Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I25045

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
2
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25045

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.1421
Ordenagailuko p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

DESKRIBAPENA

1. Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I ikasgaiaren helburua da Zientzia Politiketako eta Soziologiako ikasleriari fenomeno politiko eta sozialak ikertzeko modu enpirikora lehen hurbilpen bat eskaintzea. Honenbestez, kurtsoan zehar estatistikari loturiko tresnen baliagarritasuna erakutsiko da. Ikasgai honek erlazio zuzena dauka 1. mailako bigarren lauhilabetekoan ematen den Gizarte eta Politika Ikerketarako Sarrera ikasgaiarekin non ikerketa tekniken baitan, bereziki ikerketa teknika kuantitatiboetan, kudeaketa estatistikoak duen garrantzia azaltzen den. Era berean, ikasgai hau Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II (3. Maila/lehen lauhilekoa) eta Datuen Aldagai Anitzeko Analisia (3. Maila/bigarren lauhilekoa) ikasgaiekin erlazionatua dago, non datu baseak aztertuz, datu enpirikoen interpretazioan eta estatistiken erabileran sakontzen den.

2. Ikasgaian era askotako irakaskuntzarako jarduerak erabiltzen dira, eta ECTS kreditu europarrean eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruaren gidalerroetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza metodologia erabiltzen da: klase magistralak (ikasgaian erabiliko den liburua kurtso hasieran emango da) eta gelako eta laborategiko praktikak (praktika horiek egiteko materiala ere kurtso hasieran emango da).

3. Klasera joatea ez da ezinbestekoa, baina gelako zein ordenagailu laborategiko praktikak aldez aurretik zehazten den egunetan entregatu beharko dira nahitaez, eta ez da atzerapenik onartuko. Klasera ez direnek etorriko kurtso hasieran adierazi beharko diote irakasleari.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

A)

A1.Inguru politikoko fenomenoak aztertzeko beharrezkoak diren ezagutzak zein kontzeptu, teoria eta ikuspuntu metodologikoak lortzea (Zeharkakoa).

A2. Gizarteak dituen beharrizanekin zein arazo politikoekin zerikusia duen informazioa modu sintetikoan aztertzea, jarrera kritikoa garatuz zein lan profesionalean behar diren zuzentasun intelektuala eta morala bultzatuz (Zeharkakoa).

A3.Administrazio Publikoaren maila desberdinen egitura, antolaketa eta funtzionamendua ulertzea, antolaketa eta gestio administratibo prozedurak zehazteko (Generikoa).

A4.Ikuspuntu konparatu batetik, erakundeen eta sistema politikoen egitura eta funtzionamendua ulertzea, hauen osagaiak eta lanerako marko legala identifikatzea, hauen arteko elkarrekintzak ulertzea, hauen funtzionamenduari buruzko ondorioak ateratzea eta alternatibak aurkeztea (Generikoa).

A5. Nazioarteko politika ulertzea, bere aktoreak eta erakundeen egitura, antolaketa eta politika identifikatuz. Nazioarteko politikak beste esparru batzuekin dituen harremanak ere aztertuko dira mundu mailako erregionalizazio eta integrazio prozesuak aztertzeko eta erabakiak hartzerakoan eszenario edota testuinguru berriak identifikatzeko (Generikoa).

A6. Gobernantzari eta erabaki eta helburu politikoak zehazteko prozesuei buruzko ikuspuntu desberdinak ezagutzea politika publikoak martxan jartzeko, antolatzeko, ebaluatzeko eta aztertzeko (Generikoa).

A7. Preferentzia politikoa sortu eta aurkeztetik sistema demokratikoen ordezkaritza logikara arte hauteskunde prozesuak ezagutzea komunikazio politiko kanpainak diseinatzeko, hauteskunde osteko eszenarioak definitzeko eta emaitzak interpretatzeko (Generikoa).

A8. Datu kuantitatiboak zein kualitatiboak erabiliz adierazleak egitea, fenomeno politikoen zein funtzionamendu instituzional eta administratiboaren dimentsio desberdinak identifikatu, aztertu eta ebaluatzeko (Zeharkakoa).

A9. Testuinguru zehatzetan aktore politikoak identifikatzea, eta bere gaitasunak eta portaerak ulertzea, sistema politikoan hauen eragina aztertzeko eta testuinguru berriak aurreikusteko (Generikoa).


B) IKASKUNTZAREN EMAITZAK (GAITASUN ZEHATZAK)

B1. Azterketa estatistikoa onartzen duten datu baseetan lehen mailako (edo bigarren mailako) informazio kuantitatiboa gestionatzea: datu baseak sortu eta landu (SPSS programarekin).

B2. Laginak kalkulatu eta datu estatistikoak ponderatzea.

B3. Inferentziaren oinarri estatistikoak ulertzea.

B4. Oinarrizko azterketa estatistiko deskriptiboak eta konparatiboak egitea.

B5. Ikerketaren testuinguruan oinarrizko azterketa estatistikoak interpretatzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. gaia: definizioa, tresnak eta datu baseak
2. gaia: aldagaiak: definizioa eta datu diagramak.
3. gaia: aldagai kualitatiboak
4. gaia: aldagai kuantitatiboak
5. gaia: estatistika inferentziala

GAI PRAKTIKOAK
Zazpi astetan (7) gelako praktikak: 1, 2 eta 5 gaiak
(praktika bat gai bakoitzean); 3 eta 4 gaiak (lau praktika guztira).
Sei astetan (6) praktikak ordenagailu gelan: 1, 2 eta 5 gaiak (praktika bat bakoitzean); 3 eta 4 gaiak (hiru praktika guztira).

Metodologiatoggle-navigation

Proposatzen diren hezkuntza jarduerek (irakaskuntza modalitatea) eta kurtsoan zehar erabiltzen den metodologiak irakaslearekin batera ikasleak gelan egiten duen lana bultzatzen du, baina ikasleen bakarkako lana ere bultzatzen da. Bakarkako lan honen bidez ikasleak praktikak eta azken azterketa prestatzen ditu.

Ikasgaiaren lan karga modu honetan banatzen da: 60 ordu klaseko lana izango da (astean 4 ordu gelan, klase teoriko zein praktikoak). Honi ikasleak bakarka egin behar duen 90 orduko lana gehitu behar zaio (ariketa praktikoak egiten eta materialak irakurtzen). Araudiak dioen bezala, klase magistralak ikasturtearen %54 dira (32/60 ordu), gelako praktikak ikasturtearen %23 (14/60 ordu) eta laborategiko praktikak beste %23 (14/60 ordu). Klase magistraletan ikaslearen parte hartzea eskatuko da, ondoren egingo diren gelako eta laborategiko praktikak arinak, trinkoak eta edukiz beteak izateko helburuarekin.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ohiko ebaluaketa mistoa izango da eta bi froga hauek izango ditu: azterketa idatzia (%60) eta kurtsoan zehar egingo diren eta ebaluaketa jarraitua izango duten ordenagailuan egingo diren SPSS-ko praktikak (%40).

Klasean joan ezin dutenek edo kurtsoak duen ebaluaketa modua jarraitu ezin dutenek ebaluaketa berezia izango dute, unibertsitateko araudiak dioen bezala. Ebaluaketa berezi hau erabiltzeko, irakasleari adierazi beharko zaio kurtsoaren lehen hiru asteak bukatu baino lehen. Kasu honetan, ikasleak prozedura honen bidez ebaluatuko dira: azterketa idatzia (%60) eta bigarren azterketa praktiko bat ordenagailu gelan (%40). Bigarren azterketa honetako ariketak gelan egindako praktikekin lotuta egongo dira

Ikasgaia gainditzeko, beraz, azterketa idatzia gainditu behar da eta baita arlo praktikoa ere. Horretarako, ikasleak gutxienez 3 puntu lortu behar ditu azterketa idatzian eta 2 puntu praktiketan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ez-ohiko ebaluaketak, alegia, kurtsoa gainditzeko bigarren deialdiak, azterketa idatzia izango du (%60) eta baita ordenagailu gelan egingo den froga praktikoa ere (%40). Froga praktiko hau ohiko deialdian egin den bezalakoa izango da.

Nahi dutenek azken azterketan edo ikasturtean zehar egin diren praktiketan lortu duten nota gorde ahal izango dute, beti ere aurretik egindako azterketan 3 edo gehiago atera badute eta praktiketan 2 edo gehiago. Nota partzial hori ez badute nahi gorde eta ez ohiko azterketara aurkeztu nahi badute, ez ohiko azterketa egin baino aurretik adierazi egin beharko zaio nahi hori irakasleari. Kasu horretan, ikasleak lortuko duen azken nota ez ohiko deialdi horretan lortutakoa izango da; alegia, kasu horretan ikasleak ohiko deialdian lortutako notari uko egin diola ulertuko litzateke.

Klasera ez datozen ikasleen edo aurkezten den ebaluaketa mistoa jarraitu nahi ez dutenek (hauek irakasleari adierazi behar izan diote hori ikasturtea hasi eta lehen hiru asteetan) modu honetan ebaluatuko dira ez ohiko deialdian: azterketa idatzia (%60) eta azterketa praktikoa (%40). Azterketa praktiko honetan, ikasturtean zehar egindako praktikak sartuko dira.

Pertsona hauek ezin izango dute ohiko deialdian ateratako notarik gorde, eta, beraz, azken froga osorik egin beharko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Kurtso hasieran irakasleak emango dituenak kurtso hasieran.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

ÁLVAREZ SAINZ, María (1998): Introducción a la práctica de la Estadística. Problemas reales resueltos con SPSS, Bilbao, Universidad de Deusto.
DÍAZ DE RADA, Vidal (1999): Técnicas de análisis de datos para investigadores sociales. Aplicaciones con SPSS para Windows, Madrid, RA-MA.
FERRAN ARANAZ, Magdalena (1996), SPSS para Windows. Programación y Análisis Estadístico, Madrid, McGraw-Hill.
FILGUEIRA LOPEZ, Esther (2001): Análisis de datos con SPSSWIN. Madrid, Alianza
JUARISTI, Patxi (2013): Aldabai Bakarreko Estatistika Deskribatzailea eta Inferentziala Gizarte Zientzietan: Teoria eta Adibideak. EHU-ko Ikasmaterialen Sare Argitalpena. http://testubiltegia.ehu.es/Datuen-kudeaketa
SANCHEZ CARRION, Juan Javier (1989): “Técnicas de análisis de datos nominales”, Revista Española de Investigaciones Sociológicas, vol. 45, pp. 133-155.
SANCHEZ CARRION, Juan Javier (1989): Análisis de tablas de contingencia. El uso de los porcentajes en ciencias sociales. Madrid, Centro de Investigaciones Sociológicas-Siglo XXI. Monografías, 105.
SANCHEZ CARRION, Juan Javier (1999): Manual de análisis estadístico de los datos. Madrid, Alianza.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVAREZ CACERES, Rafael (1995): Estadística multivariante y no paramétrica con SPSS. Aplicación a las ciencias de la salud. Madrid: Ediciones Díaz Santos.
CEA D'ANCONA, M. Angeles (2002): Análisis multivariable: Teoría y práctica en la investigación social. Madrid, Síntesis.
PARDO, Antonio y RUIZ, Miguel Angel (2005): Análisis de Datos con SPSS 13 Base, Madrid, McGraw-Hill.

Aldizkariak

1. European Journal of Political Research
2. Inguruak. Revista Vasca de Sociología y Ciencia Política
3. International Political Science Review.
4. Revista de Estudios Políticos
5. Revista Española de Ciencia Política y de la Administración.
6. Revista Internacional de Sociología

Web helbideak

1. Centro de Investigaciones Sociológicas (CIS) (www.cis.es)
2. Consejo Superior de investigaciones Científicas (CSIC) (www.csic.es)
3. EUROSTAT (http://europa.eu)
4. Euskobarometro (www.ehu.es/cpvweb)
5. Gabinete de prospecciones sociológicas del País Vasco (www.euskadi.net)
6. Instituto Vasco de Estadística. EUSTAT (www.eustat.es)
7. Instituto Nacional de Estadística. INE (www.ine.es)
8. Instituto Navarro de Estadística (www.cfnavarra.es/estadistica)

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:00-12:00

10:00-12:00

17-30

11:00-12:00

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

10:00-12:00

09:00-11:00

17-30

11:00-12:00

10:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-14:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-15:00

Irakasleak