XSLaren edukia

Zuzenbidearen Teoria

Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea. Bizkaiko Atala
Titulazioa
Zuzenbideko Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
1
Kreditu kopurua
8
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5684
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

ECTS irakasgai guztietan bezela, helburu nagusia ezagutza eta gaitasun multzo bat ikastea da. Helburua ez da, beraz, norberaren ikerketaren emaitzen edo besteen aurkikuntzen berri ematea ondoren aplikatuak izan daitezen, ikasleari bere ahalegin intelektualaren bitartez bilatzen laguntzea baizik, irakasleak bideraturiko autoikasketa lan baten markoan.



GAITASUN OROKORRAK



GO-1: Zuzenbidearen iturrien erabilera analitiko, sistemiko zein kritikoa.

GO-2: Ahozko eta idatzitako komunikazioa.

GO-3: Gatazka juridikoen ebazpena.

GO-4: Talde-lana.

GO-5: Ikasketa etengabekoa eta berritzailea.



GAITASUN BERARIAZKOAK



GB-1: Irakasgaiaren objektua, estatusa eta gai-egitura mugatzea, fenomeno juridikoen nonahikotasunaz eta konplexutasunaz ohartuz.

GB-2: Zuzenbidearen ikuskera nagusiak, hauen arazoak eta ondorioak ezagutzea.

GB-3: Zuzenbideak gizarte-harremanen sistema erregulatzaile gisa duen garrantziaz jabetzea.

GB-4: Arauaren kontzeptua, egitura eta sailkapena ezagutzea.

GB-5: Ordenamendu juridikoaren kontzeptuaren ezaugarriak eta arazoak ezagutzea.

GB-6: Zuzenbidea eta beste gizarte-errealitateak bereiztea.

GB-7: Oinarrizko kontzeptu zein eragiketak ezagutzea.

GB-8: Zuzenbidea nola sortzen, interpretatzen eta aplikatzen den jakin eta ulertzea.

GB-9: Zuzenbidearen aplikazioa bideratzen duten arrazoibideen eta argudiaketa-prozesuen izaerari buruzko ikuspegi argia izatea.

GB-10: Justiziaren teorien eta balore juridikoen ezagueran murgiltzea.

GB-11: Zuzenbidearen kritikari ekiteko beharrezkoak diren tresnak lortzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

I. ZUZENBIDEAREN KONTZEPTUEN SARRERA BAT

1. Ikasgaia- Zuzenbidearen Kontzeptuari Sarrera

2. Ikasgaia- Zuzenbidea, Boterea, Estatua Eta Aniztasun Juridikoa



II. ZUZENBIDEAREN EGITURA

3. Ikasgaia- Arau Juridikoak

4. Ikasgaia- Ordenamendu Juridikoa

5. Ikasgaia- Oinarrizko Kontzeptu Juridikoak



III. ARAU JURIDIKOEN SORKUNTZA, INTERPRETAZIOA ETA

APLIKAZIOA

6. Ikasgaia- Zuzenbidearen sortze-prozesua,Zuzenbidearen Iturriak

7. Ikasgaia- Zuzenbidearen Interpretazioa eta Aplikazioa



IV. JUSTIZIA ETA BALORE JURIDIKOAK

8. Ikasgaia- Justizia: Justiziaren Teoriak

9. Ikasgaia- Balore Juridikoak

10. Ikasgaia- Giza-eskubideak



SAKONTZEKO GAIAK:

Aniztasun juridikoa

Zuzenbidearen iturriak eta legegintzazko teknika

Argudiaketa juridikoa

Hiritartasuna eta parte-hartze politikoa

Berdintasuna eta generoa

Bereizkeriaren kontrako Zuzenbidea

Giza eskubideak

MetodologiaToggle Navigation

Zuzenbidearen Teoria irakasgaian proposaturiko metodologiak irakaskuntza saio teorikoak, saio praktikoak eta espezialduriko tutoretzak uztartzen ditu.



IRAKASKUNTZA SAIO TEORIKOAK



Saio teorikoen helburua gaitasun berariazkoekin loturiko alderdi teorikoak azaltzea eta gai praktikoekin uztartzea da; halaber, lortu beharreko ezagutzen ikuskera sistematiko eta orokorra eskeintzea une oro, hala badin badagokio, beste disziplinetako ezagutzekin uztartuz. Azalpenezko klase hauen oinarrizko tresna metodologikoa maisu-klasea izango da, zeina emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliko diren.



SAIO PRAKTIKOAK



Ikasgelako praktiken helburua lorturiko ezagutza teorikoetan sakontzea eta horiek finkatzea da, beti ere gogoeta egin eta momentu oro sortzen diren arazoak konpontzeko. Saio praktikoak arrazoitzean, komunikatzean, gatazkak ebaztean, kritikak egitean, etabar lortzean dautzaten gaitasun orokor edo zeharkakoekin uztartzen dira. Horretarako honako bitartekoak erabiliko dira: talde-dinamikak; arazoak konpontzera bideratutako ikasketa; kasu praktikoen planteaketa, eztabaida eta ebazpena; testu juridikoen eta epaien irakurketa, interpretazio eta azalpena; dokumentalak eta filmeak ikustea ondoren eztabaidatu eta gai teoriko-praktikoekin uztartzeko, eta abar.



ESPEZIALDURIKO TUTORETZAK



Ikasleek aldez aurretik ezarritako ikasketaren emaitzak lor ditzaten eskura ditugun tresnarik garrantzitsuenetakoak –eta, halaber, gutxien erabiltzen direnak- espezialduriko tutoretza indibidualak eta taldekoak dira. Irakasle bakoitzak ikasturte hasieran ezarriko du tutoretza indibidualen ordutegia, non burutuko dituen ere jakinaraziz. Gainera, irakasle bakoitzak ezar lezake nagusiki ikasgelan burutuko diren

talde-tutoretzen ordutegi bat.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaia ebaluazio mistoaren bidez kalifikatuko da, bi elementu uztartuko dituelarik:



a) amaierako azterketa eta

b) ikasturtean zehar ikasleek burutuko dituzten jarduera ezberdinak. Jarduera hauek askotarikoak izan daitezke: Klase Praktiko deritzenak edo bestelako jarduerak (liburuak irakurtzea, ahozko eta idatzitako lanak, kasuei buruzko txostenak, proiektuen garapena, problema ireki eta praktikoen ebazpena, irakaskuntza karpeta, etab.). Irakasle arduradun bakoitzak zehaztuko du talde bakoitzean jarduera konkretuak zeintzuk izango diren. Klasean parte hartzea ere baloratuko da.



Irakasgaiaren ebaluazioak, hortaz, bi elementu uztartzen ditu: azterketa, azken notaren % 70 balio duena, eta lan praktikoak, azken notaren % 30 balio dutena.



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, irakasleak proposaturiko jardun praktikoetan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio mistoari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat, lauhilekoa hasten denetik kontatzen hasita. Beti ere, IKASLE KONTUTIK bidalitako posta elektroniko bitartez helaraziko zaio jakinarazpena irakasleari, eta mezuaren “gaia” eremuan “EBALUAZIO MISTOAREN UKOA” testua barne sartuko da. Arestian aipatu bezala egingo ez balitz, mezua ez bidalitakotzat joko da. Aldiz, behar bezala eginez gero, irakasleak jaso izanaren adierazpena bidaliko dio ikasleari. Kasu hauetan bukaerako proba bakarra egingo zaio ikasleari irakasgaiko jakintzak eta gaitasunak bereganatu dituela egiazta dezan. Proba horrek, egiten den moduan egiten dela, irakasgaiko notaren % 100 balio beharko du.



Edozein kasutan, ikaslearen ebaluazioa aldez aurretik ezarritako ikasketa-emaitzen araberakoa beharko du izan.



Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Azterketa egun ofizialean egin beharreko azken probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Ebaluazioa aurrez aurre egin ezin bada, irakasgaiko irakasle bakoitzak ezarriko du ematen ari den edo eman duen irakaskuntza-motari ahalik eta hobekien egokitzen zaion ebaluazio-sistema. Gradu eta Graduondoko errektoreordeak irakaskuntzaren egokitzapenari eta UPV/EHUko graduko eta masterreko titulazioen ebaluazioari buruz emandako gomendioei jarraituz, irakasgaiaren irakasleak, ahal den neurrian, etengabeko ebaluazio-sistemari pisu handiagoa ematen saiatuko dira.



Irakasgaiaren ebaluazio-sistemak mistoa izaten jarraituko du, eta irakasle bakoitzak ebaluazio jarraituari eta amaierako ebaluazioari dagozkion balioak esleituko ditu, emandako irakaskuntza-motari hobekien egokitzen zaizkionak.



Irakasgaiaren irakasle bakoitzak irakaskuntza-gidaren egokitzapenari eta ebaluazio-sistemari buruzko erabakiak jakinaraziko dizkie bere ardurapeko taldeko ikasleei, delegatuen bidez, halakorik balego, eta eGela plataforman haien eskura jarriko duen informazio baten bidez.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

ESKULIBURUAK:

BARRERE, Mª Angeles, CAMPOS, Arantza, EZQUIAGA, F. J., IGARTUA, J.(1998) Lecciones de Teoría del Derecho. Valentzia: Tirant lo blanch.
BETEGÓN, J. eta besteak (1977). Lecciones de Teoría del Derecho. Madril:
MacGraw Hill.
CALVO GARCÍA, M. eta PICONTÓ NOVALES, TERESA (2017) Introducción y perspectivas actuales de la Sociología Jurídica. Bartzelona: Editorial UOC.
NINO, C. S. (1983). Introducción al análisis del Derecho. Bartzelona: Ariel
Derecho.
PRIETO SANCHIS, L. (2005) Apuntes de Teoría del Derecho. Madril: Trotta.
RUIZ RESA, JOSEFA DOLORES (2016) Teoría del Derecho. Valentzia: Tirant lo Blanch.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

AÑON, Mª José. eta besteak (1995) Materiales y ejercicios de Teoría del Derecho.

Valentzia: Tirant lo Blanch.

AÑON, Mª José eta LUCAS, J. de. (1997) Introducción a la Teoria del Derecho.

Valentzia: Tirant lo blanch.

ATIENZA, M. (2001). El sentido del Derecho. Bartzelona: Ariel.

DIAZ, E. (1998) Curso de Filosofía del Derecho. Madril: Marcial Pons ed.

LUCAS, J. DE (1997) Introducción a la Teoría del derecho. Valentzia: Tirant lo

Blanch.

MARTINEZ ROLDAN, L. eta FERNANDEZ SUAREZ, J. (1997) Curso de Teoría

del Derecho. Bartzelona: Ariel.

SORIANO, R. (1997). Sociología del Derecho. Bartzelona: Ariel Derecho.

PEREZ LUÑO, A.E. (1997) Teoría del Derecho. Una concepción de la

experiencia jurídica. Madril: Tecnos.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Espazio urria dela-eta, ikasgelan banatuko da.

Aldizkariak

Anuario de Filosofía del Derecho http://www.uv.es/~afd/.
Cuadernos Electrónicos de Filosofía del Derecho http://www.uv.es/%7Eafd/CEFD/Index_CEFD.html
Doxa http://www.cervantesvirtual.com/portal/DOXA/
Isonomía http://www.isonomia.itam.mx/
Isegoria http://isegoria.revistas.csic.es/index.php/isegoria
Mientras Tanto aldizkaria (http://www.mientrastanto.org/)
Derechos y Libertades (Madrileko Carlos III Unibertsitatea)
Anales de la Cátedra Francisco Suárez (Granadako Unibertsitatea)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BARRERE UNZUETA, MARIA ANGELES
  • CAMPOS RUBIO, MARIA ARANZAZU
  • EZQUIAGA GANUZAS, FRANCISCO JAVIER
  • BENGOETXEA CABALLERO, JOSE RAMON
  • CAMPOS RUBIO, MARIA ARANZAZU
  • NABASKUES MARTINEZ DE EULATE, IKER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:30-12:30

10:30-12:30

22-26

11:30-12:30

22-30

10:30-12:30

10:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:30-10:30

22-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

09:30-10:30

22-30

08:30-10:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1-2 - .
  • AULA 1-2 - .

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

11:30-14:30

11:30-12:30

22-26

13:30-14:30

22-30

11:30-13:30

11:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-21

10:30-11:30

22-30

09:30-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 2.7 - .
  • AULA 2.7 - .