Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Aldaketa eta berrikuntza kudeatzea eta horretara egokitzen jakitea: egoera berriak sorrarazi eta langile guztien inplikazioa eragingo duten ekintzak prestatzea, norberaren ekintza eta erabakiek epe laburrera dituzten ondorioak aztertuta.
  • Bezeroen (kanpokoen eta barrukoen) egungo eta etorkizuneko beharrizanak eta eskaerak betetzea, bezeroarengan oinarritutako ikuspegiaren bidez, horrela bezeroak leialtzea helburu.
  • Enpresa baten sailak antolamenduaren eta jardueren ikuspegi global batekin eta berritzeko eta hobetzeko aukerak kontuan hartuta abian jartzea eta zuzentzea.
  • Erakundearen estrategia zehazten laguntzea eta norberaren arduraren esparruko helburu zehatzetara ekartzea, negozioaren ikuspegi berritzailea, partekatua eta konprometituta tarteko.
  • Industria-ingeniaritzaren esparruko ezagutzak, abileziak eta trebetasunak bi hizkuntzatan edo gehiagotan komunikatu eta helaraztea.
  • Informazio berria barneratzea eta arintasunez gehitzea lanerako eskemak, jarraibideak eta ezagutza teknikoak, betiere ardura intelektuala tarteko.
  • Ingeniaritzako idatzizko dokumentazioaren kalkulu, simulazio, kontrol edo lantzeari lotutako hardwarea, sistema operatiboak eta softwarea erabiltzea.
  • Ingeniaritzari lotutako problemak ebazteko kalkulu matematiko, fisiko eta kimikoak egitea (ikasketak autonomia-maila handiarekin egiten jarraitzea ahalbidetuko dutenak).
  • Norberaren proiektu profesionala kudeatzea: norberaren prestakuntza-premiak antzematea eta hobetzeko konpromisoa hartzea, lana eraginkortasunez eta efizientziaz burutzeko.
  • Produktu eta prozesuen diseinua, hobekuntza eta berrikuntza egitea, eta haren diseinua, ekoizpena, kontrola, mantenua eta birziklatzea egiteko informazio teknikoa sortu eta interpretatzea.
  • Produktu, prozesu eta zerbitzuak garatu eta hobetzeko berrikuntza-jarduketak proposatu, zuzendu, ezarri eta ebaluatzea, eta, horretarako, ingeniaritzaren orotariko esparruetan nahiz ekintzailetzan aplikatutako ezagutzak sortu eta barneratzea.
  • Proiektu teknikoak eta berrikuntza-proiektuak zuzentzeko teknikak aplikatzea onuradunen premiei eta aurreikuspenei erantzuteko, eta ezagutzak, abileziak, tresnak eta teknikak integratzea.
  • Taldean lan egitea eta helburu komunak lortzeko aktiboki aritzea, pertsonen arteko konfiantzako eta elkar laguntzako harremanak lotuz.