Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua

Telekomunikazioak funtsezkoak izango dira etorkizunean, baina gaur egun ere halakoak dira. Informazioaren eta Komunikazioen Teknologietan egin diren azken aurrerapenek eta diziplina honen aplikazio praktiko ugariek (garatzeko eta bilakatzeko aukera mugagabea duen diziplina) ezinbestekoa dute profesional generalistak eta erraz egokituko direnak prestatzea.

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduak emango dizun prestakuntzari esker, gai izango zara entretenimendurako eta multimedia zerbitzuetarako sistema telematikoak sortzeko, eta telefonia, aeronautika edo telekomunikaziora bideratutako komunikazio sistemak ezartzeko, edota aplikazio hauetan eta beste batzuetan behar diren ekipoak garatzeko.

Titulu honek hiru espezialitate ditu UPV/EHUn: Telekomunikazio Sistemak, Telematika eta Sistema Elektrikoak.

Telekomunikazio Ingeniaritzaren atribuzio guzti-guztiak eskuratzeko, Telekomunikazio Ingeniaritzako masterra egin beharko duzu. Gradu hau eginez gero, zuzenean sartuko zara master horretara.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian

Eskainitako plazak

120 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Harremanak eta loturak sektoreko enpresekin, graduko ikasleak eskatzen dituztenak ikasketak amaitu baino lehen.
  • Ikasi ahal izango dituzu sare sozialen ingeniaritza, automobil autonomoak, hiri adimendunak, 5G, adimen artifiziala, industria 4.0 eta abar.
  • Eduki erakargarriak eta ikasketa praktikoak goi mailako teknologia duten laborategietan: multimedia, komunikazio sareak, elektronika eta abar.
  • Sarbide zuzena telekomunikazio ingeniaritzako masterrera, gaitasun osoa lortu ahal izateko.

Sarrera-profila

Teknologiak interesatzen bazaizkizu eta, zehazkiago, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak, antolatzeko gaitasuna baduzu, gure  gizartean komunikazioak hobetzen lagundu nahi baduzu, eta matematika eta fisika ezagutzak badituzu, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua da zure lekua.

Irteera profesionalak

Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Sareen operadoreak
  • Telekomunikazio ekipen fabrikatzaileak
  • Irrati-difusioko enpresak
  • Telebista operadoreak
  • Komunikazio sare mugikorren eta optikoen konfigurazioa, instalazioa eta mantenimendua