Kredituak prestakuntzarako Kultur Ekintzengatik
GRADUAK
(Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak finkatutako antolamenduren ondoko ikasketa-planak)
-
GRADUren bat egiten ari diren ikasleek kredituak amortizatu ahal izango dituzte, Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatutako prestakuntzarako kultur ekintzak eginez gero.
-
Baliokidetasuna: 25 orduko kreditu 1; gehienez, 3 kreditu ikasturteko.
-
Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatutako jardueren zerrenda.
-
Beste errektoreordetza batzuek e.a. antolatutako jardueren zerrenda.
-
Arautegi-oinarria: Graduko ikasketetan kredituak transferitu eta onartzeko Arautegiaren. 11.4. a) artikulua.
IKASKETA PLAN ZAHARRAK
(Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak finkatutako antolamenduren ondoko ikasketa-planak)
-
Ikasketa-plan zaharretan ikasten ari diren ikasleek aukera askeko kredituak amortizatu ahal izango dituzte, Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatutako eta bermatutako ikastaro, mintegi, hitzaldi, jardunaldi eta kongresuetan parte-hartzeagatik.
-
Baliokidetasuna: 15 orduko kreditu 1; ziklo bakarreko tituluetan gehienez 20 kreditu, eta bi zikloko tituluetan gehienez 30 kreditu.
-
Beste errektoreordetza batzuek e.a. bermatutako jardueren zerrenda.
-
Arautegi-oinarria: Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako 2015-2016 ikasturteko Arautegiaren 64.12. artikulua.