Bukatuta dauden deialdiak

4. Jardunaldi ERREFLEXIBOA: 2022M8 Kultura-ondareari begirada berriak. Ikerketa feministak kontakizun historiko inklusibo baterako

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, 2019tik jardunaldi gogoetatsuak egiten dira UPV/EHUko bi taldek antolatuta: Kultur Paisaiak eta Ondarea UNESCO Katedra;  eta Ondare Eraikia Ikertzeko Taldea (GPAC), SXX Ondarea plataformarekin eta Arkitektura, Hirigintza eta Ondareko emakume profesionalen sarearekin batera, ARQSarean.

Irakasleak:

  • Isabel Mellén, Álava Medieval (Vitoria-Gasteiz)
  • Lourdes Prado Torreira, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
  • Amaia Apraiz Sahagún eta Ainara Martínez Matía, Women´s Legacy (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Eva Álvarez eta Carlos Gómez, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
  • Inés Moisset, “Un día, Una Arquitecta” Plataformaren Koordinatzailea (Argentina)
  • Carolina Quiroga, Buenos Airesko Unibertsitatea, LINA Plataforma (Argentina)
  • Xabier Fernández eta Inma Izeta. Arazi-Aranzadi UTE eta LILAEL Elkartea


Data: 2022ko martxoaren 8a
Ordutegia: 16:00 - 19:30
Tokia: Micaela Portilla 0.7 GELA
Nori zuzendua: Arabako Campuseko Irakasle-ikertzaile eta Graduondoko ikasleentzat
Izena emateko epea: 2022ko martxoaren 7ra arte
Asistentzia: Aurrez aurrekoa. Egun bat lehenago baieztatuko da posta elektronikoen bidez (30 lagunentzako edukiera) / On-line. Egun bat lehenago konexiorako esteka bidaliko da webex plataformaren bidez

Onarpena, izen-ematearen ordena zehatzaren arabera. Plaza librerik geratzen bada soilik onartuko dira beste Campusetako IIP eta ikasleak.

Inskripzioak