Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Desberdintasun, arazo eta premia indibidualak, taldekoak eta taldeen artekoak hainbat testuingurutan identifikatzeko gai izatea, eta esku-hartzeak planifikatzen eta ebaluatzen jakitea.
  • Ebaluaziorako datu garrantzitsuak neurtzeko eta lortzeko gai izatea, datu kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak aztertzea, emaitzak interpretatzea eta ahoz eta/edo idatziz aurkeztu beharreko txosten psikologiko bat behar bezala egitea.
  • Gai izatea autonomiaz ikasteko eta etengabe ikastearen garrantzia balioesteko, era horretan lanbidearen jardun egokirako beharrezkoak diren gaitasunak eta jakintzak eguneratuta izan ditzaten eta jakintza psikologikoan lagun dezaten.
  • Informazio- eta dokumentazio-iturri espezializatuetatik abiatuta, gai izatea psikologiari buruzko informazioa bilatu, kudeatu, eguneratu, hautatu, aztertu eta laburbiltzeko.
  • Maila pertsonal, profesional eta zientifikoan harreman eta komunikazio eraginkorra izatea, eta gai izatea bakarka zein diziplina bakarreko eta diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko, erantzukizunak beren gain hartzeko eta egindako jarduna kritikoki balioesteko.
  • Oinarrizko prozesu psikologikoak gidatzen dituzten legeak eta printzipioak, haien oinarri biologiko, sozial eta kulturalak eta bizi-zikloan duten garapena ulertzea, gizakiaren oinarri psikologikoa osatzen duten elementuak identifikatu eta integratzeko gai izateko.
  • Psikologiaren aplikazio-esparruak ezagutzea eta gizabanakoen, taldeen, komunitateen eta erakundeen osasuna eta bizi-kalitatea bultzatu eta sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak izatea, hainbat testuingurutan: hezkuntza, eremu klinikoa, lana, erakundeak eta eremu komunitarioa.
  • Psikologiaren eredu teorikoen funtzioak, ezaugarriak eta mugak ezagutzea, eta haien ekarpenak eta mugak kritikoki balioesteko gai izatea.
  • Psikologiaren lanbide-jardunbidea arautzen duen lege-esparrua ezagutzea, eta gai izatea printzipio etikoak eta deontologia-kodea aplikatzeko.