Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua

Nested Applications

nombreGrado-presentacion

Gaur egungo mundua Informazio, Komunikazio eta Elektronika Teknologietan oinarritzen da gero eta gehiago; orduan, arlo hauetan prestatutako profesionalak eskatzen du gure gizarteak.

Titulu honek esandako formazioa ematen du zure aktibitate profesionala edozein sektoretan burutzeko: komunikazioak, industria, entretenimendua, multimedia, segurtasuna, medizina, produkzioa, automozioa, garraiobidea, aeronautika, merkataritza, hezkuntza, ikerkuntza eta abar.

Ikasle bakoitzak 3 arlo teknologiko nagusietan prestatzen da eta haietako batean espezializatzen da: Elektronika (ibilgailu elektrikoa, energia berriztagarriak, Industria 4.0., sentsoreak, mikroprozesadoreak, sistema digitalak, gailu elektronikoak, eta abar), Telekomunikazio Sistemak (komunikazio mugikorrak, zuntz optikoa, radio eta telebista sistemak, satelite bidezko komunikazioak, haririk gabeko sistemak, irudi-tratamendua)  eta Telematika (Internet eta beste komunikazio sareak, zibersegurtasuna, mugikorretarako aplikazioen programazioa, telematika eta multimedia zerbitzuak, big data).

Graduak Telekomunikazio Ingeniaritza Teknikoko gaitasun profesionalak ematen ditu, Telekomunikazio Ingeniaritza masterrerako sarrera zuzena da eta gero doktoretzarako ere.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

grados.eib@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian (2020/21)

Eskainitako plazak

120 plaza

telekomunikazio-teknologiaren-ingeniaritzako-gradua-boton-folleto

Grado-ingenieria-tecnologia-telecomunicacion-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Harremanak enpresekin praktikak egiteko.
  • Enpresek gradu honetako tituludunen eskaera handia dute.
  • Sare sozialetako, auto elektrikoko, hiri adimenduetako, gauzen Interneteko, 5G-ko, Adimen Artifizialeko, Industria 4.0ko eta abarreko ingeniaritza da.
  • Eduki erakargarriak eta ikasketa praktikoa goi mailako laborategi teknologikoetan: multimedia, komunikazio sareak, elektronika eta abar.

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Elektronika eta Informazio eta Komunikazio Teknologiak interesatzen bazaizkizu, gure gizartearen hobekuntzan lagundu nahi baduzu teknologiarekin, organizazio kapazitatea baduzu eta matematika eta fisika ezaguerak badituzu, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua da bilatzen ari zarena.

Irteera profesionalak

Hainbat arlotan lan egiteko aukera izango duzu, besteak beste:

  • Sare eta ekipo elektronikoen diseinua, konfigurazioa, instalazioa eta mantentzea.
  • Industria orokorrean: produkzioa, fabrikazioa, automatizazioa, Industria 4.0.
  • Operadoreak eta sare, irrati-difusio eta telebista enpresak.
  • Zientzia, ikerketa eta garapena, irakaskuntza.