Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Irakasleak

IKER ETXANO GANDARIASBEITIA

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
iker.etxano@ehu.eus

Iker Etxano Ekonomia Aplikatuko I Saileko irakasle agregatua da Gizarte Zientziak eta Komunikazio Fakultatean (UPV/EHU), non Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko graduan irakasten duen. Ekonomian lizentziatua da UPV/EHUn eta MSc University of Newcastle upon Tyne-n. Garapen Ikasketetan doktorea ere bada UPV/EHUn (2013), eta Doktoregoko Sari Berezia jaso zuen. Atzerriko zenbait unibertsitatetan ikerketa egonaldiak egin ditu eta baita hainbat kongresutan ere parte hartu du. Ikerketa proiektu ezberdinetan ere aritu da, Ekonomia Ekologikoaren esparruan batik bat, eta bere ikerketa lerro nagusiak lurralde antolamendua eta kudeaketa, politika publikoen ebaluazioa eta iraunkortasuna eta garapena dira. Arlo horietan egindako lanaren ondorioz, liburu bat argitaratu du, eta baita zenbait liburu kapitulu eta artikulu aldizkari zientifikoetan ere, zeinetako batzuk nazioartekoak diren.