Menua Webgunearen menua ireki/itxi

XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Arazoak konpontzeko gaitasuna, ekimenez, erabakiak hartuta, sormena erabilita, arrazoiketa kritikoaz, eta Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoaren ezaguerak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna, haren jardueraren erantzukizun etikoa eta profesionala ulertuta.
  • Diziplina anitzeko talde batean eta hizkuntza anitzeko ingurune batean lan egiteko eta telekomunikazioei eta elektronikari lotutako jakintzak, prozedurak, emaitzak eta ideiak idatziz zein ahoz komunikatzeko gaitasuna.
  • Ekonomiako, giza baliabideen kudeaketako, proiektuen antolamendu eta plangintzako eta telekomunikazioen legeria, erregulazio eta normalizazioko oinarrizko elementuak ezagutu eta aplikatzea.
  • Konponbide teknikoen gizarte- eta ingurumen-eragina aztertzeko eta baloratzeko gaitasuna.
  • Metodo eta teoria berriak ikasteko gaitasuna eta egoera berrietara egokitzeko aldakortasuna emango dieten oinarrizko gaien eta gai teknologikoen ezagutza.
  • Nahitaez bete beharreko zehaztapenekin, araudiekin eta arauekin lan egiteko erraztasuna.
  • Telekomunikazio-ingeniaritzaren arloko proiektuak idazteko, garatzeko eta sinatzeko gaitasuna. Proiektu horien helburua, agindu honen 5. atalean ezarritakoaren arabera eskuratutako jakintzei jarraiki, telekomunikazioko eta elektronikako sare, zerbitzu eta aplikazioak sortu eta garatzea edo ustiatzea izango da.
  • Telekomunikazioen eremu espezifikoan neurketak, kalkuluak, balorazioak, tasazioak, peritazioak, azterketak, txostenak, zereginen plangintza eta antzeko beste lan batzuk egiteko ezaguerak.
  • Telekomunikazioetako Ingeniari Teknikoaren lanbidean jardutean beharrezkoa den legeria aplikatzeko jakintza, ulermena eta gaitasuna, eta nahitaez bete beharreko zehaztapen, erregelamendu eta arauekin moldatzeko erraztasuna.