XSLaren edukia

Adierazpen Grafikoa I

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2021/22
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Honako gaitasun hauek izateko edukiak biltzen ditu ikasgaiak: 1) espazio-zentzua izatea, 2) geometria metrikoko eta geometria deskribatzaileko metodo tradizionalen bidezko adierazpen grafikoko teknikak ezagutzea.



Ikasgaia hau eta ADIERAZPEN GRAFIKOA II ikasgaia elkarren osagarri dira.



Gaitasun zehatzak:



M01CM02 - Ikuskera espazialerako gaitasuna eta adierazpen grafikorako teknikak, bai geometria metriko eta deskriptiboaren metodo tradizionalen bidez eta bai ordenagailuz lagundutako diseinurako aplikazioen bidez.



Gaitasun orokorrak:



MEC1 -Ikasleek frogatzea lehen mailan landutako gaiak bereganatu eta ulertu dituztela, beren aurreko ezagutzetan zimendaturik.

MEC2 -Lehen mailako gaiei buruzko ariketa espezifikoak ebaztea modu arrazoituan.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. GEOMETRIA DESKRIBATZAILEA. SARRERA

-Geometria deskribatzailearen oinarriak. Proiekzio motak: zilindrikoak eta konikoak.

-Irudigintza-sistemen sailkapena.



2. SISTEMA DIEDRIKOA

2.1. OINARRIZKO ELEMENTUEN ADIERAZPENA

-Puntuaren adierazpena.

-Zuzenaren adierazpena: Trazak, malda, tartea. Zuzenaren alfabetoa.

-Planoaren adierazpena: Trazak, malda, malda/inklinazio handieneko lerroa, plano batetan puntuak, zuzenak eta forma lauak kokatzea. Emandako maldadun zuzenak planoan kokatzea. Zuzen batetik emandako maldadun plano bat pasaraztea.

2.2. ELEMENTUEN ARTEKO ERLAZIOAK.

-Elkarguneak

-Paralelotasuna

-Elkarzutasuna

-Zuzenki baten egiazko magnitudea. Elementuen arteko distantziak kalkulatzea.

2.3. EGIAZKO MAGNITUDEAK LORTZEKO METODOAK.

- Eraispenak. Plano baten eta bere baitan dauden elementuen eraispena eta eraispenaren desegitea. Aplikazioak.

-Plano-aldaketak. Zuzen eta planoak posizio egokian jartzea. Plano-aldaketen aplikazioak distantzia eta egiazko magnitudeak lortzeko.

2.4. ANGELUAK.

-Bi zuzenen arteko angelua. Zuzen eta plano baten arteko angelua. Bi planoren arteko angelua.

-Alderantzizko eragiketak: zuzen eta planoak marraztea beste zuzen eta plano batzuekin emandako angeluak osatzen dutenak.

2.5. GAINAZALAK

-Gainazalen sailkapena.

-Poliedroak: ezaugarri geometrikoa keta hauen adierazpena.

-Gainazal erradiatuak: Piramidea eta Konoa. Adierazpena. Sekzio lauak. Garapena.

-Prisma eta zilindroa: Adierazpena. Sekzio lauak. Garapena.

-Biraketa-gainazalak: Esfera. Adierazpena. Sekzio lauak.

2.6. GAINAZALEN ELKARGUNEAK

-Metodo orokorra. Muga-planoak.

-Elkargune motak: sartzea, hozka, muga bakuna, muga bikoitza.

-Kasu praktikoak. Erradiatutako gainazalak.



3 PLANO AKOTATUEN SISTEMA ETA BERE APLIKAZIOAK

3.1. OINARRIZKO ELEMENTUEN ADIERAZPENA.

-Puntuaren adierazpena.

-Zuzenaren adierazpena: Trazak, malda, tartea. Zuzenaren alfabetoa.

-Planoaren adierazpena: Trazak, malda, malda handieneko lerroa. Emandako maldadun zuzenak planoan kokatzea. Zuzen batetik emandako maldadun plano bat pasaraztea.

3.2. ELEMENTUEN ARTEKO ERLAZIOAK.

-Elkarguneak

-Paralelotasuna

-Elkarzutasuna

-Zuzenki baten egiazko magnitudea. Elementuen arteko distantziak kalkulatzea.

3.3. EGIAZKO MAGNITUDEAK LORTZEKO METODOAK.

- Eraispenak. Plano baten eta bere baitan dauden elementuen eraispena eta eraispenaren desegitea. Aplikazioak.

-Plano-aldaketak. Zuzen eta planoak posizio egokian jartzea. Plano-aldaketen aplikazioak distantzia eta egiazko magnitudeak lortzeko.

3.4. ESTALKIEN EBAZPENA.

- oinarrizko kontzeptuak. MOta desberdinetako estalkien ebazpena.

3.5. MARRAZKETA TOPOGRAFIKOA.

-Topografia-irudigintza. Erliebearen topografia-eredua: sestra-kurbak, distantziakidetasuna. Malda konstantea duten errepideak marraztea. Erliebe eta plano baten arteko elkargunea. Profilak.

-Obra zibilak. Lur-erauzketa eta lubetak. Lur-berdinketak. Errepideen trazaketa, zati kurbo eta maldadun errepideak. Zeharkako eta luzetarako profilak.

- Urtegien, itsas-obren eta tunelen trazadurari aplikazioa.

- Aplikazioak Geologian eta Meatzaritzan: zundaketak, geruzak, potentzia.

- Lur-azpiko hodiak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia klase magistralen bidez ematen da bere osotasunean. Hala ere, saioetan kontzeptu teoriokoen azalpenekin batera, ariketen ebazpidea eta ikasitako gaien aplikaziorako problemak txandakatzen dira.



Astero ikasleak programatutako lamina bat burutzen du, klasean landutako kontzeptuak bere kabuz landu ahal izateko. Irakaslegoak astero praktika jaso eta ebaluatzen du, eta hurrengo saioan aurkitutako gabezia posibleak aurkeztu eta komentatzen dira, akatsak edo sortutako zalantzak zehaztuz eta argituz.



Egungo egoera dela eta, ikasleak bere kabuz inprimatu eta eskaneatu beharko ditu laminak ikasleak zuzendu ahal izateko.



Gaitegiaren garapenak onartzen badu, ordu batzuk birpasorako eta praktiken sakontzerako erabiltzen dira. Klase hauetan, ikasleari taldeka edo bakarrik ebazteko laminak ahalbidetzen zaizkio, eta ondoren saioaren amaieran komentatzen dira.



Ikasleek kurtso hasieran eskuragarrik izango dute, EGELA plataformaren bitartez, irakasgaian erabiliko diren materialak, bai kontzeptu teorikoak eta baita ariketa praktikoak. Ezinbestekoa da klarera marrazketa teknikorako beharrezkoak diren materialak ekartzea (arkatzak, erregelak, kompasa, etab.).



Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edota ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat edo jardueren atzerapen bat aktibatuko da, egoeraren arabera, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

BuEbaluaketak (ohiko deialdian) hiru zati kontutan hartuko ditu:



-Alde batetik ikasturtean zehar 15 laminako bilduma eginez lortutako nota kontutan hartuko da. Lamina hauetako notak bukaerako notan %10-eko pisua izango du.

-Ikasturtean zehar bi azterketa partzial egingo dira: hauetako bakoitzak bi ariketa izango ditu, eta gehienez 5 puntu lortu ahal izango dira azterketa bakoitzean. Bi azterketa hauetan lortutako notak %30-eko pisua izango du bukaerako nota.

-Ikasgaia bukatzean bukaerako azterketa bat egingo da. Azterketa honek 4 ariketa izango ditu. Azterketa honetan gehienez 10 puntu lortu ahal izango dira eta %60-eko pisua izango du bukaerako notan.



Bukaerako nota = Laminetako nota eta beste ariketa gehigarriak (%10) + Azterketa partzialetako nota (%30) + Bukaerako azterketako nota (%60)



UPV/EHU-ko araudiaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etebgabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du (betiere lehen azterketa partziala baino lehen aurkeztu behar da). Kasu honetan, ebaluazioa ez-ohiko deialdian egiten den bezalakoa izango da.



*Ikasle bat ez bada bukaerako azterketara aurkezten jarriko zaion kalifikazioa EZ AURKEZTUA izango da.



- Lamina-bilduma (10%): MEC1, MEC2, M01CM02

- Azterketa partzialak (30%): MEC1, MEC2, M01CM02

- Azterketa finala (60%): MEC1, MEC2, M01CM02

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Programatutako lamina bilduma.
- Marrazketa Teknikorako beharrezkoak diren materialak (arkatzak, konpasa, angelu-garraiagailua, erregela graduatua, eskuairen jokoa ...)
- Egela bitartez erraztuko diren materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

DÍAZ MÍNGUEZ, R.; Geometría descriptiva : el sistema acotado : aplicaciones. Universitat Politècnica de Valencia, 2015

FERNANDEZ SANZ ELIAS,G. Fundamentos del Sistema Diédrico . E Asociación de Investigación: Instituto de Automática y Fabricación. Unidad de Imagen. León. 1999

FERNANDEZ SANZ ELIAS, G. Geometría Descriptiva: Sistema Acotado. E. Asociación de Investigación: Instituto de Automática y Fabricación. Unidad de Imagen. León. 2004.

GARCIA LOPEZ, M.J; ETXEBERRIA RAMIREZ, P. Sistemas de Representación. Ejercicios resueltos paso a paso. Ed. UPV/EHU , 2007

GARCIA MARCOS, R. Sistemas de Representación. El autor. Bilbao 1995.

GARMENDIA, I. Geometria deskribatzailea. J. Garmendia, 2005.

IZQUIERDO ASENSI, F. Geometría Descriptiva. Sistema Diédrico. El autor. Madrid 1995

RODRIGUEZ DE ABAJO, F.J. Geometría Descriptiva. Sistema de planos Acotados. Ed. Donostiarra. 1991.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AUÑÓN LÓPEZ, J.; FERRI ARANDA, J.A.; Geometría métrica y descriptiva : ejercicios resueltos y comentados en el sistema de planos acotados. Universidad Politécnica de Valencia
COBOS GUTIÉRREZ, C.; RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ, A.; Ejercicios de representación gráfica en ingeniería. Editorial: Tébar , 2003
COBOS GUTIÉRREZ, C.; RODRÍGUEZ DOMÍNGUEZ, A.; MARTÍN SALINAS , J.; Geometría para ingenieros. Editorial: Tébar, 2001
ESCUDERO ALAMEDA, J.J.; [ET AL.] , Ejercicios de geometría descriptiva. Bellisco , 2001 [1a ed.]
GÓMEZ JIMÉNEZ, F.; FERNÁNDEZ GONZÁLEZ , M.; Geometría descriptiva : sistema diédrico y acotado : problemas. Universidad Politécnica de Cataluña , 2006
LEÓN ROBLES, C.A; MATAIX SANJUÁN, J.; LEÓN ROBLES; G. Trazado geométrico de obras lineales. Editorial: Universidad de Granada ,2012
MONGE, G.; Geometría descriptiva. Colegio de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos, 1996
RODRIGUEZ DE ABAJO, F.J. Geometría Descriptiva. Sistema Diedrico. Ed. Donostiarra. 1986.
ROJAS SOLA, J.I.; Geometría descriptiva aplicada : ejercicios resueltos de sistema diédrico, sistema acotado, sistema axonométrico. Universidad de Jaén, 1996
TAIBO FERNÁNDEZ, A.; Geometría descriptiva y sus aplicaciones. Editorial: Tébar, 2001
ZORITA CARRERO, I.; Geometría descriptiva , sistema diédrico, sistema acotado : colección de ejercicios resueltos y para resolver. Universidad de Extremadura , 2003
ZORRILLA, E. MUNIOZGUREN,J. Dibujo Técnico I . Sistemas de Representación. Ed. E.T.S.I.I. Bilbao 1985

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ GONZALEZ, IRANTZU
  • ETXEBERRIA RAMIREZ, PAULO
  • MUNIOZGUREN COLINDRES, JAVIER IGNACIO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-10

09:00-11:00

08:00-10:00

9-9

12:00-14:00

11-14

09:00-11:00

08:00-10:00

14-14

12:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P3M 3A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

09:00-11:00

08:00-10:00

3-3

09:00-11:00

08:00-10:00

4-9

09:00-11:00

08:00-10:00

9-9

12:00-14:00

10-14

09:00-11:00

08:00-10:00

14-14

12:00-14:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA
  • P2M 1A - I.I.T.U.E. BILBO - SAN MAMES BARRIA