Teknikoak eta ikertzaileak

CFAA-k talentua erakartzeko espazioa izan nahi du, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta zentroaren enpresa eratzaileen arteko elkarlana lortzen den lekua. Bertan, zehaztasun zientifikoa eta unibertsitatearen berezko sormena, enpresen inguru dinamiko eta lehiakorrarekin batu nahi da, esfortzuak elkartuz eta gizarteari jakintza eta aberastasuna emanez, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) oinarrietako bat hau izanik.

Jakintza-alor anitzeko taldeak eta pertsona adituak proiektu eta helburu berdinetan lan egiten, bisio eta ahalmen desberdinekin eta ikuspuntu ezberdinekin, ingurune sozioekonomikoan efektua eta arrakasta bilatzen. Guzti hau arrakasta bermea da.

CFAA-ko berezko teknikoak

Hauen funtzio eta erantzukizuna, zentroaren berezko aktibitateak koordinatzea da. Zentroko I+G+b proiektuak planifikatu eta burutzeko arduradunak dira. Horrez gain, zentroko zeharkako eginkizunak aurrera eramateko arduradunak dira, hala nola taldeen koordinazioa edo arau ezberdinen betetzea.

Era honetan, CFAA-k lanpostu kalifikatuak sortzeaz gain, zentroaren ingurunean heziketa lanak burutuko dituzten pertsonen trebakuntza handiagotuko du.

Irakasle eta ikertzaileak

Irakasle eta ikertzaile hauek, globalki edo lerro kurrikular batetan esleituta egon daitezke. Zentroa irakasle eta ikertzaile hauen karrera garatzeko aukera da eta CFAA-ko aktibitatea unibertsitatean martxan dauden I+G etapekin konektatzea ahalbidetzen du.

Hauen parte hartzea garrantzitsua da, ahalmen handiko ikertzaile taldea baitira, jakintza, analisi ahalmena eta harreman internazionalak gehitzen dituena.

Talde honen barnean, alde batetik CFAA-ko etorkizunerako garrantzitsuak diren eta beste alde baterik unibertsitatean jada martxan dauden MRL nibel baxuko ikerlanak helburu praktikoetara, doktoretza heziketara eta tekniko berrien trebakuntzara bideratuko dituzten bi pertsona multzo daude:

  • Heziketa etapan dauden ikertzaileak
  • Kontrataturiko ikertzaileak

Beharbada, azken hauek zentroaren etorkizun labur moduan ikus daitezke, jarraipena eta pertsona eta teknikoen arteko emaitzen transferentzia bermatuz.

CFAAn aldi baterako dauden enpresetako ikertzaileak (CFAA fellows)

Aldi baterako eta proiektuetarako beharrezkoa bada, empresa hauetako langileak CFAA-n egon daitezke, zentroaren eguneroko bizitzan parte hartuz. Kide guztien etxe komuna da CFAA.

Besteak

Zentroak beste mota bateko pertsona edo ikertzaileak erakarri ditzake, adibidez Ikerbasque, Ramon y Cajal etab. Munduko beste leku batzuetako talentua batzeko leku egokia izan daiteke CFAA.

CFAA UPV/EHU-ko parte denez, heziketa eta ikerkuntzako beste ekimen eta aktibitateetan parte har dezakeela ezin gara ahaztu. Zentsu honetan, gradu eta masterreko ikasleak parte hartzeko prest egongo da, ziklo amaierako proiektuak garatzeko. Hauek CFAA-ko gure ikasleak izango dira.

Laburbilduz, CFAAn proiektu berean, espazio, denbora eta helburu berdinekin lan egiten duten ikertzaile eta tekniko talde bat existituko da. Talde honekin lortutakoarekin sinergia esponentziala baino ezin daiteke lortu. Zu… Zu hauetako bat izan zaitezke!!!!. Bidali zure interesak, hau proiektu irekia da eta.