Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Antolaketa egitura publiko eta pribatuetan gertatzen diren oinarrizkoak prozesuak eta beharrak identifikatzea eta analizatzea.
  • Arazo sozial nabarmenen oinarrizko osagarriak Identifikatzea eta definitzea.
  • Arazoei eta, behar sozialei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea, genero, klase eta etnia desberdintasunei arreta berezi jarriz.
  • Datuen eta praktika sozialen gaineko jarrera kritikoa garatzea.
  • Erakunde publiko eta pribatuetan kudeaketa-estrategiak lantzea eta garatzea.
  • Erakunde publiko eta pribatuetan, politikak eta hezkuntza eta formakuntza programak diseinatzea eta ebaluatzea, bakearen eta balore demokratikoren kultura sustatuz.
  • Etorkizun profesionalari begira, argudiatzeko eta analisi soziologikoak egiteko garaian zorroztasun intelektual eta etikoa erabiltzea.
  • Ikerkuntza soziologikoko txosten bat lantzea eta aurkeztea.
  • Planteatutako helburuak kontutan harturik ikerkuntza soziologiko bat planifikatzea eta egitea.
  • Politika publikoko eta esku-hartze sozialeko proiektuak eta beraien emaitzak diseinatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.