Hezkuntzaren Soziologia25029

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25029

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Hezkuntzaren Soziologia (25029) Soziologia Graduko 4. Mailako derrigorrezko irakasgaia da, Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean irakasten duena. 6 ECTS kredituko lan zama dauka eta, hartara, lan orduen honako kopuruak aurreikusten ditu: batetik, 60 orduko bertaratzeko irakaskuntza eta, bestetik, ikaslearen 90 orduko jarduera ez presentziala. Irakasgai honek ez du zuzeneko harremanik graduan zehar irakasten diren beste irakasgai batzuekin. Hala ere, 4. mailako irakasgai espezializatua izatean, eskatzen ditu ikasleek berenganatuta izan ditzatela lehen, bigarren eta hirugarren mailan landutako gaitasun eta ezagutza zenbait (besteak beste, sozializazioa, instituzio soziala, aldaketa soziala, eta abar, zer diren ulertzea eta testuinguru sozial desberdinen ulermenean aplikatzea, eta soziologo klasikoen eta gaur egungoen lanen ezagutza izatea). Ezagutza eta gaitasun horiek bereziki honako irakasgaien bidez jasotzen dira: Analisi Soziologikoaren Oinarriak (1. maila), Instituzio eta Prozesu Sozialak (1. maila), Teoria Soziologikoa I eta II (2. maila) eta Teoria Soziologikoa III (3. maila). Irakasgaian hezkuntza sistemaren funtzioak aztertzen dira, baita aldaketa ekonomiko, sozial eta politikoek funtzio horietan dauzkaten eraginak, indibidualizazio-, destradizionalizazio- eta globalizazio-prozesuen ondorioz. Era berean, hezkuntza sistemak klase-, etnia- eta genero-desberdintasunen sorkuntzan eta birsorkuntza daukan eginkizuna analizatzen da. Oro har, hezkuntza sistemaren eta gizartearen arteko harremanen konplexotasunean jartzen da arreta, ikasleria hezkuntza arloko lanbide praktikan gaitzeko asmoarekin.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Irakasgaiaren gaitasunak
1- Hezkuntza-errealitatea aztertu, interpretatu eta baloratu elkar ekintzan dagoen prozesu-multzo konplexu gisa (Moduluaren 1-3-4-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).
2-Ikaskuntza-sistemaren funtzioak identifikatu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).
3-Hezkuntzaren soziologo nagusien metodologia eta azterketa teorikoak modu kritikoan aztertu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).
4-Hezkuntzan eta ikaskuntza-sisteman dauden kontrol- eta birsortze-sozialaren osagaiak identifikatu eta baloratu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da)
5-Gaur egungo hezkuntza sistemetan dauden klase-, genero- eta etnia-desberdintasunak aztertu (Moduluaren 1-2-3-7-8 gaitasunekin gurutzatzen da).
Titulazioaren zeharkako gaitasunak
1-Arazo eta premia sozialei buruzko informazioa modu sintetikoan analizatu, arreta berezia jarrita genero-, klase- eta etnia-desberdintasunetan
2- Datu eta praktika sozialei buruzko jarrera kritikoa garatu
3-Lanbide etorkizunari begira, argudioen eta analisi soziologikoen zorroztasun intelektual eta etikoa erabili
Kurtsoaren zeharkako gaitasunak
1-Iturri desberdinetako informazioa kontsultatu (instituzio ofizialak, liburutegiak, Internet)
2-Arazo sozialei buruzko jarrera kritikoa eskuratu eta garatu
3-Jasotako ezagutzak ahoz nahiz idatziz laburtu eta adierazteko gaitasuna eskuratu
4-Talde lana egiteko trebetasunak eta gaitasunak garatu
5-Ebaluatua izango den ikerketa proiektu bat diseinatu, landu eta azaldu, erakutsiko dituena graduko ikasketetan zehar ikasleak eskuratutako trebetasunak eta gaitasunak
Ikaskuntza emaitzak
1-Hezkuntza prozesuaren eginkizuna eta haren funtzioak irakaskuntzan azaldu eta ebaluatu
2-Hezkuntzaren Soziologiaren esparruko planteamendu teoriko eta metodologia desberdinak kritikoki aztertu
3-Klase, genero eta etnien desberdintasunen arteko harremanak aztertu hezkuntza sistemetan
(ondoren datozen ikaskuntza emaitzak gehitu egin zaizkie Graduko memorian agertzen direnei)
4-Hezkuntza auziei ekarpen soziologikoak egin
5-Diagnostikoak landu eta hezkuntza errealitatea interpretatu ikuspegi kritikoarekin, horretarako era guztietako informazio enpirikoa baliatuta (ikerketa soziologikoak, datu estatistikoak, hedabideak, aldizkari profesionalak edo gainerako dokumentuen informazioa).
6- Soluzio arrazoituak eta dokumentatuak proposatu hezkuntza arazoen aurrean, eta idatzizko txostenetan erregistratu
7-Txostenetan bildutako informazioa eta ideiak ahoz transmititu modu zuzenean

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Eduki teoriko praktikoak
1-HEZKUNTZA ETA SOZIOLOGIA. 1.1. Hezkuntzaren azterketa soziologikoa 1.2. Hezkuntza sistema, eraikuntza historikoa eta soziala 1.3. Eskolaren instituzioa, gizarte modernoaren premiei erantzuna. 1.4. Hezkuntza sistemaren funtzioak.
2-TEORIA KLASIKOAK HEZKUNTZAREN SOZIOLOGIAN. 2.1. Durkheim-en eragina 2.2. Marx-en analisiak 2.3. Weber-en ekarpena 2.4. Hezkuntzaren soziologia Veblen-en lanean.
3-HEZKUNTZA SISTEMAREN FUNTZIONALTASUNA: ASMO MERITUKRATIKOA. 3.1. hezkuntza sistema eta kapitalismoa 3.2. Talcott Parsons 3.3. Giza kapitalaren teoria 3.4. Funtzionalismoaren krisia eta amets meritukratikoa.
4-ESKOLA, LEGITIMAZIOA ETA MENDERATZE SOZIAL ETA EKONOMIKOAREN BIRSORKUNTZA. 4.1. Eskola eta produkzio harremanen birsorkuntza: marxismoa eta korrespondentziaren teoriak 4.2. eskola eta bizimodu berezigarrien birsorkuntza: kredentzialismo neowebertarra eta eskola iragazkiaren teoriak 4.3. Biolentzia sinbolikoaren eta distintzioaren kontsumoaren teoriak: Bourdieu eta Passeron 4.4. Hizkuntza kodeak, eskola kodeak: Basil Bernstein 4.5. Curriculumaren teoriak 4.6. Eskola, botere diziplinarioaren tresna gisa: Foucault eta genealogia sozio-historikoa 4.7. Sozializazioa eta erresistentzia: Apple eta Willis.
5-HEZKUNTZA ALDATZEN ARI DEN MUNDUAN: SOZIALTASUNAREN KRISIA ETA POSMODERNITATEAREN SORRERA. 5.1. Posmodernitatea: aldaketa ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta balioenak 5.2. eskola eta Modernitatearen krisia 5.3. Indibidualizazioa eta hezkuntza 5.4. eskolaren desinstituzionalizazioa 5.5. Hezkuntza eta famili-ereduen aldaketa 5.6. Globalizazioa eta ezagutzaren eta hezkuntzaren ekonomia
6-HEZKUNTZA ETA GIZARTE EGITURA. 6.1. Generoa eta hezkuntza 6.1.1. Eskola eta genero sozializazioa 6.1.2. Ikaslearen erabaki akademikoak, generizaturiko aukerak 6.1.3. Hezkidetza 6.2. Eskola eta aniztasun kulturala 6.2.1. Immigrazioa eta eskola 6.2.2. Eskola, aniztasun kulturala eta integrazio soziala 6.2.3. Hezkuntza eta kultura minorizatuak 6.3. Hezkuntza eta klase soziala 6.3.1. Klase soziala eta arrakasta bereizgarria 6.3.2. Erreforma integratzaileak eta aukera berdintasuna 6.4. Hezkuntza eta lana 6.4.1. Lan merkatua eta globalizazioaren garaia 6.4.2. Eskolatik lanerako iraganbidea.
7-IRAKASLERIAREN ETA IKASLERIAREN SOZIOLOGIA. Irakaslea kategoria sozial eta heziketa eragile gisa 7.2. Aldaketan ikaskuntzaren lanbidean 7.3. Lanbide sozializazioaren prozesua 7.4. Ikasleriaren eskola esperientzia 7.5. Harreman sozialak ikasgelan 7.6. Bortizkeria ikasgeletan.

Metodologiatoggle-navigation

KIrakasgai honetan metodologia desberdinak erabiliko dira. Orokorrean, ikaslearen lan autonomoa eta ikasleen arteko lankidetza sustatuko dira. Horretarako, ikasleek taldeka egingo dute lan lauhileko osoan. Azalpenezko eskolak eta ikasleen taldekako lana txandakatuko dira ikasturtean zehar. Batetik, azalpenezko klaseetan irakasgaiaren gaitegia osatzen duten eduki kontzeptualak eta teorikoak aurkeztu eta azalduko zaizkie ikasleei. Bestetik, talde lanean ikasleek gaitegi horri dagozkion testuak landuko dituzte, eta bestelako dokumentuak eta informazioak ere bilatu eta aztertuko dituzte. Ikasturtean zehar galderak eta zereginak planteatuko zaizkie ikasleei etengabe, eta beraien arteko ahozko partaidetza eta eztabaida sustatuko dira. Halako moldez non, talde lanari, ahozko komunikazioari eta ikaskuntza kritikoari lotutako gaitasunak bultzatuko diren ikasleen artean, ikasleek eskuratu behar dituzten ezagutzez gain. Talde lanean programan jasotako gaien inguruko ariketa praktikoak eta ikerketazkoak egin beharko dituzte. Jarduera horien bitartez, ikaslearen lan autonomoari, ikasleek hartu beharreko erabakiari, informazio bilaketari eta txosten laburrak egiteko zereginari emango zaie lehentasuna. Ikasleen lana errazteko lauhilekoan zehar burutuko diren jarduera guztiak eta eskoletan erabiliko den ikaskuntza materiala plataforma birtualean egongo dira eskuragarri (irakurri beharreko testuak, azalpenezko eskolen aurkezpenak Power-Pointean, eta egin beharreko ariketak). Bestalde, ikasleen ikasketa erraztu eta bermatzeko, lauhilekoan zehar taldeetan burututako zeregin batzuk entregagarriak izango dira eta irakasleak ebaluatu egingo ditu, aldez aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Ariketa horiek egin ahala, feed-back bat emango zaie ikasleei, eta orientazioa eskainiko zaie, ikasleek beren ikaskuntza prozesuaren progresioaz kontzientzia har dezaten eta, beharrezkoa denean, ikaskuntza hori hobetzeko proposamenak jaso ditzaten.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Irakasgai honen ebaluazioa jarraitua izango da.
Ebaluazio jarraituaren barruan klasean egindako praktikak eta ariketak egongo dira, alde batetik (%50), eta, beste alde batetik, banakako amaierako proba idatzia (%50). Hartara, lehen atala ikasleek taldeetan egindako praktika eta ariketa entregagarrien bitartez gauzatuko da; horien artean, testu analisiak, informazioaren bilaketa, sintesia eta kudeaketa, eta ikuspegi soziologikotik hezkuntza arazoei aplikaturiko ariketa praktikoak egongo dira. Irakasgaiaren notaren %50 daukate esleituta. Taldekako lanak direnez, proba horietan taldekide guztiek taldeak lortutako nota berbera partekatzen dute. Aipatu diren praktika eta ariketa horiek guztiek helburu hezigarria dute. Horrela, proba ebaluagarri bakoitzaren ostean, ikasleek bere ikaskuntza prozesuan egindako aurrerapenari buruzko orientazioa jasoko dute eta, beharrezkoa denean, ikaskuntza hori hobetzeko proposamenak.
Bestalde, amaierako proba idatziak irakasgaiaren notaren gainerako %50 dauka esleituta. Lehenago aipaturiko ariketa praktikoetan ebaluatu ez diren gaiei buruzko proba idatzia izango da. Garatzeko bi galdera izango ditu baita testu iruzkina ere, derrigorrez irakurri beharreko testu bati buruzkoa. Ikaslearen azken kalifikazioa aipatu diren bi proben bataz bestekoa eginda lortuko da. Hala ere, ezinbestekoa izango da gutxieneko nota lortzea (nahiko bat) bai egindako ariketa eta praktiketan bai banakako amaierako proban. Ebaluazio jarraituan sartzen diren ikasleen asistentzia %80koa izango da, gutxienez, eta asistentzia hori neurtu egingo da.
Ikasleen ebaluaziorako Arantegia,8.3.art.:"Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da".
Azken ebaluazio hori banakakoa izango da eta honako atal hauek izango ditu: a) banakako proba idatzia, garatzeko hiru galdera izango dituena eta testu iruzkin bat, irakurri beharrezko testuetako bati buruzkoa (azken notaren %60) eta b) lan idatzi bat, ariketa praktikoen bilduma jasotzen duena (azken notaren %40). Bai bata eta bai bestea nahiko batekin gainditu beharko da, gutxienez, irakasgaia aprobatutzat emateko.
IDeialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
Ikasleen ebaluaziorako Arantegia 12.2 art.: "Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea".

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ezohiko deialdiko ebaluazioa horretarako ezarrita dauden data ofizialetan egingo da. Barnean hartuko du: a) banakako proba idatzia, garatzeko hiru galdera izango dituena eta testu iruzkin bat, irakurri beharreko testuetako bati buruzkoa (azken notaren %60) eta b) lan idatzi bat, ariketa praktikoen bilduma jasotzen duena (azken notaren %40). Bai bata eta bai bestea nahiko batekin gainditu beharko da, gutxienez, irakasgaia aprobatutzat emateko.
Ezohiko deialdiko ebaluazio probari uko egiteko nahikoa izango da ezarritako egunean ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Textos de lectura obligatoria.
PARSONS, T. (1976) "La clase como sistema social: algunas de sus funciones en la sociedad americana", en A. Grass: Textos fundamentales. Sociología de la Educación, Narcea: Madrid.
ALTHUSSER, L. (1975) "Ideología y Aparatos Ideológicos de Estado", en Escritos. Laia: Barcelona, pp. 299-308.
BOURDIEU, P. y PASSERON, J.C. (1977) La reproducción. Laia, Baecelona, 1977, pp. 44-71
BERNSTEIN, B. (1999) “Una crítica de la educación compensatoria", en M. F. Enguita, Sociología de la educación. Ariel. Barcelona, pp. 457-467
RIST, R.C. (1999) "Sobre la comprensión del proceso de escolarización: aportaciones de la teoría del etiquetado", en M. F. Enguita, Sociología de la educación. Ariel: Barcelona, pp. 615-627.
ANYON, J. (1999) "Clase social y conocimiento escolar", en M. F. Enguita, Sociología de la Educación, Ariel, Barcelona, pp. 566-583.
APPLE, M.W. (1983) "¿Qué enseñan las escuelas?" en J. Gimeno Sacristán y A. Perez Gómez, La enseñanza: su teoría y su práctica. Akal: Madrid, pp. 37-50.
DREEBEN, R. (1983) "El curriculum no escrito y su relación con los valores", en J. Gimeno Sacristán y A. Perez Gómez, La enseñanza: su teoría y su práctica. Akal: Madrid, pp. 73-85.
DUBET, F. (2011) “Los estudiantes. Rev. De investigación educativa, nº 1. Documento on line: http://www.uv.mx/cpue/num1/inves/estudiantes.htm ]Consulta junio 2015]
— (2010) “Crisis de la transmisión y declive de la institución”, Política y Sociedad, 47 (2), pp. 15-25
— (2007) “El declive y las mutaciones de la institución”, Rev. De Antropología social, 16, pp. 35-66.
GIROUX, H.: “Educación posmoderna y generación juvenil”, Nueva Sociedad, 146, 1996, pp. 148-167
WILLIS, P.: “Los soldados rasos de la modernidad. La dialéctica del consumo cultural y la escuela”, RASE, vol. 1, nº 3, 2008, pp. 43-66

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

BONAL, X. (1998): Sociología de la educación. Una aproximación a las corrientes contemporáneas. Barcelona: Paidós
BELTRÁN, J. & HERNÁNDEZz, F. (2011): Sociología de la Educación. Madril: McGraw-Hill.
CARBONELL, J. (1996): La escuela: entre la utopía y la realidad. Diez temas de Sociología de la Educación. Bartzelona: Octaedro.
FERNÁNDEZ ENGUITA, M. (1995): La escuela a exámen. Un análisis sociológico para educadores y otras personas interesadas. Madril: Pirámide.
FERNANDEZ PALOMARES, F. (Ed.) (2003): Sociología de la educación. Madrid: Pearson Prenctice-Hall
GUERRERO SERÓN, A. (1996): Manual de Sociología de la Educación. Madrid: Síntesis
JEREZ MIR, R (1990): Sociología de la educación. Guía didáctica y textos fundamentales. Madrid: Consejo de Universidades
TABERNER GUASP, J. (1999):Sociología y educación. Funciones del sistema educativo en sociedades modernas. Madrid: Tacnos

Gehiago sakontzeko bibliografia

AAVV (2002a): Género y educación. La escuela coeducativa. Barcelona: Grao
AAVV (2002b): Mujer y educación. Educar para la igualdad, educar desde la diferencia. Barcelona: Grao
AAVV (2001) Educar en femenino y en Masculino. Madrid: Akal
AAVV La formación del profesorado en educación intercultural. Madrid:Cuadernos de Educación Intercultural. La Catarata
ÁLVAREZ VÉLEZ, M. I. y BERÁTEGUI PEDRO-VIEJO, A. (coords.) (2006): Educación y familia: la educación familiar en un mundo en cambio. Madrid: Universdad de Comillas
CASTELLS J. M. (2005): La era de la información: Economía, Sociedad y Cultura. Alianza, Madrid.
DUBET, F. y MARTUCCELLI, D. (1999): ¿En qué sociedad vivimos? Buenos Aires: Losada
— (1998): En la escuela. Sociología de la experiencia escolar. Barcelona: Losada
ELZO, J. (2008): La voz de los adolescentes. Madrid: PPC
HERNÁNDEZ J. F., BELTRÁN J. y MARRERO A. (2009): Teorías sobre sociedad, familia y educación. Tirant lo Blanch, Valencia.
- IZQUIERDO ESCRIBANO, A. (COORD)(2008): Los modelos de inmigración y los riesgos de exclusión.Madrid: FOESSA
MUSITU, G., y CAVA, M. (2001): La familia y la educación. Octaedro, Barcelona.
PÉREZ-DÍAZ, V.; RODRÍGUEZ, J. C.; SÁNCHEZ FERRER, L. (2001): La familia española ante la educación de sus hijos. Barcelona: Fundación La Caixa, Col. Estudios Sociales, nº 5.
SIGUAN, M (1998). La escuela y los inmigrantes- Paidós Educador. Barcelona
SIGUAN, M (2003). Inmigración y adolescencia. Los retos de la interculturalidad.- Paidós Educador. Barcelona
TOURAINE, A. (2005): Un nuevo paradigma para comprender el mundo de hoy. Barcelona: Paidós
USATEGUI BASOZABAL, E. y VALLE LOROÑO, A. del (2007): La escuela sola. Voces del profesorado. Vitoria-Gasteiz: Fundación Fernando Buesa Blanco Fundazioa
USATEGUI BASOZABAL, E. y VALLE LOROÑO, A. del (2009): La escuela cuestionada. Voces del alumnado y las familias. Vito

Aldizkariak

Revista española de pedagogía
Teoría de la educación
Revista de educación
Educación XXI
Revista interuniversitaria de profesorado
REDEX - Revista de Educación de Extremadura
Comunidad escolar
Aula de Innovación Educativa
Campo Abierto
Comunidad educativa
Contextos educativos
Cultura y educación
Tavira
Témpora
ESE: Estudios sobre educación
Tantak
Revista de la Asociación de Sociología de la Educación

Web helbideak

http://www.mcmaster.ca/socscidocs/w3virtsoclib/database.htm
- http://europa.sim.ucm.es/compludoc/
- http://www.ase.es/ase-didacticos.html
- http://resh.cindoc.csic.es/Listado_Area.php?codarea=35
- EUSTAT http://www.eustat.es
- INE http://www.ine.es
- Ministerio de Educación http://www.mepsyd.es
- Acércate a la Sociología http://www.sociologicus.com
- Revista de la Asociación de Sociología de la Educación http://ase.es/rase
- Red Española de Revistas Cientificas de Educación (RERCE)www.rerce.es/
http://web.educastur.princast.es/proyectos/coeduca/
http://www.nodo50.org/mujeresred/coeducacion.htm
http://www.edualter.org/material/dona/2004/coeducacion.htm
http://www.mcep.es/talleres/coeducacion.html
http://www.ciudaddemujeres.com/Enlazadas/index.php?c=55
http://www.paradocentes.com/index.php?option=com_content&view=article&id=50:enlaces-web-sobre-coeducacion&catid=38:general&Itemid=56
www.zubiakeraikitzen.blogspot.com/
http://www.educarenigualdad.org/Upload/Doc_208_Guia_de_CoeducacionIM.pdf
http://video.google.com/videoplay?docid=7598225306949615207
http://video.google.com/videosearch?q=COEDUCACI%C3%93N&emb=0#
http://video.google.com/videosearch?q=COEDUCACI%C3%93N&emb=0#q=AMPARO+TOM%C3%89&emb=0
www.juntadeandalucia.es/averroes/cepdeelejido/moodle/mod/resource/view.php?id=3428 - 2k –
http://www.fundacionfide.org/red/c http://www.aulaintercultural.org/spip.php?article91ategoria/libros.html
http://www.crefal.edu.mx/crefal2012/index.php?option=com_content&view=article&id=529&Itemid=75
http://www.educatolerancia.com/index.php?option=com_content&view=section&layout=blog&id=31&Itemid=40
http://www.nodo50.org/mujeresred/coeducacion.htm
http://www.edualter.org/material/dona/2004/coeducacion.htm
http://www.mcep.es/talleres/coeducacion.html
http://www.ciudaddemujeres.com/Enlazadas/index.php?c=55
http://www.paradocentes.com/index.php?option=com_content&view=article&id=5

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:00-13:00

11:00-12:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

09:00-10:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00

Irakasleak