Praktikak

LEHEN LAN ESPERIENTZIA

Praktikak borondatezkoak dira eta fakultatearekin hitzarmena duten 600 enpresa edo erakundeetakoren baten errealitatera hurbiltzeko aukera emango dizute. Guztira, 700 plaza baino gehiago eskaintzen dira.

Horrela, zure prestakuntza akademikoa osatzeko eta lan esperientzia eskuratzeko aukera izango duzu, titulazioan ikasitakoarekin zerikusia daukaten lanak eginez hedabideetan, komunikazio eta publizitate agentzietan, ikusentzunezkoen produktoretan edo enpresa eta erakundeetako komunikazio sailetan, baita gobernuz kanpoko erakundeetan, alderdi politikoetan, merkatua ikertzeko enpresetan eta abarretan ere.

Praktikak hirugarren mailan eta laugarrenean egiten dira, fakultateko irakasleen tutoretzapean, eta haiengatik sei kreditu aitortzen dira, hautazko irakasgaiekin egiten den bezala. Praktika aldiak 180 ordukoak izaten dira gutxienez, eta 450 ordukoak gehienez.

Gainera, ikasleak laneratzeko hainbat programa daude, hala nola, Berriako eta EITBko bekak, Santander bekak, atzerrian praktikak egiteko programa, tituludunentzako Lehen Aukera programa, etab.

Hementxe daukazu Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eskaintzen dizkizun borondatezko praktikei buruzko informazio guztia.