XSLaren edukia

Lurralde Antolakuntza, Ingurumen Legeria eta Administrazioa

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

A) Gaitasunak



Ikasgaian titulazioko hainbat gaitasun transbersal garatzen dira (Lurraldea ezagutu, ulertu eta interpretatzea eta ingurune fisikoa alderdi sozialarekin eta giza alderdiarekin erlazionatzea; Fenomenoak hainbat lurralde-eskalatan erlazionatzea; Lurraldea antolatu eta kudeatzeko eta zerbitzuak eta jarduerak kokatzeko proposamenak egitea; Gai izatea graduko jakintza espezifikoa hurbileko beste arlo eta diziplina batzuekin lotzeko eta aplikatzeko; Ikasleak gai izatea etengabe ikasteko eta eguneratzeko), disziplinak berez duen faktore juridikoarekin hartu-emanean.



Lurralde Antolakuntzako Graduak dituen gaitasun espezifikoen baitan, honako ikasgaiak laugarren gaitasun bezala aipatutakoa garatzen du bereziki: Ezagutzea araudiak, eskumenak eta legeak aurreikusitakoa, tramitatzeko moduak eta lurralde antolakuntzako lanen prozedurak, baita administrazioaren baitako hierarkizazioa, hirigintza plagintza, lurralde plangintza, ingurumenen babesa, arrisku naturalen prebentzioa eta lurraldearen garapena edozein arlotan ere.



B) Irakasgaia ikastearen emaitzak.



Ikasgaiaren azken helburua da ikasleak ulertzea kasu askotan burutu beharko dituzten funtzio profesionalak dituzten ondorio juridikoak, eta izaera interdisziplinarra duen gai batean txertatu edo sartu ahal izateak ere. Kontuan izanik graduko ikasketa planean ez dagoela beste inolako ikasgairik izaera juridikoa duenik ikastearen ondorioz, ikasleak honako emaitzak lortzea nahiko litzateke:



1) Gai izan dadila ulertzeko lurraldearen inguruan hartu asmo den edozein erabakik izan ditzakeen ondorio juridiko zuzenak eta zeharkakoak.



2) Gai izan dadila bere eguneroko lanean teknika juridikoaren oinarrizko elementuak aplikatzeko (araudia, nazioarteko dokumentuak, oinarrizko printzipio juridikoak, etab.).



3) Gai izan dadila oinarrizko balio juridikoa duten tresnak onartzeak edo emateak (legeak, erregelamenduak, sententziak, administrazio egintzak, etab.) lurralde antolakuntzan izan ditzaketen ondorioak aztertzeko eta ebaluatzeko.

4) Gai izan dadila lurraldearen inguruko gaian gestore edo ikertzaile bezala burutu dezakeen lanean etorkizunean arlo honetan azalduko diren azken berritasun juridikoak txertatzeko.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

0. SARRERA.

I. ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN OINARRIAK.

1. Zuzenbidea, Estatua eta Zuzenbide Estatua.

2. Lurralde Antolamendua, Hirigintza eta Ingurumena arautzen duten Zuzenbidearen atalak.

3. Administrazio Zuzenbidearen iturriak.

4. Administrazio Publikoa: Konstituzioaren adiera eta antolakuntza.

5. Hiritarraren egoera juridikoa Administrazio Zuzenbidean.

6. Administrazio jarduera: administrazio egintza eta administrazio prozedura.

II. LURRALDE PLANGINTZA.

1. Lurralde antolamendua eta Zuzenbidea, oro har.

2. Euskal Herriko Lurralde antolamenduari buruzko Legea (4/1990).

III. HIRIGINTZA PLANGINTZA.

1. Hirigintza eta Zuzenbidea.

2. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Euskal Herriko Legea (2/2006).

IV. INGURUMEN ZUZENBIDEA.

1. Ingurumena eta Zuzenbidea, oro har.

2. Ingurumena babesteko tresnak.

V. LURRALDE ETA INGURUMEN ZUZENBIDEKO ZENBAIT ATAL (Zehazteke: Itsasertzak, Babespeneko inguru naturalak, Mendiak, Urak, Hondakinak, Errepideak, Portuak, Aireportuak, Kutsadura akustikoa).









MetodologiaToggle Navigation

1) Klase magistralen bidez irakasleak ikasgaiaren programa teorikoa azalduko du kurtsoan zehar, aurrerago adierazten den denbora plangintzaren arabera. Klaseak eztabaidara eta parte-hartze etengabera zabalik egongo dira. Azken emaitzaren ehuneko hogeia balioko du klaseen ehuneko laurogeita bost baino gehiagotara azaltzeak, eztabaidetan parte hartzeak eta kurtsoan zehar proposatuko diren jarduerak egiteak.



2) Kurtsoan zehar programako alor ezberdinen inguruan hainbat praktika eta ariketa egingo dira, araudian edota benetazko zein asmatutako kasuetan oinarrituta. Praktikak egin edo erantzuteko erabili beharreko araudia edo dokumentazio juridikoa Egela orrialdean jarriko da edo aurretiaz klasean banatuko da. Praktikak klaseetako ordutegiaz kanpo egingo dira, ohikotasunez, baina emaitzak klasean azaldu eta komentatuko dira. Azken emaitzaren ehuneko hogeita hamarra balioko du kurtsoan zehar burututako praktikak eta ariketak.



3) AZKEN AZTERKETA egongo da, kurtsoan zehar garatutako arlo teoriko eta praktiko ezberdinak bateratuko dituena. Azken emaitzaren ehuneko berrogeita hamarra balioko du azterketa honek. Ikasgaia gainditzeko, jarduera ezberdinen bidez lortu daitezkeen puntuen %50a baino gehiago lortzeaz gain, nahitaezkoa izango da, gutxienez, azken azterketan 5 puntuetatik 1,5 puntu lortzea.



4) Egelako ikasgaiaren orrialdean ikasgaiaren lotura duten irakurgai osagarriak, hainbat testu, web orrialdetarako estekak, gaur egungo berriak, etab. azaldu ahal izango dira. Hauen kontsulta eta irakurketa borondatezkoak dira.





GUTXI GORA BEHERAKO KRONOGRAMA



Iraila 3 astetan 1. Zatia Ariketa praktikoak

Urria 4 astetan 2. Zatia Ariketa praktikoak

Azaroa 5 astetan 3. Zatia Ariketa praktikoak

Abendua 3 astetan 4. Zatia Ariketa praktikoak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

A) Ebaluazio jarraiaren alternatiba. Jarraian azalduko diren jarduera eta portzentaien araberakoa izango da nota:

1) Klaseen ehuneko laurogeita bost baino gehiagotara azaltzeak, eztabaidetan parte hartzeak eta jarduerak egiteak: %20

2) Kasu praktikoak egitea eta kurtsoan zehar egingo diren ariketak burutzea: %30

3) Azken azterketa: %50. Ikasgaia gainditzeko, jarduera ezberdinen bidez lortu daitezkeen puntuen %50a baino gehiago lortzeaz gain, nahitaezkoa izango da, gutxienez, azken azterketan 5 puntuetatik 1,5 puntu lortzea.



B) Azken ebaluazioaren alternatiba.

Azken azterketa (arlo teoriko eta gai praktikoak ebaztea bateratuko ditu) azken notaren %100 balioko du. Ebaluazio sistema hau aukeratu ahal izateko, ikasleak azaroaren 13a baino lehen jakinarazi beharko dio irakasleari. Irakasleak, kasu honetan ikasi beharreko materiala, bibliografiaren erreferentziaz, zein den jakinaraziko dio ikasleari.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasgaiari dagokion EGELA orrialdean (edo paperean klasean) nahitaez erabili beharreko materiala eskuragarri jarriko da kurtsoan zehar (programako ikasgaiei dagokien eskema edo apunteak, legeria, sententziak, kasu praktikoak, nazioarteko dokumentuak, etab.)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALLI, J.C. y LOZANO, B., Administración y legislación ambiental, Dykinson, Madrid, 9ª ed., 2016

LOPEZ RAMON, F., Introducción al derecho urbanístico, Marcial Pons, 4ª ed., 2013

SANTAMARÍA, R., Curso básico de Derecho Ambiental general, IVAP, Oñati, 2015.



(edo gaiaren inguruan aterako diren argitarapen berriak, zeintzuk ikasgaiaren programan barneratuko diren)



Oinarrizko lege testuak:



- 4/1990 Legea, Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzkoa

- 2/2006 Legea, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa

- 3/1998 Legea, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra

Gehiago sakontzeko bibliografia

LASAGABASTER, I. y LAZCANO, I., Régimen jurídico de la ordenación del territorio en Euskal Herria, IVAP, Oñati, 1999
GATÓN, J. y otros; Manual de Ordenación Urbanística de la CAPV, IVAP, Oñati, 2013
GARCIA MAZA, R. e IZETA, N., Manual Básico de Derecho Urbanístico Vasco, IVAP, Oñati, 2011

ESTEVE, J., Derecho del medio ambiente, Marcial Pons, Madrid, 3ª ed., 2014
ORTEGA, L., y ALONSO, M.C. (dirs.), Tratado de Derecho Ambiental, Tirant lo blanch, Valencia, 2013
LASAGABASTER, I., LAZCANO, I. y GARCÍA, A., Derecho Ambiental.Parte General,2ª ed.,IVAP, Oñati,2004.

Aldizkariak

IeZ (Ingurugiroa eta Zuzenbidea – Derecho y Medio ambiente) (2003tik www.eitelkartea.com helbidean eskuragarri)

Revista de Derecho Urbanístico y Medio Ambiente (1967tik)

Revista Aranzadi de Urbanismo y Edificación (2000tik)

Actualidad Jurídica Ambiental (www.actualidadjuridicaambiental.com)

Disziplina honekin lotutako artikulu dezente daude honako aldizkarietan: Revista de Administración Pública, Revista Española de Derecho Administrativo, Revista Vasca de Administración Pública.

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-16

11:00-13:00

11:00-11:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM 2.76 - LETREN FAKULTATEA
  • SEM 2.76 - LETREN FAKULTATEA

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-16

11:30-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM 2.76 - LETREN FAKULTATEA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-16

12:30-13:00

11:00-13:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 208 - ELURRETA IKASGELATEGIA
  • AULA 208 - ELURRETA IKASGELATEGIA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-16

11:00-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 208 - ELURRETA IKASGELATEGIA