Gizarte Psikologia25041

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
1
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25041

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Gizarte Psikologia irakasgaia lehenengo ikasturtean Soziologiak eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko irakasgai komuna da. Adarraren oinarrizko irakasgaia denez Gizarte Psikologiaren oinarrizko gaitasun eta kontzeptuak lantzeko pentsatuta dago. Hala, gradu bien gaitasun eta jakintza teorikoa ikuspegi psikosozialaz osatzeko helburua du, hala ikerketan, nola analisian eta esku ahrtze ekimenetan. Zuzen-zuzen loturik dago gaitasun horiek garatzen dituzten irakasgaiekin. Ez du aurretiazko ezagutza edo jakintza berezirik behar, baina ikasleek dituzten ikerketa-gaitasunak (dela metodoetan, dela analisian) baliatzen ditu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Konpetentzia teorikoak
Ikasleek bereizi eta koerlazionatuko dituzte elkarrekintzaren prozesu psikosozialak. Horien eragina analizatu eta balioetsiko dute bai pertsonaren eraikuntza bai gizarte markoen erakuntzan.
1. Portaera soziala ezagutu eta ulertzea: nola hautematen ditugun besteak.
2. Pertsona izaki psikosoziala den aldetik ezagutu eta ulertzea (Self, Identitate soziala, eragin soziala).
3. Ezagutza soziala sortzea eta bereganatzea (jarrerak, irudikapen sozialak, pentsamendu soziala, sinesmen kolektiboak, oroimen kolektiboak …)


Konpetentzia praktikoak
Ikasleek pertsonaren, taldeen, antolakundeen eta erakunde sozialen oinarri psikosozialak aztertu, baloratu eta haien kontu emango dute. Horretan, berariaz hartuko dituzte kontuan egungo bizimoduen ezaugarriak eta eragin dituzten aldaketak.
1. Egituraketa sozial desberdinen arteko aldeak ulertu eta ezagutzea, eta bakoitzaren ondorio psikosozialak alderatu eta ulertzea.
2. Emozio eta pentsamendu prozesuak definitu eta erlazionatzea, eta halaber haien ondorio praktikoak egoera sozial desberdinetan.
3. Identitate kolektiboen eta identitate gatazken prozesu historikoak analizatu eta esplikatzea
4. Norberaren bizitzaren aldaketak, elkarrekintza markoen aldaketak, eta egitura makrosozialen aldaketak erlazionatzean eta elkarren arteko eraginak aztertzea eta ulertzea.


Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1.Eduki teorikoak (gaiak)
1. Sarrera: Gizarte Psikologia, jendarteko elkarrekintzaren zientzia
2. Pentsamendu soziala
3. Norberaren identitatea (self-a)
4. Jarrerak eta beste kontzeptu disposizional zenbait
5. Eragin sozialaren psikologia
6. Taldearen psikologia eta identitate sozialak


Praktiketako gai zerrenda

1. Psikologia sozialaren ikuspegia
2. Pertsonaren eraikuntza soziala
3. Irudikapen sozialak
4. Eragin soziala / Identitate kolektiboak


Metodologiatoggle-navigation

Gizarte Psikologia astean 4 ordutan lantzen da. Horietako bat praktikak egitera bideratuta dago eta besteak teoria azaltzera. Azken kasu honetaz azalpen teorikoekin batera hainbat ariketa egingo dira ordu horietan. Saio praktikoetan taldea bitan egiten da, ikasle kopurua modalitate honetara egokitzeko. Gelan erabiliko den materiala eGelan izango dute ikasleek eskura: material teorikoak, ariketak, aurkezpenak, jarduera praktikoa egiteko gidak eta material osagarria (bideoak, argazkiak, grafikoak e.a.)

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Azken ebaluazioa sistema.
Azken ebaluazioak aukera ematen du proba baten bitartez ebaluatzeko ikaskuntzaren emaitzak. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute eta azterketa aldi ofizialean egingo da.
Horrez gain, ikasturtean zehar egindako jarduerak ere barne hartu ahal izango ditu, azterketa aldi ofizialean ezarritako proban ebaluatu ezin diren ikaskuntzaren emaitzak baloratzeko.
Jarduera horien haztapena ehuneko 40 da.

Araudian kontuan hartzen diren kasuetan, ikasleek eskoletan parte hartzerik ez badute, irakaslearekin adostuko dute jardueren edo praktiken eskakizuna zelan bete, eta kasu guztietan azterketa egin beharko dute.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Azken ebaluazio sistema: proba bakar batean: bertan praktika eta teoria ebaluatuko dira


Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

moodleko apunteak eta gelako azalpenak

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Apodaka, E. (2004): Komunikazioaren Gizarte Psikologia, UEU, Bilbo
Moya, M et al. (1998): Prácticas de Psicología Social, UNED, Madrid
Morales, J.F.; Moya, M. Et al. (coord.) (2007): Psicología Social, McGraw-Hill, Madrid
Moscovici, S. (1985a), Psicología Social , Paidós, Barcelona.
Valencia, J. (2007) Psikologia Politikoa, UEU, Bilbao

Gehiago sakontzeko bibliografia

Apodaka, E. & Villarreal, M. (2008), El poder en busca de autoridad. Dinámicas psicosociales de legitimación, ECU, Alicante.
Bauman, Z. (2001), La sociedad individualizada, Cátedra, Madrid.
Bayer, B. M. & Shotter, J. (1998): Reconstructing the psychological subject. Bodies, practices and technologies, Sage, Londres
Beauvois, J. L. y Joule, R. V. (1996), A Radical dissonance theory, Taylor and Francis, Londres.
Burr, V. (2002): The Person in Social Psychology, Psychology Press, East Sussex
Caballero, D. ; Méndez, M. T. Y Pastor, J. (2000), La mirada psicosociológica: grupos, procesos. Lenguajes y culturas, Biblioteca Nueva, Madrid
Canto Ortiz, J. M. (1994), Psicología Social e Influencia. Aljibe, Málaga.
Cerrato, J. (2007): Representaciones Sociales y Psicología Social, Promolibro, Valencia
Edwards, D. y Potter, J. (1992), Discursive Psychology, Sage, Londres.

Web helbideak

Social Psychology Network
http://www.socialpsychology.org/

Social Psychology Quartely:
http://www.ingentaconnect.com/content/asoca/spq
Bristish Journal of Social Psychology: http://www.ingentaconnect.com/content/bpsoc/bjsp
http://www.understandingprejudice.org
Society of Personality and Social Psychology:
http://www.spsp.org
http://www.psicothema.com
political psychology
http://www.blackwellpublishing.com/journal.asp?ref=0162-895X
International Society of Political Psychology
http://ispp.org/

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:00

09:00-10:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-14:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-12:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

10:00-11:00

09:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak