Generoaren Soziologia25035

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2019/20
Maila
4
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25035

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Genero Soziologia irakasgaia Soziologia Graduko 4. mailako derrigorrezko irakasgai bat da, Soziologia eta Gizarte Langintza sailak 2.lauhilekoan irakatsia, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 6 ECTS irakaskuntza zama dauka, 60 ordu presentzialak (eskola magistralak eta gelako praktikak) eta 90 ordu ez presentzialak ikasleriak bete beharrekoak ( tutoretzak, banakako zein taldekako lanak, bakarkako ikasketa). Irakasgai honek errealitate sozialaren, eta berau egituratzen dituen botere harremanen irakurketa sexuatua proposatzen du. Genero harremanek gizarte oro egituratzen eta eratzen dutelez, genero soziologia gizarte errealitatera zeharkako eta diziplinanitzeko hurbilketa moduan eraiki izan da. Irakasgaiaren gaitasunak eskuratzeak ikasleria gaitzen du soziologiaren praktika profesional osorako genero ikuspegia izatean.acercamiento al estudio de los diferentes ámbitos de la realidad social (educación, economía, política, religión, bienestar social, cultura, pobreza y exclusión…).
Edukia ondo bereiztuak dauden hiru ardatzaren gainean egituratua dago. Lehenik eta behin, genero kategoriaren analisia egin ondoren, epistemologia eta teoría feministak zientziari, eta, zehatz mehatz, soziologiari egindako ekarpena aztertzen da. Bigarrenik, genero sozializazio prozesuak aztertzen dira, eta, azkenik, Beranduko Modernitatearen gizarteetan gertatzen ari diren arazorik garrantzitsuenak, enpleguan/lanean, kulturan, politikan eta abarretan aztertzen dira genero ikuspegitik, baita berdintasun politikek ekarritako aurrerapenak eta dituzten mugak ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Irakasgaiaren gaitasun espezifikoak
1.Genero kategoria eta sexu-genero kontzeptuaren gaineko ikuspegi desberdinak kritikoki identifikatzen jakitea. ( Moduluaren 1, 3, 4, 6, 8 gaitasunekin gurutzatzen da )
2.Genero ikuspegiak zein Teoria Feministek soziologiaren egindako ekarpenak kritikoki baloratzen jakitea ( Moduluaren 1, 3, 4, 6, 8 gaitasunekin gurutzatzen da )
3.Genero sozializazioaren mekanismuak kritikoki identifikatzea. ( Moduluaren 1, 3, 4, 6, 8 gaitasunekin gurutzatzen da )
4.Gizarte egituraren dimentsio desberdinetan sexismoa antzemateko lanabesak erabiltzea, eta gizon eta emakumeen artean berdintasuna handitzeari begira prebentzio eta eskuhartze estrategiak garatzea. ( Moduluaren 1, 3, 4, 6, 8 gaitasunekin gurutzatzen da )
5.Espainiako Estatua eta Euskal Erkidego Autonomoaren Berdintasunerako Politikak kritikoki baloratzea. ( Moduluaren 1, 3, 4, 6, 8 gaitasunekin gurutzatzen da )

Titulazioaren honako gaitasun hauekin gurutzatzen dira:

1.Arazoei eta, behar sozialei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea, genero, klase eta etnia desberdintasunei arreta berezi jarriz.(Zeharkakoa)
2. Datuen eta praktika sozialen gaineko jarrera kritikoa garatzea.(Zeharkakoa)
3. Politika publikoko eta esku-hartze sozialeko proiektuak eta beraien emaitzak diseinatzea, kudeatzea eta ebaluatzea. (Orokorra)
4. Erakunde publiko eta pribatuetan kudeaketa-estrategiak lantzea eta garatzea. (Orokorra)
5. kerkuntza soziologikoko txosten bat lantzea eta aurkeztea. (Orokorra)
6.Planteatutako helburuak kontutan harturik ikerkuntza soziologiko bat planifikatzea eta egitea. (Orokorra)
7. Etorkizun profesionalari begira, argudiatzeko eta analisi soziologikoak egiteko garaian zorroztasun intelektual eta etikoa erabiltzea.


Ikasmailetako zeharkako gaitasunak
1.Iturri desberdinetan informazio sekundarioa kontsultatzea (erakunde ofizialak, liburutegiak, Internet)
2.Gizarte arazoen aurrean jarrera kritikoa lortzea eta garatzea.
3.Laburbiltzeko gaitasuna eskuratzeaz gain, lortutako ezagutzak ahoz eta idatziz adieraztea.
4.Lan taldean aritzeko abileziak eta gaitasunak garatzea.
5.Ikasleriak graduan zehar eskuratutako abileziak eta ezagutzak erakusten dituen ikerketa proiektu bat diseinatzea, lantzea eta ahoz azaltzea ebaluatua izan dadin.

Irakasgaiaren ikasketa emaitzak
1.Genero Ikasketen baitan dauden ikuspegi desberdinak deskribatzea.
2. Genero sozializazioaren bide desberdinak identifikatzea eta aztertzea.
3.Gizarte egituraren eremu desberdinetan (Kultura, hezkuntza, politika, ekonomia, erlijioa…) dagoen sexismoaren adierazle desberdinak izendatzea.
4.Generoak gainerako desberdintasunezko gizarte kategoriekin, gizarte klasea, etnia, adina, aniztasun sexuala, aniztasun funtzionala…) dituen intersekzioak antzematea.
5.Administrazio publiko desberdinen eremuan garatutako berdintasun politika desberdinak kritikoki aztertzea.
6.Gizarte egituraren dimentsio desberdinetan( boterean, ekonomian, enpleguan, hezkuntzan, familian, erlijioan…) sexismoa identifikatzeko tresnak erabiltzen jakitea.
7.Genero auzien inguruan funtsezkoa den informazioa modu kritiko batez bilatzea, hautatzea, aztertzea eta laburbiltzea, halaber informazio hori ahoz eta idatziz adierazi hizkuntza zientifikoaren araudipean.
8.Taldean lan egiten ikastea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Gaitegia
1.Gaia. Teoria feminista eta teoria soziologikoa. 1.1. Genero kategoria analitiko gisa. 1.2. Teoria soziala eta modernitate aurreko Feminismoa. 1.3. Teoria soziologikoa eta Feminismo modernoa. 1.4. Teoria soziologikoa eta gaur egungo Feminismoa (liberala, erradikala, sozialista). 1.5. Sociologia eta feminismo postmodernoa. 1.6. Erronka epistemologikoak eta metodologikoak.
2. Gaia. Feminismo, Zientzia eta Tecnologia . 2.1 Zientzia eta Tecnologia feminismoan. 2.2 Subjektu unibertsalarekiko zein objektibotasun zientifikoarekiko kritika feminista. 2.3. Epistemologia feministen aniztasuna eta kritikak2.4. Berrikusketa posmodernoa eta zientzia modernoaren berreraikuntza.
3. Gaia. Genero sozializazioaren eremuak. 3.1. Genero eta familia. 3.2. Genero eta hezkuntza. 3.3. Genero hedabideak. 3.4. Berdinen taldea. 3.5. Genero eta kulturaniztasuna.
4. Gaia. Giza lokarriak posmodernitateko gizarteetan. 4.1. Maitasuna kultur kategoria gisa. 4.2. Maitasunaren gaineko gaur egungo teoriak. 4.3. Erakargarritasuna, sexualitatea eta erostismoaren gaineko teoriak 4.4. maitasun harreman berriak.
5. Gaia. Genero Indarkeria. 5.1. Indarkeriaren kontzeptualizazioa. 5.2. Genero estereotipoak eta genero indarkeria. 5.3. Masculinitate hegemonikoak eta genero indarkeria. 5.4. Maitasun erromantikoa eta genero indarkeria.
6. Gaia. Genero, lana eta enplegua. 6.1. Genero desberdintasunak enpleguan. 6.2. Denboraren erabileraren mugarriak. 6.3. Sarbide mugarriak lan merkatuan. 6.4. Soldataren hutsunea. 6.5. Lanbide segregazioa. 6.6. Erantzunkidetasuna: Familia, bizitza pertsonala eta enplegua. 6.6. Pobrezia eta gizarte bazterketa. 6.7. Globalizazioa eta generoa.
7. gaia. Genero botere egiturak. 6.1. Pribatu/publikoa bereizketa generizatua 6.2. Politikaren generoa. 6.3. Generoaren politika
8. Gaia. Genero berdintasunaren politikak. 8.1. Estatua eta genero politikak. 8.2. Espainiako Estatua eta Euskal Erkidego Autonomoaren Berdintasunerako Politikak.


Metodologiatoggle-navigation

Irakasgai honetan metodología desberdinak erabiltzen dira ikasleria prestatu ahal izateko errealitatera hurbilketa-teknika desberdinetan. Oro har, Ikasleen lan autonomoa eta kooperatiboa bultzatuko da, horrela lauhilekoan zehar talde lana eta banakako lana txandaka bideratuko da. Hala, irakasgaiaren garapenean txandakatuko dira azalpen teorikoak eskoletan, ikasleriaren talde lana eta ikasle bakoitzeko lan indibiduala. Eskoletako azalpen teorikoetan irakasgaiaren eduki kontzeptualak aurkeztu eta azalduko dira. Ikasleek taldetan landuko dituzte derrigorrezkoak diren irakurgaiak ezinbestekoak direnak irakasgaiaren eduki teorikoetan sakontzeko, halaber aztertutako arazoen gaineko filmak zein dokumentalak ere aztertuko dituzte. Une oro galderen formulazioa eta eztabaida bultzatuko da, eta bai ahozko aurkezpenak ere, ikasleek beregana ditzaten talde lana, ahozko komunikazioa eta ikaskuntza kritikoarekin zer ikusia dauzkaten abileziak.
Aldi berean, banaka ikasle bakoitzak irakasleak eskainitako zerrenda batetik, edo ikasle berak dokumentazio bilaketa batean, hautatutako testu batzuen gaineko gogoeta/ikerketa kritiko bat burutu beharko du; gogoeta hori ahoz aurkeztu beharko du gelakideen aurrean eta beraiekin partekatu eta eztabaidatu gogoeta horren zenbait ideia. Aipatu lan horietan, ikaslearen lan autonomoa lehenesten da, bultzatuz gogoeta/ikerketa prozesu osoan zehar har ditzala unean uneko erabakiak, bai dokumentazio bilaketari dagokionez, bai eskolen amaieran entregatu beharreko idazlanaren diseinurako zein lanketarako ere.
Halaber, ikasleriaren autoebaluazioa erraztu aldera, ikasturtean zehar ebaluatzeko zenbait proba burutuko dira, aldez aurretik ezarriz eta jakinaraziz proba horien ebaluazio irizpideak. Egin ahala ikasleei eskainiko zaie feed-back-a eta orientazioa ikasleriak neurri egokiak har ditzala bere ikaskuntza prozesua hobetzeko.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Irakasgaiaren etengabeko ebaluazioa izango da: etengabeko ebaluazioa eta azkeneko proba indibiduala. Etengabeko ebaluazioa %60ko balioa dauka azkeneko kalifikazioan.
Ebaluazio mota horri garrantzi handiago eman zaio, lehenik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan zehar estrategia didaktikoak modu progresiboan aplikatzea ahalbidetzen baitu. Eta, bigarrenik, bere baitan baitu prestakuntza osagai bat, zeinek gaitasunak eta ezagutzak eskuratze mailaren gaineko ikasleria birorientatzea baimentzen baitu.

Etengabeko ebaluazioa ondoren agertzen diren baliabideen bitartez burutzen da:
a)Gogoeta edota ikerketa lana. Banakakoa. Azken emaitzaren %30eko balioa dauka.(ahozko aurkezpenak %10eko balioa dauka)

b) Film eta dokumentalen analisi kritikoa. Taldekoa. Azken emaitzaren %15eko balioa dauka.
c)Testuen gaineko gogoeta kritikoa. Banakakoa zein taldekoa. Azken emaitzaren %15eko balioa dauka (Talde ebaluazioari dagokionez, lortutako emaitza taldekide guztiek partekatzen dute)

Azkeneko proba indibidualak %40ko balioa dauka azken emaitzan. Azkeneko proban eskatuko da derrigorrezko testuen artean baten gaineko testu iruzkina egitea edota testu horri buruzko galderak erantzutea.
Azkeneko emaitza aurreko kalifikazio ponderatuen arteko batuketa izango da. Baina, gutxieneko nota bat atera behar da banaka egindako lan guztietan.
Lan eta irakurgaien aurkezpenetan honakoa ebaluatuko da: aurkezpenaren zurruntasun zientifikoa, testuaren ideia nagusien ulerkuntza, gaitasun kritikoa eta banakoaren gogoeta, adierazteko eta komunikatzeko erraztasuna, eskolan asistentzia aktiboa eta partehartzailea.
Azkeneko proban: irakasleak azaldutako ikasmaterialaren ulerkuntza, auzi desberdinak erlazionatzeko eta alderatzeko gaitasuna, aro eta teoria soziologiko desberdinak, zuzentasun sintaktikoa eta ortografikoa, analisiaren eta sintesiaren gaitasuna, gaitasun kritikoa eta banakoaren gogoeta, irakasleak emandako informaziotik haratago eskaintzea, eskolan asistentzia aktiboa eta partehartzailea.
Talde lanetan: eremu soziologikoan informazio balioztuta, fidagarria eta zientifikoa bilatzeko eta kudeatzeko gaitasuna, ulerkuntza gaitasuna, bildutako informazioa laburbiltzeko gaitasuna, erlazionatzeko gaitasuna, gogoeta gaitasun kritikoa, erabilitako bilbiografia eta testuan txertatutako aipuak modu egokian aipatzea, taldean lanean egiteko, adostutako tutoretzatara asistentzia eta eskatutako materiala entregatzea ezarritako datetan.
Banakako lanetan: irakasgaian aztertutako autoreen testu soziologikoak ulertzeko, aztertzeko eta laburbiltzeko gaitasuna.
Etengabeko ebaluazioan parte hartuko duten ikasleei %80ko asistentzia eskatzen zaie.

ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEAZ
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez.
Deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia.
UPV/EHUn honako hauek joko dira jokabide makur edo iruzurrezkkotzat ebaluazio probetan edo ebaluatu beharreko lan adademikoak egitean eta
aurkeztean: Lanak plagiatzea, hau da, ignoren lanak kopiatzea jatorria edo iturria aipatu barik eta norberarenak balira bezala ematea ebaluazi akademikorako aurkezten diren testu edo lanetan

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ez ohiko deialdian ebaluazio mistoan parte hartu ezin izango duten ikasleentzat erabilitako irizpide berdinak erabiliko dira. Hau da, irakasgaiaren ezagutzak eta gaitasunak erakutsi ahal izango dute azken ebaluazio baten bitartez. Azken hori honakoa izango da: hainbat galdera garatzea proba idatzi baten bitartez.(%100)



Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

IZQUIERDO, M. J. (2007): “Lo que cuesta ser hombre: costes y beneficios de la masculinidad”. Documento on line: https://estudiscritics.files.wordpress.com/2011/02/izquierdo-sare-2007-ponencia-lo-que-cuesta-ser-hombre.pdf [Consulta junio 2015]
GOUGES, O. de (1789): Declaración de los derechos de la mujer y la ciudadana. Documento on line: http://clio.rediris.es/n31/derechosmujer.pdf [Consulta: junio 2015]
AAVV (1848) Declaración de Seneca Falls. Documento on line: http://www.pueg.unam.mx/images/seminarios2014/fundamentos_teoricos_del_feminismo/Declaracion_Seneca_Falls.pdf [Consulta junio 2015].
KOLLONTAI, A. (2008). Antología de textos. Documento on line: http://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=2992033 [Consulta: junio 2015]
BEAUVOIR, S. de (2005) “Introducción” y “Conclusión”, El segundo sexo. Vol. I y II. Valencia: Ediciones Cátedra, pp. 47. 64 y 529-543.
— (1967) La mujer rota. Barcelona: Edhasa, Documento on line: http://www.actiweb.es/psicohrl/archivo4.pdf, pp. 66-142 [Consulta junio 2015]..
SOLANAS, V. (1967): El manifiesto Scum. Documento on line: .http://pendientedemigracion.ucm.es/info/nomadas/MT_feminismo/scum_manifiesto.pdf [Consulta Junio 2015]
MILLET, K. (2010) Teoría de política sexual. Valencia: Cátedra, pp. 67-123.
WITTIG, M. (2005) El pensamiento heterosexual y otros ensayos.. Madrid: Egales, pp. 21-73.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

¿ BARRAL, M.J., MAGALLON, C., MIQUEO, C., SANCHEZ, M.D. (eds.) (1999): Interacciones ciencia y género, Icaria, Barcelona
¿ BELTRAN, Elena y MAQUIEIRA, Virginia (eds) (2001): Feminismos. Debates teóricos contemporáneos, Alianza Editorial, Madrid
¿ CARABÍ, À. y ARMENGOL, M. (eds) (2008): La masculinidad a debate. Barcelona :Icaria
¿ JULIANO, D. (2004): Excluidas y marginales, Madrid: Cátedra
¿ VVAA (1996): Mujeres y hombres en la formación de la teoría sociológica, CIS, Madrid
¿ BARRAL, M.J., MAGALLON, C., MIQUEO, C., SANCHEZ, M.D. (eds.) (1999): Interacciones ciencia y género, Icaria, Barcelona
¿ BELTRAN, Elena y MAQUIEIRA, Virginia (eds) (2001): Feminismos. Debates teóricos contemporáneos, Alianza Editorial, Madrid
¿ CARABÍ, À. y ARMENGOL, M. (eds) (2008): La masculinidad a debate. Barcelona :Icaria
¿ JULIANO, D. (2004): Excluidas y marginales, Madrid: Cátedra
¿ VVAA (1996): Mujeres y hombres en la formación de la teoría sociológica, CIS, Madrid

Gehiago sakontzeko bibliografia

¿ ASTELARRA, J. (2005): Veinte años de políticas de igualdad, Madrid: Ediciones Cátedra
¿ BORDERIAS,C., CARRASCO,C. ALEMANY,C. (1991): Las mujeres y el trabajo. Rupturas conceptuales, Icaria, Madrid
¿ MINISTERIO DE SANIDAD (2005): Informe género y salud. Madrid: Ministerio de Sanidad
¿ ORTEGA,M., SANCHEZ, C., VALIENTE, C. (1999) : Género y ciudadanía, Universidad autónoma, Madrid,
¿ PARELLA RUBIO, S. (2003): Mujer, inmigrante y trabajadora: la triple discriminación, Barcelona: Anthropos
¿ ASTELARRA, J. (2005): Veinte años de políticas de igualdad, Madrid: Ediciones Cátedra
¿ BORDERIAS,C., CARRASCO,C. ALEMANY,C. (1991): Las mujeres y el trabajo. Rupturas conceptuales, Icaria, Madrid
¿ MINISTERIO DE SANIDAD (2005): Informe género y salud. Madrid: Ministerio de Sanidad
¿ ORTEGA,M., SANCHEZ, C., VALIENTE, C. (1999) : Género y ciudadanía, Universidad autónoma, Madrid,
¿ PARELLA RUBIO, S. (2003): Mujer, inmigrante y trabajadora: la triple discriminación, Barcelona: Anthropos

Aldizkariak

Revista Sociológica
Revista Internacional de Sociología
Revista Internacional sobre Teoría Queer
Clepsydra, estudios de género y teoría feminista
Revista Estudios feministas
Revista de Estudios del Género y Teoría Feminista

Web helbideak

http://webs.uvigo.es/pmayobre/
http://www.americalatinagenera.org/qs.php
http://genet.csic.es/
http://www.igualitarios.blogspot.com/
http://www.redasociativa.org/fhxigualdad/index.php
http://www.e-leusis.net/comunicacion/enlaces_comunica.asp

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

09:00-11:00

17-30

11:00-13:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak