Euskal Herriko Gizarte Egiturak eta Prozesuak25012

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25012

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

“Euskal Herriko gizarte egiturak eta prozesuak” irakasgaia Soziologia graduko 2. mailako oinarrizko irakasgaia da, Soziologia graduko materia espezifiko gisa azaltzen dena (hau da, Zientzia Politikoetako ikasleekin partekatzen ez dena). Irakasgai honen bidez gaurko euskal gizartea aztertzeko oinarrizko lanabes analitikoak landuko dira.

Batetik, gizarte analisirako funtsezko kontzeptuak aztertuko dira, hala nola, “egitura”, “ekintza” edota “gizarte prozesua”. Era horretan, irakasgaia zenbait aspektutan ikus daiteke beste irakasgai batzuen jarraipen gisa, ondokoekin duelarik nolabaiteko konexioa: lehen mailako “Gizarte Erakunde eta Prozesuak” eta “Analisi Soziologikoaren oinarriak”; eta bigarren mailako “Teoria Soziologikoa”. Bestetik, irakasgaiak badu alderdi aplikatu nabarmena, aipaturiko kontzeptu teorikoak aplikatuko direlako bai Mendebaldeko gaurko gizarteen analisian bai gaurko euskal gizartearen analisi espezifikoagoan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

GAITASUNAK

Irakasgaiak ondoko gaitasun orokorrak landuko ditu:


1. Jakintza soziologikoaren oinarrizko kontzeptuak aplikatu euskal gizartearen analisian (lotura du moduluko ondoko gaitasunekin: 2, 4, 5, 6 eta 7)
2. Bereizi Euskal Herriaren gaineko definizioan dauden ikuspegi ezberdinak eta hauen ondorioak, bai gizartean oro har nola eremu zientifikoan (lotura du moduluko ondoko gaitasunekin: 2, 4, 5, 6 eta 7)
3. Euskal gizarteak hondoan dituen egitura anitzak identifikatu (lotura du moduluko ondoko gaitasunekin: 2, 4, 5, 6 eta 7)
4. Kulturaren, ekonomiaren eta politikaren eremuetan gertatzen ari diren eta euskal gizartea zeharkatzen duten etengabeko aldaketa prozesuak identifikatu (lotura du moduluko ondoko gaitasunekin: 2, 4, 5, 6 eta 7)

Aldi berean, irakasgaiak Soziologia graduko bigarren mailari dagokion gaitasun zeharkakoa landuko du: arazo sozialen aurrean jarrera kritikoa eskuratu eta landu.

IKAS-EMAITZAK

- Ikasleak ikasiko du jakintza soziologikoaren oinarrizko kontzeptuak aplikatzen euskal gizartearen azterketan.
- Ikasleak bereiziko ditu Euskal Herriaren gaineko definizio ezberdinak, eta definizio bakoitzak dituen ondorioak.
- Gai izango da identifikatzeko euskal gizartearen hondoan dauden gizarte egiturak.
- Identifikatuko ditu aldaketa prozesuak gizarteko eremu ezberdinetan (ekonomia, kultura, edota politika).

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Irakasgaiaren edukiak hiru gai-multzotan banatzen dira:

1. Oinarrizko kontzeptuak: egiturak, ekintzak, prozesuak
2. Egiturak eta prozesuak gaurko gizarte mendebaldarretan
3. Egiturak eta prozesuak gaurko euskal gizartean

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgaiak planteatzen dituen helburuak eta gaitasunak betetzeko, hainbat dira erabiliko diren bideak. Irakaslearen aurkezpen teorikoez gain, lan praktikoak egingo dira gaitegia garatzeko, bai indibidualak nola taldekakoak.

Irakasgaia “e-gela” plataforma digitalean antolatuta dago, modu aktiboan erabiliz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Azkenik, tutoretzak ere ikaste-irakaste prozesuaren atal garrantzitsu gisa planteatzen dira.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

1) EBALUAZIO MISTOA

Irakasgaia ebaluatzeko bide mistoa erabiliko da, hau da, ebaluazio jarraituaren eta azken ebaluazioaren konbinazioa. Ondokoak dira irakasgaia gainditzeko irizpideak:

- Lanak eta praktikak (indibidualak eta taldekakoak): azken notaren %40a
- Azterketa: %60a

Ebaluazio mistoari uko egiteko, idatziz jakinarazi eta justifikatu beharko da (probak erakutsiz) irakasgaia hasi ondorengo lehen hilabetean.
Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa da azken probara ez aurkeztea.

2) AZKEN EBALUAZIOA

Ebaluazio jarraituan parte hartu ezin duen ikasleak ezintasun horren arrazoiak justifikatu beharko ditu (graduko irakaskuntza zehazten duen araudiaren 43. artikuluan jasotzen diren arrazoietako bat argudiatuz) eta irakasleari eskatu beharko dio azken ebaluaziora aurkeztu ahal izatea. Eskaria idatziz egin beharko da, arrazoiak justifikatuz eta klaseak ofizialki hasi ondorengo bost aste baino gutxiagoko epean. Ezintasuna irakasgaia egin bitartean suertatzen bada, berdin eskatu eta justifikatu beharko du, dagokion deialdiko (ohikoa edo ezohikoa) azterketaren data ofiziala baino 30 egun lehenago gutxienez.

Azterketan ezin izango dira liburu, ohar edota apunteak erabili. Era berean, tresna telefoniko, elektroniko edota informatikoak erabiltzea debekatua egongo da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Azterketa bidezko ebaluazioa, azken notaren %100a balioko duena.

Azterketan ezin izango dira liburu, ohar edota apunteak erabili. Era berean, tresna telefoniko, elektroniko edota informatikoak erabiltzea debekatua egongo da.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

- P. Bourdieu (1997): 'Espacio social y espacio simbólico', Razones prácticas, Anagrama, p. 11-26.
- R. Feito (1995): 'Introducción al concepto de estructura social', Estructura social contemporánea, Siglo XXI, p. 1-29.
- - A. Gurruchaga, A. Pérez-Agote, A. Unceta (1991): 'Estructura y procesos sociales en el País Vasco', Tomo I y II, UPV/EHU.
- G. Ritzer (1992): 'Integración acción-estructura', Teoría sociológica contemporánea, McGraw-Hill, p. 489-521.

Aldizkariak

Inguruak (UPV/EHU)
Uztaro (UPV/EHU; Udako Euskal Unibertsitatea)
Papers (Universidad Autónoma de Barcelona)

Web helbideak

www.gaindeiga.org
www.datutalaia.net
www.eustat.es
http://epp.eurostat.ec.europa.eu
www.ine.es

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

09:00-11:00

11:30-12:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

09:00-11:00

17-30

11:30-13:00

09:00-10:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:30

Irakasleak