Gizarte Ikerketa Kualitatibo Aurreratua25015

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25015

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Laborategiko p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Gizarte Ikerketa Kualitatibo Aurreratua Soziologiako Graduko 3. mailako lehen lauhilabetekoan ematen den 6 ECTS kreditudun nahitaezko irakasgaia da. Irakasgaiak gizarte ikerketa kualitatiboan zehazpen analitikoak ikertzea du helburu nagusi; hau talde-lanean edo bakar-lanean egin daiteke, eta bere sistematizazio enpirikoan parte hartzen duten alde desberdinen arabera. Aipatutako helburua lortzeko heziketa teoriko eta praktikoaren beharra dugu, soziologian analisi kualitatiboaren “ohizko” prozedura eta ikuspegiei eginiko kritikak kontuan hartuz, gaur egungo garapenaren alde emandako bere ekarpenak agerian jartzeko asmoz.

Helburu zehatzak:
1) Gizarte ikerketa kualitatiboan erabiltzen diren analisirako materialen erabilera eta formalizazioan sarraraztea.
2) Zentzuaren osaera sozialari buruzko interesa piztea.
3) Testuen interpretazio eta analisirako prozesuetara lehen hurbilketa bultzatzea.
4) Analisi kategoriak identifikatu eta uztartzeko imajinazio soziologikoa sustatzea.
5) Testu eta diskurtsoen miaketan erabiltzen diren analisirako bide desberdinetan murgiltzea

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

3. mailako gaitasunak:
-Analisi multibariablearen logika ulertzea eta SPSS-a egokitasunez erabiltzea analisirako eta datu-kudeaketarako. (Orokorra)
-Eremu sozial, ekonomiko eta kulturaletan garatutako Politika Publikoak diseinatzea, planifikatzea, adieraztea eta ebaluatzea. (Orokorra)
-Ikerkuntza kualitatiboko txostenak lantzea eta analisi kualitatiboko programa informatikoak erabiltzea. (Orokorra)
-Ikerkuntza sozialeko proiektu eredu desberdinak analizatzea eta diseinatzea. (Orokorra)
-Lortutako ezagueren laburbiltze eta adierazte, ahozko eta idatzitakoa, ahalmena lortzea. (Zeharkakoa)
-Modelo antolatzaile nagusiak Analizatzea eta identifikatzea eta gizarte garaikidearen transformazioekin erlazionatzea. (Orokorra)
-Teoria soziologiko garaikideak egungo arazo sozialekin erlazionatzea. (Orokorra)
-Teoria soziologiko nagusiak eta hiriaren ulermen metodologiak analizatzea. (Orokorra)


Irakasgaiako gaitasunak:
G.1. Kasu eta prozesuak aztertzeko gizarte ikerketa kualitatiboaren berezko ezaugarriak aztertu eta bereiztu.
G.2. Materialak ekoiztu, datuak testuingururatu eta interpretatu, eta gizarte ikerketa kualitatiborako txostena idatzi.
G.3. Gaitasun kritiko eta erreflexiboa erabili bigarren mailako iturritatik (ikuz-entzunezko testuak) zein lehen mailako iturritatik (elkarrizketa eta taldeen transkripzioak) etorritako testuen/ materialen analisi eta interpretazioa egiteko.
G.4. Analisi kualitatiboan erabiltzen diren baliabide informatikoen erabilera zein gizarte ikerketa kualitatiboaren txostena egiteko eskemak eta diagrama kontzeptualak sortzearen gaineko oinarrizko gaitasunak lortu.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. Ekoizpen kualitatiboaren materializazioa (G.1, G.2)
1.1. Entzute eta begiratze aktiboak
1.2. Transkripzioa, narrazioa eta interpretazioa
2. Soziologia bisuala eta ikerketa etnografikoa (G.2, G.3)
2.1. Irudiei buruz lan egin
2.2. Irudiekin lan egin
3. Edukiaren analisitik (EA) diskurtsoaren analisira (DA) (G.1, G.3)
3.1. EA: zer esaten da edota zeri buruz hitz egiten da?
3.2. DA: nola esaten da edota zergatik erabiltzen dira hitz jakin batzuk?
4. Datu kualitatiboen analisirako programa informatikoen garrantzi eta egitura (G.2, G.4)
4.1. Grounded theory-ren logika analitikoa
4.2. Protokolo informatizatua
5. Gizarte ikerketa kualitatibo baten txostena(G.1, G.2, G.4)
5.1. Egituraketa, idazketa eta aurkezpena
5.2. Eskema eta diagrama kontzeptual egokiak sortzea

PRAKTIKA-ZERRENDA:
- Testu zientifikoen irakurketa ulerkorra egitea.
- Kasu eta adibideak aztertzea saio kualitatibo batzuen transkripzioak abiapuntutzat erabiliz.
- Soziologia bisualatik abiatuz, ikerketa induktiboa egitea: helburuak planteatzea; behaketarako eremuak mugatzea; korpusa osatzen diren unitateak aukeratzea; oinarrizko alderdiak aztertzea, bereziki denotazioa, konnotazioa eta metaforak; txostena egitea; emaitzak aurkeztea.

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgaiak 6 kreditu ditu eta irakaskuntza 39 ordu magistral eta 21 ordu praktikotan banatzen da. Beraz, irakasgaiaren gaitasunak barneratzeko ikasleak ikasgelaz kanpoko 90 orduko lana bete beharko du bere kabuz, eta tutoretzaren bidez.

- SAIO TEORIKOAK: Saio teorikoetan irakasleak gai bakoitzari dagokion oinarrizko aspektu teoriko zein praktikoei buruzko azalpenak emango ditu.

- SAIO PRAKTIKOAK: Saio hauetan ikasleak eskola orduetan (ikasgela/ordenadore gela) saio teorikoetan ikusitako alderdiak praktikan jarri egingo ditu.

- BAKARKAKO IKASKETA: Modalitate honetan ikasleak (bakarka edo taldeka) ikasgelaz kanpo agintzen eta proposatzen diren jarduerak landuko ditu, batez ere, irakurgaiak landu, bibliografia bilatu, ikerlana diseinatu, landa lana egin eta aurkezpen idatzia zein ahozkoa prestatu.

* TUTORETZA SAIOAK: Saio hauetan irakasleak ikastearen prozesuaren jarraipena egingo du.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Azken ebaluazioak honako probak jasoko ditu: Garatu beharreko proba idatzia.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Azken ebaluazioak honako probak jasoko ditu: Garatu beharreko proba idatzia.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Ikasturtean zehar nahitaez erabili beharreko materialak e-gelan jarriko dira.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

ABRIL, Gonzalo (2007) Análisis crítico de textos visuales. Mirar lo que nos mira. Síntesis, Madril.
BANKS, Marcus (2012) Los datos visuales en Investigación Cualitativa. Morata, Madril.
BARDIN, Laurence (1986) Análisis de contenido. Akal, Madril.
CHARAUDEAU, Patrick y MAINGUENEAU, Dominique (2005) Diccionario de Análisis del Discurso. Amorrortu, Buenos Aires.
GIBBS, Graham (2012) El análisis de datos cualitativos en investigación cualitativa. Morata. Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ADORNO, Theodor W. (2009) “Estudios sobre la personalidad autoritaria, Parte IV: Estudios cualitativos de la ideología”. Th. W. Adorno: Escritos sociológicos II, Lehenengo liburuki, (265- 466 orrialdeak). Akal, Madril.
BERTEAUX, Daniel (1991) Los relatos de vida: perspectiva etno-sociológica. Edicions Bellaterra, Bartzelona.
BOURDIEU, Pierre (1986) ¿Qué quiere decir hablar?. Akal, Madril.
COFFEY, Amanda y ATKINSON, Paul (2003) Encontrar sentido a los datos cualitativos. Universidad de Antioquia, Medellín.
DÍAZ, F. [Ed.] (2000) Sociologías de la situación (Goffman, Sacks, Cicourel, Pollner). La Piqueta, Madril.
IBÁÑEZ, Jesús (1985) "Análisis sociológico de textos o discursos". RIS (Revista Internacional de Sociología) 43. zenbakia, [119-160 orrialdeak].
LOZANO, J., PEÑAMARÍN, C. y ABRIL, G. (1982) Análisis del discurso. Hacia una semiótica de la interacción textual. Cátedra, Madril.
MORSE, J.M. (2003) Asuntos críticos en los métodos de investigación cualitativa. Editorial de la Universidad de Antioquia. Medellín.
SAYAD, Abdelmalek (2010) La doble ausencia: De las ilusiones del emigrado, a los padecimientos del inmigrado. Anthropos, Bartzelona.
VASILACHIS DE GIALDINO, I. [Coord.] (2006)Estrategias de investigación cualitativa. Gedisa, Bartzelona.
VELASCO, H. y DÍAZ DE RADA, A. (1997) La lógica de la investigación etnográfica. Un modelo de trabajo para etnógrafos de la escuela. Trotta, Madril.
VERON, E. (1987)La semiosis social Gedisa, Buenos Aires.
VOLOSHINOV, V. N. (1992) El marxismo y la filosofía del lenguaje (Los principales problemas del método sociológico en la ciencia del lenguaje). Alianza, Madril.

Aldizkariak

Critical Approaches to Discourse Analysis Across Disciplines (CADAAD)http://www.lancaster.ac.uk/fass/journals/cadaad/

Discourse Analyisis Online http://extra.shu.ac.uk/daol/current/

Discurso y Sociedad http://www.dissoc.org/recursos/articulos/

Narrative Works http://w3.stu.ca/stu/sites/cirn/current_issue.aspx

Web helbideak

http://www.qualitative-research.net/
http://www.c4qi.org/
http://www.dissoc.org
http://visualsociology.org/?forwardOutdatedBrowser=1

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

09:00-11:00

11:00-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:30-12:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00

11:00-13:00

2-15

11:30-13:30

11:00-11:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:30-12:30

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00

Irakasleak