XX. Mendeko Historia Politiko eta Soziala25004

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
1
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25004

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Irakasgaia Soziologiako eta Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko graduetan sartuta dago. Kurtsoa XIX. mendea eratu zuten gertakari garrantzitsuenekin hasten da (iraultza liberalak, Estatu-Nazioen eraikuntzak, gatazka internazionalak eta inperialismoa), lehenengo Mundu Gerrara ailegatu arte. Gero, errusiar iraultza azaltzen da, gerren arteko krisiak, totalitarismoen igoera, 2. Mundu Gerra, Gerra Hotza eta bere gaur egungo “gerraostea“.
Edukien diseinu honen bidez, ikasleak gaur egungo gizartea eratu duten aldaketa politiko eta sozialak ezagutzeko gai izango dira. Beste ezinbesteko helburu bat gertakarietan soilik oinarritutako irakaste prozesuak saihestea da. Hirugarren helburu bat iraganaren azalpen romantiko eta presentistak ez egitea da. Ikasleak, irakasgai hau kurtsatu eta gero, hausnarketa historikoak egiteko gai izango dira, gaur egungo munduko prozesuak hobeto ulertuz. Horrela, gaitasun hauek graduaren hurrengo kurtsoetan erabiltzeko gai izango dira.
Irakasgaia ANECA-ren liburu zuriak bi graduentzako proposatzen dituen profil profesionalekin bat dator. Gainera, eta irakasgai honek aztertzen diren edukien garrantzia dela eta, irakasgai hau osagarri ezinbesteko bat da hainbat sailetan, liburu zuri honen irizpideen arabera (Hezkuntza, Ikerketa, Nazioarteko Erakundeak, Kanpo Ekintzak).


Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Bere berezitasuna dela eta (bi graduen lehenengo kurtsoko irakasgai bat da), oso subjektiboa izango litzateke irakasgai hau edozein gradu hauen konpetentzia zehatzetan kokatzea. Aldiz, egokiagoa da lehenengo kurtso honen konpetentzia orokorretan kokatzea: Zientzia Politikoetan, adibidez, irakasgai hau lehenengo multzoan kokatzen da. Multzo honetan prozesu politiko, ekonomiko eta sozialen garrantzian oinarrituta dago, eta hainbat diziplinen bidez hurbilketa bat eginez, ekintza kolektiboen nolakotasunak aztertzen ditu, prozesu hauek bere ingurugiroarekin erlazionatuz:
- XX. Mendeko Historia Politiko eta Soziala.
- Konstituzioa eta Globalizazioa.
- Ekonomia Politikoa.
- Sikologia Sozioala.
Lehenengo multzo hau beste bloke baten osagarri da, bloke “soziopolitikoa”. Lehenengo multzo hau hainbat konpetentzia konkretu dauka, bi graduekin lotutak. Hausnarketa historikoarekin harreman zuzena daukaten konpetentziak azpimarratuko dira:
-C1CC01: Kokatu, azaldu eta aztertu errealitate politiko eta sozialak eraldatzen dituzten aldaketa prozesuak, eta prozesu hauek bultzatzen dituzten faktore politiko, ekonomiko eta sozialak.
- C1CC03: Prozesu politikoak aztertu, eta prozesu hauen ekarpena kontestu internazionalan (Zientzia Politiketako graduaren G006 konpetentziarekin loturiko gaitasuna).
Lehenengo kurtsoko gaitasun hauen lorpenak irakasgaiaren helburuekin lotuta daude. Irakasgaiaren helburuak honako hauek dira:
CE1: Munduaren garapenaren bide nagusiak aztertu, batez ere Europan eta XX. mendean zehar, gure gaur egungo mundua ulertzeko gai izateko.
CE2: Aldaketa eta jarraitasun historikoei buruz hausnartu.
CE3: Liburu edo testu historikoen berrikuspenak egin, eta dokumentu historikoak aztertzen ikasi.
CE4: Gai edo garai historiko konkretu bati buruzko lan bat egin, bibliografía edota lehen mailako iturburuak erabiliz.
Ikasgaiaren gaitasun konkretu hauek zenbait Ikaskuntzen Emaitzen (IE) lorpena posible egiten dute. “IE” hauek irakasgaiaren gaitasun konkretuen eskuratzearekin lotuta daude baita ere:
IE1: XX. mendearen historia eratu duten gertakariak azaltzeko gai izatea, gertakari kauek haien kontestuetan kokatuz.
IE2: Prozesu historikoak eta gertakari historikoak gauza desberdinak direla jakitea (CE1, CE2).
IE3: Gatazkak, desberdintasunak eta aldaketak interpretatzen jakitea, batez ere orientazio sexuala edo generoarekin zerikusia daukatenean.
IE4: Prozesu eta gertakari historikoen interpretazio bat eratzeko ahalmena lortzea, bai indibidualki, bai taldeka.
IE5: Lankidetza hezitu, lan zientifiko bat eginez. Lan honetan, irakasgaian ikasitakoa garatuko da, eta ikasleen lan indibidualaren bidez eta taldeko lanaren bidez burutuko da (CE3, CE4).
IE Guzti hauek elkar-erlazionatuta daude, eta ez dira irakaslearen nahi zerrenda bat, ikasleekin ikaskuntza konpromiso bat baizik, irakasgaiaren edukien bidez, irakasteko eraren bidez eta ebaluazio sistemaren bidez bermatuta.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. Inperialismoaren garaia (1885-1914)

1.1 Estatu nazionalak eta nazionalismoa.
1.2 Inperialismoa.
1.3 Lehenengo Mundu Gerraren aurrekariak.

2. Lehenengo mundu gerra (1914-1918)
2.1 Gerra gatazka
2.2 Dimentsio soziala eta politikoa

3. Sobietar iraultza (1861-1917)
3.1 Tsarraren Errusia.
3.2 Iraultza.
3.3 Sobietar Batasunaren eraikuntza.

4. Gerren arteko politika eta gizartea (1919-1939)
4.1 Eraldaketa sozialak.
4.2 Demokrazien krisiak.
4.3 Totalitarismoen igoera.

5. Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
5.1 Erabateko gerra.
5.2 Judu europarren genozidioa.

6. Gerra hotzaren mundu bipolarra (1945-1989)
6.1 Deskolonizazioa, iraultzak eta kontra-iraultzak.
6.2 Europa, zatituta.
6.3 Ongizate Estatuaren Eraikuntza.

7. Nazioarteko ordena berria (1989-2001)
7.1 Bloke komunistaren erorketa.
7.2 Europa berria.
7.3 Botere zaharrak eta botere berriak.
7.4 Gerra berriak.
7.5 Geopolitika eta estrategia, bi mendeen artean.

8. Gizarte posmateriala (1968-2001)
8.1 Aldaketa soziala.
8.2 Gizarte post-industriala.
8.3 Globalizazioa eta kapitalismo berria.
8.4 Posmodernitatea.

Metodologiatoggle-navigation

Klase teorikoen bitartez ikasgaiaren eduki teorikoak aztertuko dira eta lantzen diren gaien inguruko adibide adierazgarrienak errepasatuko dira. Gai hauek lantzerako orduan testu liburuen edota bestelako liburuen kapituluak erabiliko dira euskarri bezala, ikasleak gaian sakondu dezan. Oinarrizko bibliografian zehaztuta dago erabiliko den materiala.

Ikasleak derrigortuta egongo dira modu teorikoan lantzen diren gaien inguruan gomendatzen zaizkien irakurketak burutzera. Irakurketok gaia hasi aurretik edota gaia lantzen ari garen bitartean burutu beharko dira. Hori horrela dela ziurtatzeko, irakasleak ikasleari irakurketei buruzko galderak egiteko aukera izango du.

Irakaslea lantzen ari den teoria ahalik eta modu didaktikoenean gauzatzeko, PPT erabiliko du eta eGelan zintzilikatuko du. Horrez gain, irakasleak material osagarria ere erabiliko du ikasgaian zehar, hala nola, ikusentzunekoa, literarioa, artistikoa, kultura popularrari eskainitako baliabideak...

Ikasgaian zehar egingo diren praktiketan irakasleak lan zientifikoa burutzeko baliabideak azalduko ditu eta ondoren, modu zehatzago batean, saiakera zientifikoak aurrera eramateko jakintzak azalduko ditu (testuen antolamendua, idazkerari dagozkion arauak eta formak, aipuak egiteko teknikak, datu base zientifikoak...). Behin saiakera zientifikoak nola egin azaldu ostean, gainontzeko praktikak, ebaluazio jarraia gauzatu nahi duten ikasleen artean lanak egiten ari diren bitartean sortzen zaizkien zalantzak argitzeko erabiliko dira. Praktika hauetan, ikasleen ahozko adierazpen gaitasunak neurtzeko probak ezarriko ditu irakasleak, ohiko deialdian adierazten den moduan. Praktika hauetan, ahozko adierazpena hobetzen eta garatzen saiatuko da, baita arrazoitzeko gaitasuna, modu akademikoan adierazteko gaitasuna eta eztabaida akademiko-zientifikoarekin ikasleak lortutako hurbiltasuna barneratzen ere.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Eskola teorikoetan irakasgaiaren funtsezko edukiak garatuko dira, eta azaldutako gaiekin harremana daukaten adibideak erabiliko dira. Osagarri gisa, gai bakoitza zenbait bibliografiarekin egongo da lotuta. Material hau ikusgai dago, gida honen azkenengo partean. Ikasleek eskola teorikoetan garatutako gaiak irakurgai hauekin osatu beharko dituzte, gai bakoitzaren garapena baino lehenago, edo gai bakoitza garatzen den aldi berean. Irakasleak irakasgaiaren gai batzuei buruzko testuak irakurtzea eskatu ahal izango du ikasleei, eskola teorikoak hobeto garatzeko aukera izateko. Gai bakoitzaren sarrera PPT baten bidez egingo da, eta PPT hau EGELA plataforman igoko da. Irakasleak material osagarriak emango ditu eskola teorikoetan (ikusentzunezkoak, literarioak, artistikoak, propagandistikoak…). Horrela, ikasleak irakasgaiaren edukietan gehiago sakontzeko gai izango dira.
Gelako praktiketan, lehenbizi irakasleak lan zientifikoen oinarriak azalduko ditu, idatzi zientifikoen sortzearen oinarriak azpimarratuz (testuaren egitura, idazteko modu egokia, aipuak erabiltzeko erak, informazio iturriak). Beste eskola praktiko guztietan ikasleen zalantzak argituko dira, bai ebaluazio jarraiko ikasleek egin beharko duten lan zientifikoen kasuetan, bai ebaluazio finaleko ikasleek egin beharko duten lan finalen kasuetan.
Praktika hauetan ahozko ariketak egiteko aukera egongo da baita ere, deialdi arruntan agertzen den bezala. Beraz, praktika hauetan idatzizko eta ahozko adierazpena, argudioen erabilera eta garatutako gaien eztabaida zientifikoen ezagutza bultzatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ezohiko deialdia ekainan da, eta deialdi arrunta gainditu ez duten ikasleentzat, edo deialdi arruntara aurkeztu ez direnentzat pentsatuta dago. Deialdi honetan ebaluazio finalaren sistemaren bidez egingo da ebaluaketa. Beraz, ezohiko deialdi honetan kurtsoan zehar ebaluazio jarraia egin duten ikasleek ez dute haien lan praktikoen emaitzak mantenduko. Azterketa deialdi arruntan bezala izango da (bi galdera, hautatzeko bat).



Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

1. GAIA. Inperialismoaren garaia (1885-1914)
Christopher Clark, Sonámbulos. Cómo Europa fue a la guerra en 1914, Bartzelona, 2014, 4., 5. eta 6. atalak.
Christopher A. Bayly: El nacimiento del mundo moderno, Madril, 2010, 6., 12. y 13. Atalak.

2. GAIA. Lehenengo mundu gerra (1914-1918)
Álvaro Lozano, La Gran Guerra (1914-1918), Madril, 2014, 2. eta 13. Atalak.
Hew Strachan, La Primera Guerra Mundial, Bartzelona, 2004, 1., 3. eta 10. atalak.

3. GAIA. Sobietar iraultza (1861-1917)

José M. Faraldo, La revolución rusa, Madril, 2017
Robert Service, Historia de Rusia en el siglo XX, Bartzelona, 2000, lehenengo zatia.

4. GAIA. Gerren arteko politika eta gizartea (1919-1939)
Michael Burleigh, Causas sagradas. Religión y política en Europa, Madril, 2006, 1. eta 2. atalak
Javier Paredes (koord.), Historia unibertsal garaikidea. Lehen Mundu Gerratik gure egunetara, Donostia, 2008, lehenengo zatia.

5. GAIA. Bigarren Mundu Gerra (1939-1945)
Fernando Martínez Rueda, Mikel Aizpuru, Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Bilbo, 2011, 1., 2., 4. eta 7. atalak.
Xosé M. Núñez Seixas, Imperios de muerte. La guerra germano-soviética, Bartzelona, 2010, 3. atala.

6. GAIA. Gerra hotzaren mundu bipolarra (1945-1989)

Francisco Veiga, Enric Ucelay-Da Cal eta Ángel Duarte, La paz simulada. Una historia de la guerra fría, Madrid, 2006, 12. 23. eta 24. atalak.
Javier Paredes (koord.), Historia unibertsal garaikidea. Lehen Mundu Gerratik gure egunetara, Donostia, 2008, bigarren zatia.

7. GAIA. Nazioarteko ordena berria (1989-2001)

Xosé M. Núñez Seixas, Las utopías pendientes. Una breve historia del mundo desde 1945, Bartzelona, 2015, 7. atala.
Francisco Veiga, El desequilibrio como orden, 1991-2014, Madril, 2015, 1., 3., 12. eta 17. atalak.

8. GAIA. Gizarte posmateriala (1968-2001)

Fernando Martínez Rueda, Mikel Aizpuru, Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009, Bilbo, 2011, 11. atala.
Francisco Veiga, El desequilibrio como orden, 1991-2014, Madrid, 2015, 9. 11. 15. eta 16. atalak.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Eric Hobsbawm, Historia del siglo XX, Bartzelona, 1995.
Robert B. Marks, Mundu modernoaren sorrera. Kontakizun global eta ekologiko bat, XV. mendetik XXI. mendera arte, Bilbo, 2015, 5. eta 6. Kapituluak.
Mark Mazower, La Europa negra. Desde la Gran Guerra hasta la caída del comunismo, Bartzelona, 2001.
Giulano Procacci, Historia general del siglo XX, Bartzelona, 2000.
Ramón Villares eta Ángel Bahamonde, Gaur egungo mundua. XIX. eta XX mendeak, Bilbo, 2004.


Aldizkariak

AYER.https://www.ahistcon.org/revistaayer.html
HISTORIA CONTEMPORÁNEA.https://www.ehu.eus/ojs/index.php/HC/index
HISPANIA NOVA (on line).http://hispanianova.rediris.es/
REVISTA DE LIBROS.https://www.revistadelibros.com/
HISPANIA.http://hispania.revistas.csic.es/index.php/hispania
CUADERNOS DE HISTORIA CONTEMPORÁNEA. https://revistas.ucm.es/index.php/CHCO
LA AVENTURA DE LA HISTORIA.https://www.laaventuradelahistoria.es/
BUSCADOR DE ARTÍCULOS, LIBROS Y ARTÍCULOS DE HISTORIA: https://dialnet.unirioja.es/

Web helbideak

http://www.historiasiglo20.org/

http://geacron.com/home-es/?lang=es


Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

09:00-10:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

11:00-13:00

2-15

09:00-11:00

11:30-13:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak