Elektrohigadura

CFAA-en elektrohigadura topatu dezakegu baita ere, beharbada ordezkaritza handiena daukana mekanizazio ez ohiko teknologien artean.

Elektrohigaduraren teknologiagatiko sektore aeronautikoak duen arbuiatze historikoa gorabehera, jada badaude teknologia honen bidez egindako operazio batzuk, eta oraindik asko geratzen da alderdi honetan aurrera egiteko, horregatik etengabeko ikerketa beharrezkoa da piezan kalte termiko txikiagoa produzitzen duten sorgailu berrietan.

Zentro berriak teknologia hau darabilten bi makina ditu, sartze elektrohigadurako bat eta hari bidezko elektrohigadurako beste bat, biak ONA fabrikatzailearenak, CFAA-ko bazkide sortzaile bat.

  • ONA NX7 Sartze elektrohigadurako makina: Bi makinetako handiena da, eta tamaina handia du bolumen zabalaz gain. Dielektrikoarentzako 2,3 metroko luzera duen tanke bat dauka eta 10 tonararteko piezekin lan egitea baimentzen du.
  • ONA AV35 Hari bidezko elektrohigadurako makina: Tamaina txikiagokoa da, metro 1eko luzera  duen dielektriko tankearekin eta 1500 kilogramotarainoko pieza edukierarekin. 0,07 eta 0,33 mmko diametro arteko hariaz lan egitea baimentzen du. Haria estalia edo estali gabea izan daiteke.