Teoria Soziologikoa I25006

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25006

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Teoria soziologikoa 1 Soziologia Graduko 2. Ikasturteko derrigorrezko irakasgaia da, Soziologia eta Gizarte Langintzako Sailak irakasten du lehenengo lauhihabetean. Bere irakaskuntza-zama 6 ECTS kreditukoa da, 60 ordu ikasgelako eskola orduak dira (klase magistralak eta geletako praktikak) eta 90 ordu ikaslearen ikasgelaz kanpoko jaruderen orduak dira (tutoretzak, lanak egin, prestaketa pertsonala).
Soziologikoa Graduan zehar Teoria Soziologikoaren sorrera eta garapena lantzen da izen bera duten hiru irakasgaien bidez. Teoria Soziologiko 1 irakasgaian Soziologiaren sorrera eta lehenengo garapenak landu eta interpretatzen dira, ezagutza-arlo honek modernitatearen krisiari ematen dion erantzuna azpimarratuz. Zehazki, Soziologia klasikoaren paradigma teoriko nagusiak aztertzen dira eta bertan topatzen diren egile esanguratsuenak. Era berean, soziologo klasiko hauen hausnarketa bere garaian testuingurutzen da eta gaur egungo pentsamendu soziologikoan izan duten eragina azpimarratzen da. Irakasgai honen oinarrizko edukina eresoziologiaren sarreraren izaera andropologikoaren inguruan sakontzea da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Irakasgaiaren gaitasun zehatzak
1.Soziologia eta gizarte modernoaren elkar-harremana eta menpekotasuna era kritikoan aztertu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).
2.Teoria soziologikoa Gizarte Zientzien baitan duen izaera dialogikoa azpimarratu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).
3.Soziologiaren instituzionalizazio eta egonkortze prozesuak aztertu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).
4.Soziologo klasikoen ekarpen teoriko zein metodologikoak kritikoki harremanean jarri, horrela gaur egungo errealitatea eta gaur egungo soziologian duten eragina azpimarratzeko (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).
5.Soziologia klasiakoaren planteamendu teorikoak azaltzen dituen klase, etnia eta generoaren araberako soslaiak landu (Gaitasun hau moduloaren 1,4,5,6,7. gaitasunekin bat egiten du).

Ondorengo titulazio-gaitasunekin gurutzatzen dira
1.Gizarte arazo eta beharren informazioari buruzko azterketa sintetikoa egin: genero, klase eta etniaren araberako ezberdintasunak (Zeharkakoa).
2.Gizarte- praktika eta datuen aurrean ikuspegi kritikoa garatu (Zeharkakoa).
3.Ikerketa soziologiko txosten bat egin eta aurkeztu (Orokorra).
4.Antolaketa egitura publiko zein pribatuetan gauzatzen diren oinarrizko prozesu eta beharrak aztetu eta ikusi (Orokorra).
5.Gizarte arazoen edukin oinarrizko eta esanguratsuenak aurreikusi eta definitu (Orokorra).
6.Ikerketa soziologiko bata planifikatu eta gauzatu, horretarako ezarritako helburuentzako teknika egokienak aplikatuz (Orokorra).
7.Etorkizun profesionalari begira, argudio zein azterketa soziologikoetan zorroztasun intelektual zein etikoa barneratu (Zeharkakoa).

Ikaskuntza emaitzak
1.Teoria soziala eta teoria soziologikoa bereiztea.
2.Habitus Soziologikoaren sorreran eragina izan zuten gertaera ezberdinak zenbatu.
3.Korronte soziologiko klasiko esanguratsuenak eta euren ordezkariak ezagunenak ezagutu.
4.Soziologiaren instituzionalizazio prozesuaren ondorioak zehaztu.


Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Lehenengo gaia: Teoria soziologikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak.
1.Galdetze soziologikoa
2. Habitus Soziologikoaren eraketa
3. Soziologiaren ezaugarriak
4. Emakumea, ilustrazioa eta Teoria soziologikoa.
Bigarren gaia: Lehenengo Soziologiaren paradigma teorikoak
1. Positibismoa: Saint simon (1760-1825) eta Augusto Comte (1798-1857)
2. Materialismo historikoa: Karl Marx (1818-1883)
3. Soziologia eta demokrazia: Alexis de Tocqueville (1805-1859
Hirugarren gaia: Soziologiaren instituzionalizazio akademikoa
1. Émile Durkheim (1858-1917)
2. Max Weber-en soziologia (1864-1920).
3. Simmel (1858-1918)
Laugarren gaia: Soziologiaren hastapena Estatu Batuetan
1. Soziologiak Estatu Batuetara bidaiatzen du
2. Chicago versus Harvard
Bosgarren gaia: Lehenengo emakume soziologoak eta teoria klasikoa

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgai honetan metodología anitzak erabiltzen dira, errealitatearen gerturapenaren inguruan ikaslegoari teknika ezberdinak erakusteko asmoarekin. Arau bezala, ikaslegoaren lan autonomoa eta beste ikasleekiko elkarkidetza sustatuko da, horretarako lauhileko osoan zehar talde lanak eta lan indibidualak tartekatuko dira. Horrela bada, irakasgaiaren garapenean klase magistralak, talde lanak eta lan indibidualak tartekatuko dira.
Klase magistraletan irakasgaiaren atal ezberdinen eduki kontzeptual eta teoriko nagusienak azalduko dira. Ikaslegoak derrigorrezkoak diren irakurketa-testuak taldeko landuko ditu, programaren atal ezberdinetakoak izango direlarik. Material hauek ezinbestekoak dira irakasgaiaren edukin teorikoetan sakondu ahal izateko. Era berean, klasean lantzen diren gai ezberdinentzako ikus-entzuteko material egokiak eskainiko dira.
Klasean eztabaida eta galderak sortzea sustatu egingo da etengabe. Horretarako lan ezberdinek bere garrantzia izango dute eta era berean ikaskuntza kritikoaren bidez, lan-taldean lan egiteko gaitasun eta trebeziak landuko dira, baita ahozko komunikazioari loturikoak.
Ikaslegoa taldekako ikerketa zein ariketa praktikoak egin beharko ditu. Lan hauek klasean azalduko dira, ideiak egituratzeko ahalmena, argudiatzeko ahalmenta, hizkuntza aberastasuna edota gaiarekiko ezagutza bezalako irizpideak kontutan hartuko direlarik ebaluazio prozesuan.
Etengabeko ebaluazioa errazteko, urtean zehar ebaluagarriak izan daitezkeen froga ezberdinak egingo ahalko dira. Froga hauek egin ahala errretroalimentzaioa eta orientazioa eskainiko da, ikasleak bere ikaskuntza-prozesan egokiak diren neurriak hartu dezan.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Irakasgai honen ebaluazioa etengabekoa izango da, irakasgaian zehar egindako jarduera ebaluagarrien bidez (banakako lanak, talde lanak, lan eta irakurketen aurkezpenak). Era berean azken froga bat egin beharko da, hala data ofizialean agertzen den egunean. Aipatutako lan eta froga hauen helburua formakuntzan sakontzea da. Horrela bada, ebaluagarria den frogaren ondoren, ikaslegoak bere ikaskuntza-prozesuaren inguruko orientazioa jasoko du eta ahal beharrizanezkero hobetzeko proposamenak ere.
Azken frogak azken notaren %50a balioko du. Banakako froga idatzia izango da, temariotik ateratako bi galdera teoriko jasoko dira eta derrigorrezko irakurketetatik ateratako testu-iruzkina ere izango du azken froga honek. Banakako lanak azken notaren %20a izango dira, talde lanak %10 eta lan eta irakurketen aurkezpenak %20a.
Azken kalifikazioa froga hauen batazbestekoa izango da, beti ere bakoitzaren ponderazioa kontutan izanik. Dena den, egindako jarduera eta froga guztiak gaindituta egon beharko dira (%Bakoitzaren ehunekoan erdia).
Lan eta irakurketen aurkezpenetan honako hauek kontutan hartuko dira: aurkezpenaren zorroztasun zientifikoa, ideia nagusien ulermena, hausnarketa kritikoa eta personala egiteko ahalmena, komunikazio trebetasunak edota klasean partehartze aktiboa eta asistentzia.
Azken frogan (azterketa) honako hauek kontutan hartuko dira: Irakasleak azaldutako edukinen ulermena, teoria soziologiko zein garai eta gai ezberdinak lotzeko eta konparatzeko gaitasuna, idazmen egokia, sintetizatzeko eta gogoeta egiteko gaitasuna, irakasleak eskainitako informazioaz gain beste edukin osagarriak barneratzea, klasean partehartze aktiboa eta asistentzia.
Talde lanetan honako hauek kontutan hartuko dira: arlo soziologikoan informazio zehatza eta zientifikoa bilatu eta kudeatzeko gaitasuna, ulertzeko ahalmena, jasotako informazioa sintetizatzeko ahalmena, edukin teorikoak harremanetan jartzeko gaitasuan, erreferentzia bibliografikoa era egokian aipatzea; taldean lan egiteko gaitasuna eta lanak ezarritako datan entregatzea.
Banakako lanetan honako hauek kontutan hartuko dira: irakasgaian landutako egileen testuen ulermena eta azterketa egiteko ahalmena, ezarritako datetan entregatzea eta klasean partehartze aktiboa eta asistentzia.
Etengabeko ebaluazioa jarraitu behar duten ikasleentzat klasera etortzea derrigorrezkoa izango da: Klaseen asistentzia gutxienez %80ekoa izan beharko da. Etengabeko ebaluazioa jarraitu nahi ez duten ikasleek irakasgaia hasi eta lehenengo bederatzi asteetan idatziz eskatu beharko diote irakasleari.
Azken ebaluazioa aukertzen duten ikasle horiek azken froga batean irakasgaiaren gaitasunak eta ezagutzak frogatu beharko dituzte banaka egin eta honako irizpideak izango dituen azken froga batean: a) idatzizko azken froga, garatzeko hiru galdera izango ditu eta derrigorrezko irakurketen inguruko testu-iruzkina (azken notaren %60a); b) Derrigorrezko irakurketa guztien laburpen kritikoa entregatzea (azken notaren %20a); eta c) irakasgaiaren 4. edo 5. gaien edukinei buruzko lana (azken otaren %20a). Froga guztiak gainditu beharko dira batazbestekoa egin ahal izateko (Dagokion ehunekoaren erdia gutxienez).
Zehaztutako ebaluazio irizpide hauen bidez irakasgaiari loturiko gaitasunen lorpena ebaluatu ahalko da. Era berean modulu zein titulazio gaitasunen eskuraketa zein ikaskuntza emaitzak baloratu ahalko dira.
Etengabeko ebaluazioa aukeratu duten ikasleek ohiko deialdiari uko egin ahalko diote idatziz irakasleari irakaskuntza-epea bukatu baino hilabete bat lehenago. Uko egite hau idatziz irakasgaia zuzentzen duen irakasleari eman beharko zaio.
Ikasleak etengabeko ebaluazioa ez badu betetzen eta ebaluazio eredu honi ez badio uko egiten ez aurkeztua bezala ebaluatuko zaio.

Azterketan ezin izango dira liburu, ohar edota apunteak erabili. Era berean, tresna telefoniko, elektroniko edota informatikoak erabiltzea debekatua egongo da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ez ohiko deialdiaren kasuan ebaluazioa ezarritako data ofizialetan egingo da eta honako atalak izango ditu: a) azken froga idatzia, garatzeko hiru galdera izango ditu eta eta derrigorrezko irakurketen inguruko testu-iruzkina (azken notaren %60a); b) Derrigorrezko irakurketa guztien laburpen kritikoa entregatzea (azken notaren %20a); eta c) irakasgaiaren 4. edo 5. gaien edukinei buruzko lana (azken otaren %20a). Froga guztiak gainditu beharko dira batazbestekoa egin ahal izateko (Dagokion ehunekoaren erdia gutxienez).
Ez ohiko deialdiari uko egiteko data ofizialetan egingo den azken froga ez aurkeztearekin nahikoa izango da.

Azterketan ezin izango dira liburu, ohar edota apunteak erabili. Era berean, tresna telefoniko, elektroniko edota informatikoak erabiltzea debekatua egongo da.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Tocqueville, A. (2007) La democracia en América, vol. II. Madrid: Akal
Marx, K. (2011) La ideología alemana.Documento on line: https://www.marxists.org/espanol/m-e/1846/ideoalemana/
Durkheim, E. (2012) La división del trabajo social. Madrid: Biblioteca Nueva
Durkheim. E. (2012) Las formas elementales de la vida religiosa. Buenos Aires: F.C.E.
Durkheim, E. (2011) Las reglas del método sociológico. Madrid: Alianza.
(Elegir uno de las tres obras de Durkheim)
Weber, M. (2010)La ética protestante y el espíritu del capitalismo. madrid: Alianza
Weber, m. (2011) Conceptos sociológicos fundamentales. Madrid: Alianza
(Elegir una de las dos obras de Weber)

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

ARON, R. (2004): Las etapas del pensamiento sociológico. Buenos Aires: Siglo XXI
GIDDENS, A. (1977): El capitalismo y la moderna teoría social. Barcelona: Labor
IGLESIAS, M.C. et al. (1980): Los orígenes de la teoría sociológica. Madrid: Akal
NISBET, R. (1999): La formación del pensamiento sociológico. Buenps Aires: Amorrotu
RITZER, G. (2001): Teoría sociológica clásica. Madrid: McGrawHil


Gehiago sakontzeko bibliografia

FRISBY, David (1993): Georg Simmel. Méxiko DF: Fondo de Cultura Económica
GINER, S. (2001): Teoría sociológica clásica. Barcelona: Ariel
IGLESIAS, M.C. et al. (1980): Los orígenes de la teoría sociológica. Madrid: Akal
NOLLA, E. (ed.)(2007): Alexis de Tocqueville. Libertad, igualdad, despotismo. Madrid: Gota a gota.
RAISON, T. (1999): Los padres fundadores del pensamiento sociológico. Buenos Aires: Amorrortu
RAMOS TORRE, Ramón (1999): La sociología de Emile Durkheim. Patología social, tiempo, religión, Madrid: CIS
WEBER, Marianne (1995): Max Weber. Una biografía. Valencia: Edicions Alfons el Magnánim

Aldizkariak

Inguruak (UPV/EHU)
Uztaro (UPV/EHU; Udako Euskal Unibertsitatea)
Papers (Universidad Autónoma de Barcelona)
Revista Internacional de Sociología (CSIC)
Revisa de Investigaciones Políticas y Sociológicas (Universidad de Santiago de Compostela)
Contemporary Sociology (American Sociological Association)

Web helbideak

SOSIG (Social Science Information Gateway)
http://www.sosig.ac.uk/sociology/
Sociosite (Social Science Information System)
http://www2.fmg.uva.nl/sociosite/
Dead Sociologists Index
http://www2.pfeiffer.edu/~lridener/DSS/INDEX.HTML
La sociología al alcance de todos
http://www.sociologicus.com/

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

09:00-10:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:00-13:00

11:00-12:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00

Irakasleak