"UNIKOAK ARABA 2023" Kultur jarduerak antolatzeko ideia lehiaketa
Deialdiaren helburua da Arabako Campuseko ikasleen ideiak biltzea, euskara eta euskal kultura bultzatzeko jarduerak antolatzeko (jardunaldiak, tailerrak, kontzertuak, zinema, antzerkia, poesia, etab.).
Deialdia UPV/EHUko Arabako Campuseko edozein gradutako eta graduondokotako ikasleei zuzendatu dago.
Parte hartzaileek eskabide orria bete eta helbide elektroniko honetara bidali beharko dute: sec-academica.vicer.campus-alava@ehu.eus. Proposamenak aztertu ondoren, batzorde batek erabakiko du zeintzuk diren onenak eta Arabako Campuseko Errektoreordetzak garatuko ditu ikasleekin elkarlanean.
Proposamenak aurkezteko epea: 2023ko martxoaren 20tik apirilaren 21era.
Dokumentuak: