Fabrikazio gehigarria

Fabrikazio aeronautikoaren gakoa materiala da. Alde batetik, erabilitako materialen kostu altua da, hauek tenperatura oso altuetan ekintza mekanikoak jasateko kapazak izan behar baitira. Beste aldetik osagaien pisua ahal den txikiena izan behar da. Horretarako, fabrikazio gehigarriaren teknologiak pisua txikituz eta gogortasuna handituz bitarteko bategiterik gabeko pieza geometria zailak egiteko ahalmena ematen digu. Gainera, materiala gehituz fabrikatzea, materiala kendu ordez, osagaia fabrikatzeko materialaren kostua nabarmenki beheratzen du. Hauek edozein sektore industrialean kontuan hartzekoak dira,  eta aeronautikan bereziki.

CFAA-ek metalezko fabrikazio gehigarrian erabilienak diren bi teknologientzako makinak ditu eta, gainera, edozein hauts metalikorekin era seguruan lan egiteko neurri guztiak ditu. bi teknologiak hurrengoak dira:

  • Selective Laser Melting (SLM) edo babestutako atmosferan kapaz kapa aurre utzitako hautsaren fabrikazio gehigarria. Horretarako  Renishaw-ren  AM400 makina dago.
  • Laser Material Deposition (LMD) edo hauts metalikoaren ezartzea pita baten bidezko matel-ekarpenarekin. Materiala ekartzeko laser soldadurako zelula robotizatua eta pita ardazkide batez osatua.