunerokoa blaitzen du, haien interakzio pertsonal eta profesional bakoitza.

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia Gradu Bikoitzak beharrezko trebakuntza emango dizu gizarte errealitatea ulertzeko eta ezaguera kritikotik aztertzeko, baita politikaren konplexutasuna zehaztasunez eta sakontasunez aztertzeko ere.

Aztergai izango dituzu gizarte bizitza, kultura aniztasuna, taldeak eta komunitateak, eta horien arteko harremanak eta interakzioa, Administrazio Publikoaren egitura eta funtzionamendua ideia politikoak eta haien jatorriak, gizarte mugimenduak, alderdi politikoak, hauteskunde prozesuak, nazioarteko harremanak, eta Administrazio Publikoaren, Gobernuaren eta Legebiltzarraren egitura zein funtzionamendua.

Hainbat metodo zientifiko ezagutu eta erabiliko dituzu gizarte zein politikako arazo konplexuei erantzuteko.

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Gizarteko aldaketak eta horiek gizabanakoengan duten eragina ikuspegi kritikoz aztertzen ikasiko duzu; gizarteak bere beharrekin konprometitutako aukera politikoak eta erabakiak eskatzen ditu, zu gai izango zara horiek proposatzeko.
  • Gure gizarteko funtsezko erakundeen funtzionamendua ezagutuko duzu, hala nola gobernuena, alderdi politikoena, sindikatuena eta udalena.
  • Gure laborategietan giza portaerari buruzko azterketak egiten ikasiko duzu, askotariko metodologiak eta tresnak erabiliz.
  • Praktiken bidez, barrutik ezagutuko dituzu administrazio publiko garrantzitsuak, merkatuak ikertzeko enpresak, GKEak eta abar.

Sarrera-profila

Begi zorrotzeko pertsona bazara, gizarte fenomenoen jatorria eta zergatiak aditu nahi badituzu, gatazka sozial eta politikoek arduratzen bazaituzte, nazioarteko harremanek erakartzen bazaituzte, gai politikoak eta herritarrek parte-hartzea oso gustuko badituzu, Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa + Soziologia Gradu Bikoitza da zure lekua.

Irteera profesionalak

Hainbat arlo profesional eta lanbidetan, sektore publikoan zein pribatuan: enpresa, administrazio publiko, fundazio, elkarte, gobernuz kanpoko erakunde zein unibertsitateetan.

  • Gizarte ikerketa aplikatua
  • Politika publikoen eta ekintza planen diseinua, kudeaketa eta ebaluazioa
  • Gizarte eta komunitateko esku-hartzea: berdintasunik eza, diskriminazioa eta gizarte bazterketa
  • Garapenerako lankidetza
  • Galdeketak, hauteskunde eta merkatu azterketak
  • Coaching-a eta giza baliabideen kudeaketa
  • Aholkulariak komunikazio edo irudi publikoan
  • Nazioarteko erakundeetan aholkularitza eta kudeaketa

Eta irakaskuntzan eta ikerkuntzan ere bai.