Hizkuntzaren eta Kulturaren Soziologia25019

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25019

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Mintegia710.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

"Hizkuntzaren eta kulturaren soziologia" ikasgaiaren bidez, soziologoa Euskal Herriaren soziologia konkretuarekin jarriko da harremanean. Zehazki, bertan garatu diren hizkuntzari eta kulturari buruzko definizioak aztertuko dira, aintzat harturik, orobat, beste definizio globalago batzuk.Jaso ere,bertako autore askok egin dituzten gogoetak jasoko dira, batetik. Eta, bestetik,munduko esperientzia ezberdinak jarriko, alderagarri.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

1. Kulturaren eta hizkuntzaren definizioak ezagutu eta modu kritikoan paratu.
2. Kulturaren eta hizkuntzaren definizio ezberdinek Euskal Herriaren garapen soziopolitikoan izan duten eragina ezagutu.
3. Kulturaren eta hizkuntzaren definizio ezberdinek sortu dituzten jarduera praktiko edo herri mugimenduak ezagutu.
4. Mundu mailako beste esperientzia batzuk ezagutu eta haien ekarpenak aztertu.

Ikaleari begira, bestalde, ondoko emaitza edo lorpenak erdietsi nahiko lirateke:

1. Kulturaren eta hizkuntzaren egitateen definizio soziolinguistiko osatu bat izatea.
2. Kulturari eta hizkuntzari lotuta dauden jarduera praktikoak eta herri mugimenduak ulertzeko eta aztertzeko gaiatasuna izatea.
3. Nazioartearen inguruabarrean, politika kultural eta linguistiko ezberdinei buruzko datuak ezagutzea.
4. Naziertearen inguruan egikaritu dire kultura eta hizkuntza politiketatik eredu jakin batzuk atera ahal izatea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

A. Hizkuntzaren eta kulturaren izaeraz:
1. Aurrekariak:Xaho, Arana, Campión...
2. Barandiaren.
3. Caro Baroja.
4. Oteiza.
5. Jon Mirande.
6. Mitxelena
7.F. Krutwig: ezkerreko nazionalismo kulturalistaren hastapen ideologikoak.
8. Txillardegi: Hizkuntzaren soziologia politikoa: nazionalismo etnolinguistikoa.
9. Joxe Azurmendi: Hizkuntza eta kultura ilustrazioaren argipean.
B. Hizkuntza gatazka batzuk Munduan:
1. Israel.
2. Eire/Irlanda.
3. Quebec.
4. Flandria.
5. Suitza.
6. Herrialde Baltikoak.
7. Suomi/Finlandia.
8. Herrialde Katalanak.
C. Kultura borroka eta hizkuntza borroka Euskal Herriare eraikuntza praktikoan:
1. Kultura borroka: Ikastolak, euskal musika, euskal artea, kantu-jira, euskal jantziak,dantzaren demokratizazioa, ohiturak, literatura, Nabarralde, Euskal Selekzioa...
2. Hizkuntza borroka: Ikastolak, euskalduntze mugimendua, alfabetatzen mugimendua, Kontseilua, UEU, EITB, Egunkaria-Berria, aldizkarigintza...


Metodologiatoggle-navigation

A. Teoria eta kontzeptuen aurkezpen teorikoak.
B. Nazioarteko erreferentzien azterketa teorikoa, irakurgai bilduma baten bidez.
C. Bertako praktikak: Euskal Herrian garatu diren kultura eta hizkuntza erakundeen ezagutza: lan praktikoak, taldeka eta bakarka, eztabaida eta esposaketa.
D. Totoretzak,kasu praktiko bati buruz egin beharko den azterketa bideratu ahal izateko.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren %
40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (12.2 art.).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ikasleak kasu baten azterketa-diseinua aurketu beharko du eta,halaber,gaitegiari buruzko Memoria kritiko bat.
Ebaluazio jarraitua egin duen ikasleari gorde egingo zaio bertan lortutako kalifikazioa.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Irakasleak ekarriko dituen apunteak (PowerPoint)eta testuak.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Azurmendi, J: Espainolak eta euskaldunak, Elkar, Donostia, 1998 (Lehen argitaraldia, 1992).
Azurmendi, J:(2006): Espainiaren arimaz, Elkar, Donostia.
Azurmendi, J:(2007): Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, UEU, Bilbo.
Azurmendi, J:(2007): Volksgeist, Herri gogoa, Ilustraziotik nazismora, Elkar, Donostia.
Azurmendi, J:(2009): Azken egunak Gandiagarekin, Elkar, Donostia.
Barandiaran, J.M.: Obras completas, I-VII, Biblioteca de la Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1972.
Barandiaran, J.M.: El mundo en la mente popular vasca, I-III, Auñamendi, Donostia, 1960.
Barandiaran, J.M.: El hombre primitivo en el País Vasco, Orain, 1995
Caro Baroja: Los vascones y sus vecinos, Txertoa, Donostia, 1985.
Caro Baroja: Vasconia, Txertoa, Donostia, 1986.
Caro Baroja: Los vascos, Istmo, Madrid, 2000
Krutwig, F.: La nueva Vasconia, Ediciones Vascas, Donostia,1979.
Michelena, L.: Historia y geografía de la lengua vasca, in Obras Completas, V, EHU, Bilbo, 2010.
Oteiza, J.:Quousque tandem…! Ensayo de interpretación estética del alma vasca ,Txertoa, Donostia, 1971.
Oteiza, J.: Ejercicios espirituales en un tunel. De antropología estética vasca y nuestra recuperación política como estética aplicada, Hordago, Donostia, 1983.
Txillardegi: Euskal kulturaren zapalketa 1956-1981. ELKAR.
Txillardegi: Euskal Herria helburu, TXALAPARTA.


Gehiago sakontzeko bibliografia

AMEZAGA, J. (1995): Herri kultura: Euskal Kultura eta Kultura popularrak, EUH, Bilbo.
Askoren artean (2005): Hizkuntzen mundua, EHU, Bilbo.
BASTERRETXEA, J.I. (2002): Kultura-aniztasuna eta gizarte-komunikazioa, UEU, Bilbo.
ITURRIOTZ, A.:"Azurmendi edo konkretutasuna", Hegats,45, 85-163 or.
ITURRIOTZ, A.: "Elsa Scheelen eta genero gatazka", Hegats,49, 39-112 or.
ITURRIOTZ,A.: "Mirande, faxistak eta filosofoak", Hegats, 50,57-212 or.
LARRINAGA, A. (2007): Kulturgileak eta kulturaren esparrua, Utriusque Vasconiae, Donostia.
ODRIOZOLA, J.M. (2004): Euskalgintzaren lekukoak, Elkar, Donostia.

Aldizkariak

Bat soziolinguistika aldizkaria
Jakin aldizkaria
Uztaro Aldizkaria

Web helbideak

www.uoc.edu
www.puntuLLI.org
www.euskalkultura.com

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

15:00-17:00

2-15

11:00-13:00

15:00-16:00

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:30-17:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:00-16:30

Irakasleak