Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Fenomeno politikoen eta funtzionamendu instituzional eta administratiboaren dimentsio desberdinak identifikatu, analizatu eta ebaluatzeko, datu kuantitatibo eta kualitatiboen bidez adierazleak sortzea.
  • Ingurune politikoaren fenomenoak ikusteko ezaguera lortzea eta kontzeptu, teoria eta ikuspegi metodologikoen esanahi eta egokitasuna ulertzea.
  • Lehentasun politikoen eraketa eta adierazpenetik sistema demokratikoen ordezkatze-logikara arte, komunikazio politikoko kanpainak diseinatzeko, hauteskunde-prozesuak ezagutzea. Posthauteskunde-agertokiak definitzea eta bere emaitzak interpretatzea.
  • Nazioarteko politika bere aktoreen identifikazioa, bere egitura instituzional, antolatzaile eta politikoaren bitartez ulertzea. Modu honetan, eskualde prozesuak aztertzeko, munduan eskualdeen integraziorako eta eszenatoki berriak identifikatzeko erabakiak hartzeko garaian.
  • Perspektiba konparatibo batetik, erakunde eta sistema politikoetako egitura eta funtzionamendua ulertzea, bide batez, bere kideak eta jardueraren legezko markoa identifikatu; bere interrelazioa interpretatu; bere funtzionamenduaren gainean ondorioak atera; eta alternatibak proposatzeko.
  • Plangintza-prozesuak eta kudeaketa administratiboa ezartzeko, Administrazio Publikoaren maila desberdinetako egitura, antolaketa eta funtzionamendua ulertzea.
  • Politika publikoak planifikatu, ezarri, ebaluatu eta analizatzeko, gobernantzaren gaineko ikuspegiak eta helburu publiko eta erabaki politikoak ezagutzea.
  • Testuinguru jakin batean aktore politikoak, bere ahalmenak eta bere efektuak identifikatzea, sistema politikoan dauzkan efektuak analizatzeko eta agertokiak aurreikusteko.
  • Zeregin profesionalean jarrera kritikoa garatuz eta zorroztasun intelektual eta morala erabiliz, arazo politiko eta gizartearen beharrei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea.