Gizarte Berrikuntza eta Aldaketa25034

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25034

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Gizarte berrikuntza eta aldaketa irakasgaiak aztergai ditu egungo jendarteetan ematen diren aldaketa prozesuak (sozialak, politikoak, ekonomikoak, kulturalak,…) eta berrikuntzaren arazoa aipatu aldaketetan. Zentzu horretan, irakasgai honen xede nagusia da jendarte aldaketa eta jendarte berrikuntza aztertzeko baliagarriak diren tresna teorikoak, kontzeptualak, metodologikoak eta analitikoak eskuratzea. Horretarako jendarte berrikuntza eta aldaketaren teorietara gerturatzeaz gain, esperientzia edo kasu konkretuen azterketak partekatuko ditugu.
Hauek dira, zehazki, irakasgaiaren helburu nagusiak:
1. Gizarte berrikuntza eta aldaketa ulertu, interpretatu eta aztertzeko baliagarriak diren tresna teoriko, kontzeptual eta analitikoak eskuratu.
2. Jendarte aldaketaren teoria nagusiak egungo arazo sozialekin harremanetan jarri.
3. Jendarte aldaketaren arazoekiko jarrera irekia, kritikoa eta harkorra izatea.
4. Argudiatzeko gaitasuna lantzea.

Gizarte berrikuntza eta aldaketa Soziologia 2 Sailak eskaintzen duen irakasgaia da, Soziologia Graduko 4. mailako ikasleentzat derrigorrezkoa dena. Berrikuntza zientifikoa, teknologikoa, ekonomikoa eta soziala jendarte aldaketaren bultzindarra uler daitekeen aldetik, irakasgaiak harreman estuak ditu 4 mailako ondorengo irakasgaiarekin: Hezkuntzaren Soziologia (1.LH, derrigorrezkoa); Ekonomiaren Gizarte Dimentsioak (2.LH, derrigorrezkoa); Zientzia, Teknologia eta Ezagutzaren Kudeaketa (2.LH, hautazkoa).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

GAITASUNAK

1. Egungo jendarteetan ematen diren aldaketa prozesuetan berrikuntzaren eragina aztertu eta baloratu (Graduko 4 mailako gaitasun zehatza)
2. Arazo sozial garrantzitsuenen oinarrizko osagaiak identifikatu eta definitzen jakin (Graduko gaitasun orokorra), berrikuntza eta aldaketa estrategiak definitzeko euskarri enpirikoak, teorikoak, analitikoak erabiliz (moduluko 1, 2 eta 8 gaitasunak)
3. Arazo sozialekiko jarrera kritikoa garatu (Graduko zeharkako gaitasunak), argudioetan eta analisi soziologikoetan zorroztasun intelektuala nahiz etikoa erakutsi (Graduko zeharkako gaitasunak)

IKASKUNTZA EMAITZAK:
1. Gizarte aldaketaren ikuspegi eta korronte teoriko nagusiak ezagutu.
2. Gizarte berrikuntzaren eremuak ezagutu eta ezberdintzen jakin.
3. Gizarte berrikuntza eta aldaketa ezaugarritzen jakin; gizarte berrikuntza eta aldaketa tipologiak aplikatzen jakin.
4. Gizarte berrikuntza eta aldaketa aztertzeko teknika zehatzak aplikatzen jakin;
5. Gizarte berrikuntza esperientziak ebaluatzeko gai izan.
6. Informazio eta ideiak nagusiak ordenatzen eta komunikatzen jakin; argudiatzen jakin.
7. Jendarte berrikuntza eta aldaketa arazoekiko jarrera irekia eta harkorra mantendu.
8. Gizarte berrikuntza eta aldaketa teoriak, teknikak eta esperientziak kritikoki baloratu.
9. Ikaskuntza prozesuan jarrera kolaboratiboak eta enpatikoak garatzea; ikaskuntza prozesuan autonomia erakustea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. ALDAKETA SOZIALAREN ERRONKAK. Gure testuinguruan esku-hartzea [1-3 asteak]
1.1. Jendarte aldaketa. Abiapuntuko definizio baten bila
1.2. Jendarte aldaketa eta berrikuntza sozialaren arteko hartu-emanak. Arazoak eta perspektibak.

2. JENDARTE ALDAKETA [4- 7 asteak]
2.1. Hurbilpen analitikoa: espazioa eta denbora; egiturak eta subjektuak
2.2. Begirada teorikoak: ikuspuntu, korronte eta teoria nagusiak
2.3. Ezaugarritzea: tipologien proposamena

3. JENDARTE BERRIKUNTZA [8- 10 asteak]
3.1. Sarrera gisa: jendarte berrikuntzaren gaineko interesa
3.2. Kontzeptuak, osagaiak eta eragin esparruak
3.3. Ezaugarritzea: tipologia proposamena

4. BALIABIDEEN KUTXA. Jendarte berrikuntza eta aldaketa aztertzeko tresnak [11-13 asteak]
4.1. Berrikuntza sozialari aplikatutako teknikak
4.2. Jendarte aldaketa aztertzeko giltzak

5. BUKAERAKO GOGOETA: JENDARTE BERRIKUNTZAK ALDAKETAREN BULTZINDAR? MUGAK ETA IRISMENA [14-15 asteak]




Metodologiatoggle-navigation

IRAKASKUNTZA MOTA:

Magistralak: gaien azalpenak eta gogoetatzeak; egungo arazoen gaineko eztabaidak; hautatako testuen eta euskarrien lanketak.

Gela praktikak: egungo aldaketa eta berrikuntza sozialaren adibideen edo kasu praktikoen lanketak; taldeko eta banako lanen aurkezpenak.



Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

EBALUAZIO JARRAIA

Irakasgai honetan ebaluazio jarraitua lehenesten da, jarduera hauek burutuko direlarik: lan kolaboratiboa (%40a), ariketa indibiduala(%40a) eta praktikak (%20a)

Ebaluazio jarraituan ikasgaia gainditzeko praktiketan sei puntutik 3 puntu edo gehiago eta bukaerako ariketan 4 puntutik 2 puntu edo gehiago eskuratu behar dira. Praktika guztiak adostutako egunean entregatu eta gainditu behar dira.

Asistentzia beharrezkoa da eta klasean egindako parte hartzeak garrantzia dauka, notaren goruzko borobiltzeak edo azken nota gutxiegia bada ikasgaia gainditzeak eragin dezakeelarik.



EBALUAZIO EZ JARRAIA

Arautegian jasota dauden arrazoiak medio klaseetara etortzen ez diren ikasleek baterako proba egiteko eskubidea dute (azken emaitzaren %100a). Ebaluazio ez jarraituan irakasgaia gainditzeko hamarretik 5 puntu edo gehiago eskuratu behar dira.

Baterako probak atal teorikoa (programaren gaitegian oinarritutako galderak) eta atal praktikoa (praktiketan oinarritutako kasu praktiko baten ebazpena) barnebiltzen ditu.


UKO EGITEA

- EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.

- EBALUAZIO JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldi bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

- EBALUAZIO EZ JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.




Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ez-ohizko deialdian baterako proba (azken emaitzaren %100a) egiteko eskubidea dute ikasleek, ohiko deialdian zehaztutako irizpideak mantenduko direlarik. Aipatutakoaz gain, irakurgaien lanketa edo bestelako praktikak eska daitezke.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

E-gelan jarriko dira ikasturtean zehar nahitaez erabili beharreko materialak.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Boltanski, L/Chiapello, E. El nuevo espíritu del capitalismo. Akal.
Madrid. 2002
Castells. M. La Sociedad de la Información. Alianza. Madrid. 1999 Drucker, P. (1994): ?Knowledge Work and Knowledge Society?, JFK School of Government, Harvard University.
Echeverría, J. (2003), La revolución tecnocientífica, Madrid, Fondo de Cultura Económica.
Faberbeg, J., Mowery, D.C. and Nelson, R.R. (eds.) (2005), Oxford Handbook of innovation, Gerhuny, J. (1983), Social Innovation and the Division of Labour, OUP.
Gurrutxaga.A/ Rein, R./Waisman, C. Transiciones de la dictadura a la democracia. Ed. UPV. Lerioa. 2.005 Harvey, D. Condiciones de Postmodernidad. Amorrortu. Buenos Aires. 1994 Sennett, R. La Corrosión del Carácter. Anagrama. Barcelona. 2000 Von Hippel, E. (2005), Democratizing Innovation, Cambridge, MA: MIT Press

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Gurrutxaga, Ander. Recorridos por el Cambio, la Innovación y la Incertidumbre. Universidad del País Vasco. Leioa. 2010
2. Gurrutxaga, Ander. Voces y Argumentos de la Innovación Social. Universidad País
Vasco. Leioa. 2013
3. Lash. S. La Crítica de la Información. Amorrortu. Buenos Aires. 2005
4. Johnson, J. Las Buenas Ideas. Turner. Madrid. 2013
5. Illouz, Eva. La Salvación del Alma Moderna. Katz. Buenos Aires. 2009
6. Sennett, R. La Corrosión del Carácter. Anagrama. Barcelona. 2000
7. Sztompka, P. Sociología del Cambio Social. Alianza. Madrid. 1995

Aldizkariak

1. American Journal of Sociology
2. American Sociological Review
3. Population and Development Review
4. Social Problems
5. Theory and Society
6. European Sociological Review
7. Sociological Perspectives
8. Comparative Studies in Society and History
9. Social Indicators Research
10. International Journal of Comparative Sociology
11. Journal of Historical Sociology
12. Archives Europeennes de Sociologie
13. Constributions to Indian Sociology
14. Chinese Sociology and Anthropology

Web helbideak

1 OECD: datos de todo tipo: económicos, sociales, políticos, medioambientales. Las bases más útiles son las regionales y las metropolitanas.

www.oecd.org/statistics OECD regional Database OECD metropolitan database
2.UNESCO: datos sobre educación, ciencia y cultura www.unesco.org/publications
www.unesco.org/data

3. PNUD: datos sobre desarrollo humano, índice de desarrollo humano, etc. har.undp.org/data


4. UN Hábitat: programa de las Naciones Unidas para el estudio de las regiones y las ciudades a nivel global. Tiene unos informes muy útiles y muy bien interpretados en relación con los datos que aportan. Se llaman “Global Urban Economic Series"

www.unhabitat.org

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

09:00-10:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

09:00-10:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00

Irakasleak