Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua

Ingeniaritza dualeko ikasleek, txandakatze-metodologiaren bidez, ikasketa akademikoak eta enpresako lana uztartzen dituzte graduaren lau urteetan.

Ingeniaritza duala aldi berean gauzatzen da enpresan eta unibertsitatean. Modu horretan, enpresen eguneroko errealitatea bertatik bertara ezagutuko duzu, eta zeure ikasketak enpresen beharren arabera bideratzeko aukera izango duzu.

Ikasketa metodologia honi esker, arlo teknikoan eta kudeaketa arloan ardurak hartzeko gaitasun handia duen ingeniaria bihurtuko zara, enpresa ezagutza sendoa jasotzen duzun bitartean.

Diziplina anitzeko ingeniaritza formazioa da; ikasleari ikuspegi kritikoa garatzea ahalbidetzen diona, eta bere enpresako produktu eta prozesuak aztertu eta hobekuntzak edo berrikuntzak garatzeko gaitasuna ematen diona baita ere.  

IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola UPV/EHUra atxikitako zentroa da. Unibertsitate formakuntza duala garatzen duen Estatuko lehenengo zentroa da.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

IMH Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola

Campusa

Gipuzkoa

Harremanetarako

ingeniaritza.ehu@imh.eus

Iraupena

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, ingelesa, gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan 101 €. Matrikularen kostua, kontratuarekin enpresan egingo den lanarekin finantzatu ahal izango da

Gutxieneko nota Ez da eskatzen, sarrera froga espezifikoa egingo da

Eskainitako plazak

50 plaza, sarrera-frogarekin

Sarrera-profila

Betidanik izan baduzu kultura teknikoa eta zientifikoaren inguruko jakin-mina, diseinu industrialak, berrikuntzak, prozesu eta produktuen azterketa eta egiturak, informatikak, adierazpen grafikoa, matematikak eta fisikak liluratzen bazaitu, eta gainera ikasgelako hezkuntza enpresakoarekin aldi berean tartekatu nahi baduzu, aukera ezazu Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua.  

Irteera profesionalak

Industria arloko edozein enpresetako sail gehienetan lan egin ahal izango duzu, baita ere Fabrikazio Aurreratuan zein Industria 4.0 delakoan, besteak beste ondoko arloetan:

  • Prozesu eta produktuen hobekuntza eta berrikuntzan.
  • Produktuaren diseinu-garapenerako bulego teknikoan. 
  • Produkzio-prozesuen plangintza, kontrol eta garapenean.
  • Kalitate kontrolean.
  • Proiektuen plangintzan eta arduretan.
  • Enpresaren antolakuntzan eta plangintzan.
  • Salmenta teknikoen arduretan.
  • Lantaldeen zuzendaritzan.