Datuen Aldagai Anitzeko Analisia25020

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
3
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25020

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Laborategiko p.2842

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

“Datuen Aldagai Anitzeko Analisia” (3. maila, 2. lauhilekoa, 6 kreditu) Soziologiako eta Politika Zientziatako Graduek komunean duten gai instrumentalaren osagarri da. Ikasgai instrumentalen helburua da, oro har, titulazioetako bietako ikasleak gizarte eta politika ikerketa planifikatu, egin eta ebaluatzeko gai egitea.

Multzo instrumentala ondorengo ikasgaiak osatzen dute:

-Gizarte eta Politikarako Ikerketa Sarrera (1. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Gizarte Ikerketa Kualitatiboa (2. Maila, 1. Lauhilekoa)
-Gizarte Ikerketa Kuantitatiboa: Inkesta eta Bigarren Mailako Datuak (2. Maila, 1. Lauhilekoa)
-Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I (2. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II (3. Maila, 1. Lauhilekoa)
-Datuen Aldagai Anitzeko Analisia (3. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Proiektuak Diseinatu eta Egitea (3. Maila, 2. Lauhilekoa)

Soziologiako Graduan ondoko bi ikasgai hauek gehitzen dira:
-Ikerketako Tailerra (2. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Gizarte Ikerketa Kualitatibo Aurreratua (3. Maila, 1. Lauhilekoa)

“Datuen Aldagai Anitzeko Analisia” ikasgaia 3. Mailako Bigarren lauhilekoan kokatzen da. Aurreko moduluetako ikasgaietan landutako gaitasunak eta edukiak ditu oinarri eta abiapuntu. Aldi berean, irakasgai instrumentalen helburu komunei jarraipena ematen dio. Ikasgai analisi estatistiko aplikatua lantzen da, ikerketa kuantitatiboen eremuan, beraz “Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I” (2. Maila, 2. Lauhilekoa) eta “Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II"(3. Maila, 1. Lauhilekoa) ikasgaietako aprendizaia osatu eta sakontzen du.

Ikastaro honetan aldagai askoren erlazio ereduak identifikatu eta ebazteko tresnak aurkezten dira. Datu mota eta teknika egokien erabilgarritasuna irizpide, ikaslea teknikak egoki bereiztu eta aplikatzen trebatuko da. Alde batetik, zenbait teknika deskribatzaile (elkarmenpekotasun ereduak), datuak murrizteko (osagai nagusizko faktore azterketa, Korrespondentzien analisia), eta sailkapen teknika (cluster eta k-means)aztertuko da. Bestetik, teknika esplikatiboak menpekotasun ereduak, iragarpen teknikak (loglinear eta Diskriminantea) eta bereizketa eta tipologiak teknikak (erabaki-zuhaitzak, aid eta Chaid) landuko dira. Hori guztia, emaitzen interpretazioari arreta berezia eskainita.

“Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II” arazorik gabe egiteko beharrezkoa da menderatzea aldagai bakarreko estatistika deskriptiboa eta inferentziala eta SPSSWIN programan erabiltzaile mailako oinarrizko ezagutza izatea (fitxategiak egin eta erabili, estatistiko deskribatzaile, maiztasun banaketak eta lagin bakarreko probak aplikatzea).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

TITULAZIOKO GAITASUNAK. Irakasgaiaren gaitasunak eta planifikazioa ondorengo gaitasun orokorreei erantzuten die:
Orokorrak:
1.Planteatutako helburuak kontutan harturik ikerkuntza soziologiko bat planifikatzea eta egitea.
2.Ikerkuntza soziologikoko txosten bat lantzea eta aurkeztea.

Zeharkakoak:
1.Datuen eta praktika sozialen gaineko jarrera kritikoa garatzea.
2.Barneratutako ezagutzen sintesia egitea eta adieraztea, ahoz zein idatziz.
3.Zeregin profesionalean jarrera kritikoa garatu, azterketa eta argudiaketa soziologikoan zorroztasun intelektual eta etikoa erabiliz.

GAITASUN ESPEZIFIKOAK.Irakasgaiaren plangintza eta antolaketa ardazten dituzten gaitasuna espezifikoak ondo hauek dira:
G1.Aldagai askoren arteko erlazio eredu ezberdinak identifikatu eta ebatzi, horien analisirako egokiak diren teknikak estatistikoak bereiztea hiru irizpide hauek kontutan hartuta: datu mota erabilgarritasuna eta mugak (MODULOAREN 1-2-8
GAITASUNEKIN LOTZEN DA)
G2.Datuak aztertzeko SPSS programa egoki erabiltzea (MODULOAREN 1-2-8 GAITASUNEKIN LOTZEN DA)
G3.Datu eta aldagai askoren murrizketa eta sailkapena helburu duten azterketa estatistikoak aplikatu (esploratorioak,
deskribatzaileak, esplikatiboak, egiaztatzaileak) (MODULOAREN 1-2-8 GAITASUNEKIN LOTZEN DA)
G4.Azterketa estatistikoen emaitzak ikerketa galderen eremuan egoki interpretatu (MODULOAREN 1-2-8 GAITASUNEKIN LOTZEN DA)

IKASKUNTZA EMAITZAK
1.Aldagai anitzeko analisiaren logika ulertu eta aplikatzen ditu eta eta aldagai anitzeko ikerketa problemak ebazteko gai da.
2.Laburpen eta sailkapenerako estatistika analisi aldagaianitza aplikatzen du eta horretarako egokiak diren teknika estatistikoak bereizten ditu, datu mota eta teknikaren ezaugarriak kontuan izanda.
3. Datuen analisia eta kudeaketarako IBM SPSS programa informatikoa egoki erabiltzen du. Aldagai aniztzeko ikerketa problemak egoki ebazten ditu (planteamendua, hautaketa, ustiaketa eta emaitzen irakurketa).
4. Analisi estatistikoen emaitzak egoki interpretatzen ditu gizarte ikerketaren eremuan
5. Txosten kuantitaiboak planifikatu et idazten ditu.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

EGUITARAU TEORIKO-PRAKTIKOA

1. GAIA: Azterketa aldagaianitza: Zer da?. Azterketa aldagaianitza gizarte ikerkuntzaren eremuan. Azterketa aldagai aplikatzeko baldintza metodologiko eta estatistikoak. Teknika aldagaianitzak:sailkapena, aplikatzeko baldintzak, ereduak, abaintailak eta mugak

2.GAIA: Erregresio anizkoitza.Azalpen eta iragarpen ereduak aztertzeko teknika. Anova teknika aladagianitza gizarte ikerkuntzaren eremuan. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua. Helburuak. Aplikatzeko baldintzak eta mugak. Anovaren aplikazioa SPSS programaren bidez. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.

3.GAIA: Bariantzaren faktore Azterketa (ANOVA ANIZKOITZA). Azalpen eta iragarpen ereduak aztertzeko teknika. Anova teknika aladagianitza gizarte ikerkuntzaren eremuan. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua. Helburuak. Aplikatzeko baldintzak eta mugak. Anovaren aplikazioa SPSS programaren bidez. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.

4.GAIA: Osagai Nagusizko Faktore-azterketa (ONA). Datuak murrizteko teknika deskribatzailea. Faktore Azterketa teknika gizarte ikerkuntzaren eremuan. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua.Aplikatzeko baldintzak eta mugak. SPSSWIN programaren bidezko ONA azterketa. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.

5.GAIA: Korrespondentzien Faktore-azterketa (KBA/KAA). Datuak murrizteko teknika deskribatzailea. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua.Aplikatzeko baldintzak eta mugak.Korrespondentzien Faktore-azterketa SPSSWIN eta BARBWIN programen bidez. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.

6. GAIA: Mordoen sailkapen hierarkikoa (CLUSTER). Sailkapenerako teknika deskribatzailea. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua.Aplikatzeko baldintzak eta mugak. SPSSWIN programaren bidezko Cluster azterketa. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.

7. GAIA: Quick Cluster: mordoen sailkapen ez-hierarkikoa (K-MEANS). Sailkapenerako teknika deskribatzailea. Aplikatzeko zenbait egoera eta ikerketa-diseinu. Teknikaren deskribapena eta prozedura: Kontzeptua. Aplikatzeko baldintzak eta mugak. K-MEANS teknika SPSSWIN programaren bidez. Emaitzen irakurketa eta interpretazioa.

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgai honek ECTS 6 kreditu ditu eta irakaskuntza a moduak honela banatzen dira: 32 ordu irakaskuntza magistraleko eta 28 ordu praktiko,
Irakasgaiaren gaitasunak lortzeko ikasleak bere kabuz 90 lan ordu bete beharko ditu.
Irakasgaian zenbait metodologia erabiltzen da. Garrantzitsuena proiektu eta problemen ebazpenean oinarritutako ikasketa da. Eta, bereziki, ikaslea bere kabuz ikasteko eta talde dinamikan partehartzeko estrategiak sustatuko dira.
Ikaskuntza moduekin lotuta (magistrala, laborategiko praktikak) irakasgaiko metodologiak teoria eta praktika konbinatzen ditu, ikasgelan zein ordenadore gelan, ikasleen lan indibiduala eta taldekoaren bidez.

-.Saio magistralean irakasleak aldagai anitzeko analisirako teknikak azaltzen ditu adibideen bidez. Ikasgelan tekniken kontzeptuak eta aplikatzeko baldintzak lantzen dira. Ikaskuntza modua magistrala den arren, tartea eskaintzen zaio ikasleen eztabaidari eta ideien kontrasteari.
-.Saio praktikoetan, ikasketaren lan indibiduala zein elkarlan sustatzen da. Ikaslearen lana honela antolatzen da:
1)Ikasleak ordenadore gelan egiten du lan SPSSWIN estatistika programarekin. Gizarte ikerkuntzaren eremuko ikerketa diseinu praktiko baten simulazioa egiten da. SPSS programaren laguntzarekin aldagai anitzeko datu azterketa bat birsortzen du.
2) Ikasleak ordenadore gelan edota ikasgelan egiten du lan, aurreko saioan datu azterketaren emaitzak irakurri eta interpretatzeko. Lan hau taldeka antolatzen da. Ikasketarako funtsezkoa den gogoetarako eta eztabaidarako denbora irekitzen da.
3) Ikaslegoa ordenadore gelan edota ikasgelan, kasu praktikoaren azalpena, gogoeta eta eztabaidan hartzen du parte, irakasleak gidatuta (planteamendua, datu azterketa, irteerak, interpretazioa
-. Tutoretzako aholkularitza.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

I)ETENGABEKO EBALUAZIOA da ikasgaiaren ebaluazioarako lehenesten den sistema. Horretan, ebaluazio proba eta jarduera multzoa ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Ondorengo proba eta jardueretan datza:

1.1.Jarduera praktikoen programa: problemen ebazpena. Ebaluaketa jarraia ikastaroan zehar banaka eta taldeko praktika saioetako praktika-programarekin dago lotuta eta programa hori betebeharra dago ebaluaketa jarraian irauntzeko. Programa horretan landutako gaitasunak ebaluazio tresna hauen bitartez ebaluatuko dira:

—.Lehen kalifikatze proba (K1). Teoriko-praktikoa. Bertaratze proba eta banakako problemen ebazpena. Azken kalifikazioaren 40% izango da, beti ere lortutako kalifikazioa 5/10 edo gehiago bada. Ebaluatu diren gaiak liberatuko dira.

—.Bigarren kalifikatze proba (K2). Teoriko-praktikoa. Bertaratze proba eta banakako problemen ebazpena. Azken kalifikazioaren 40% izango da, beti ere lehen kalifikatze-proba gainditu bada. Ebaluatu gabeko gaiak eta gaitasunak landu eta kalifikatuko dira.

—.Talde-lana (TL). Azken kalifikazioaren %20 izango da. Derrigorrezko proba da ebaluaketa jarraian, beraz ebaluaketa jarraiaren azken kalifikazioan izango da kontuan bakarrik.

—.Kalifikatze proba bakarra(KB). Ebaluaketa jarraian eta lehen kalifikatze-proba gainditu ez duen ikasleak garatu beharreko bertaratze proba. Azken kalifikazioaren %80 izango da eta problemen ebazpenean oinarritutako ariketetan datza. Proba idatzia da eta dagokion gaitasunen lorpena ebaluatzen duen ikerketa problema eta ariketa teoriko-praktikoetan datza. Eskolaz kanpoko orduetan egingo da, azterketa egutegiaren barruan.
Ebaluazio jarraian kalifikatua izateko baldintza da lan guztiak aurkeztea, indibidualak zein taldekoa.

Halaber, ikasleak ondoko hau izan behar du kontuan:
a)Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken proba gainditzea.
b)Ebaluazio jarraiaren kalifikazioa bakarrik hartzen da kontuan ohiko deialdian.
c)Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluaren arabera etengabeko ebaluazioan:
c.1. Azken probak (KB) %40tik gorako pisua hartzen badu ikaslearen kalifikazioan, nahiko izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa aurkezteke izan dadin.
c.2. Azken probak (KB) %40ko pisua hartzen badu ikaslearen kalifikazioan, proba horretara ez aurkeztea suspentsoa da. Hala ere, ikasleak azken ebaluaketa aukeratu nahi badu, irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.


II)AZKEN EBALUAZIOA. Ebaluazio sistema honek aukera ematen du ikaskuntzaren emaitzak proba baten bitartez ebaluatzeko. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute.

2.1. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Hala ere, ebaluazio araudiaren 8.3 artikuluak dioen arabera, etengabeko ebaluazioan parte hartzeari uko egin nahi dion ikasleak, idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari horrela egiten duela jakinaraziz. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.

2.2.Azken ebaluazioko kalifikatze tresnak. Aldi ofizialean egingo den proban bi ariketa hauekin eskuratuko du ikasleak azken kalifikazioaren %100:
-.Proba idatzia teoriko-praktikoa (G1, G3 eta G4 gaitasunak ebaluatzen dituenak). Bertan ikasleek bi edo aldagai gehiagoren erlazioari buruzko zenbait ikerketa problema ebatzi beharko dute. Gutxienez azken kalifikazioaren % 80 da.
-.Proba praktikoa IBM SPSS estatistika programarekin (G2 gaitasuna). Ikasturtean zehar ikasitako prozedura estatistikoen gaineko galderetan datza. Gehienez azken kalifikazioaren % 20 da.
Ikasleak ondoko hau izan behar du kontuan, halaber:
a)Azken ebaluazioko proben emaitzak ebaluatzeko ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak erabiliko dira.
b)Deialdiari uko egiteko nahikoa da azken proba idatzira ez aurkeztea.




III)IKASKUNTZA EMAITZAK EBALUATZEKO IRIZPIDEAK:
-.Ikaslea ikerketa problemak aldagai anitzeko analisirako problema estatistikoak bezala identifikatzeko gai da.
-.Ikaslea badaki bereizten eta aplikatzen helburuetan eta baldintzetan ikerketa problemaren ebazpenerako egokia den analisi teknika.
-.Ikaslea gai da ikasturtean zehar landutako analisi aldagaianitzerako tekniken baldintzak, irizpideak eta oinarrizko ezagutzak garatu, argudiatu eta aplikatzeko.
-.Ikasleak badaki estatistika analisirako softwarren laguntzarekin datuak nola kudeatu, analisia diseinatu, ustiaketa baldintzak ezarri, teknika aukeratu eta beharrezko aukerak bereiztu.
-.Ikaslea gai da emaitza estatistikoen irakurri eta ikerkuntzaren eremuan irakurketa estatistikoaren interpretazio egokia egiteko.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

EZOHIKO DEIALDIA
Azken ebaluazioa bakarkako proba teoriko-praktikoa egingo da. Gai guztietako gaitasunen gaineko azterketa. Kasu praktikoetan oinarritutako galdera teoriko-praktikoak erantzutean datza. Azken notaren % 100 balio du. Ebaluatzeko ohiko deialdiko kalifikatze tresnak eta ebaluazio irizpideak erabiliko dira.
Deialdiari uko egiteko nahikoa da probara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

-.Gai bakoitzeko ikasmaterialak (ikas-oharrak eta aurkezpenak)
-. Datuen aldagai anitzeko analisiaren 24 aplikazio praktikoak eta kasu praktikoen datu fitxategiak.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

BIZQUERRA ALZINA,R. (1989) Introducción Conceptual al Análisis Multivariante. Un enfoque con los paquetes SPSS, BMDP, LISREL Y SPAD. I y II. Bacelona: PPU.
ESCOBAR MERCADO, M. (2007). El análisis de segmentación. Técnicas y aplicaciones de los árboles de clasificación. Madrid: CIS, Cuadernos Metodológicos, 39.
CEA D´ANCONA, M.A. (2001) Análisis Multivariable: Teoría y Práctica en la Investigación Social. Madrid: Ed. Síntesis.C
COLECCIÓN. Cuadernos de estadística. Madrid: La Muralla.
HAIR, J.F. Jr., ANDERSON, R.E., TATHAM, R.L., BLACK, W.C. (1999) Análisis Multivariante. Madrid, Prentice Hall Iberia.
VISAUTA, B. y MARTORI, J.C. (2003) Análisis estadístico con SPSS para Windows. Vol.2: Estadística multivariante, ., Mc Graw Hill, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

ABASCAL, E. y GRANDE, I: “Métodos Multivariantes para la Investigación Comercial. Teoría, aplicaciones y programación BASIC”. Ariel Economía. Barcelona 1989.
BOUROCHE, J.M. & SAPORTA, G.: “L’Analyse des données”. Presses Universitaires de France. Paris, 1980.
CORNEJO, J.M.: “Técnicas de Investigación Social: el Análisis de Correspondencias (Teoría y Práctica)”. Biblioteca Universitaria de Ciencias Sociales. PPU. Barcelona, 1988.
CUADRAS, C.M.: “Métodos de Análisis Multivariante”. Ciencia y Tecnología. EUB, S.L. Barcelona 1996.
ESCOFIER, B. & PAGES, J.: “Análisis Factoriales Simples y Múltiples. Objetivos, métodos e interpretación”. Servicio Editorial Universidad País Vasco. Bilbao, 1992.
GREEN, P.E., CARMONE, F.J.Jr. & SMITH, S.M.: “Multidimensional Scaling. Concepts and Applications”. Allin Bacon. New York, 1991.
GREENACRE, M.: “La práctica del análisis de correspondencias”. Fundación BBVA, 2008
KENDALL, SIR M.: “Multivariate Analysis”. Charles Griffin & Company LTD. Londres, 1980.
TACQ, J.: “Multivariate analysis techniques in Social Science Research. From problem to analysis”. Sage Publications. Londres, 1998.
YOUNG, F.W.: “Multidimensional Scaling. History, Theory and Applications”. Lawrence Erlbaum Associates, Publishers. New Jersey, 1987.

Aldizkariak

Cuadernos metodológicos del CIS
Cuadernos de Estadística La Muralla
Colección SAGE Quantitative Applications in the Social Sciences

Web helbideak

Direcciones de internet de interés (máximo 5)
www.cis.es (CIS)
www.ine.es (INE)
www.eustat.es (Eustat)
ec.europa.eu/eurostat (Eurostat)

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-13:00

17-30

09:00-11:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00

Irakasleak

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-13:00

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak