Mugikortasuna

Psikologia Fakultateak sustatu, zabaldu eta erraztu egin nahi du, Nazioarteko Harremanen arloko Dekanordetzaren bidez, ikasleek gure unibertsitateak garatutako estatu barruko eta nazioarteko truke programetan parte hartzea.

Zein truke programatan parte har dezaket?

  • Erasmus+ programa, Europako unibertsitateen arteko mugikortasunerako: Alemania, Belgika, Frantzia, Ingalaterra, etab.
  • UPV/EHU-AL, Latinoamerikako unibertsitateetarako: Argentina, Mexiko, Peru, Txile, etab.
  • Beste Norakoak programa: EAB eta Kanadako unibertsitateetara joateko.
  • SICUE programa, Espainiako unibertsitate nagusien arteko trukerako.

Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak zure zentroko webgunean.