Bukatuta dauden deialdiak

IKASTAROA Datuen analisi eta modelatze interaktiboa MS Power Business Intelligence Desktop erabilita (Power Query DAX-lengoaia)

Business Intelligence-ren funtsezko eskema "Datuetatik informaziora eta informaziotik ezagutzara..." dela kontuan hartuta, parte-hartzaileek datuak ateratzeko, aztertzeko, modelizatzeko eta bistaratzeko tresnak ezagutuko dituzte, ingurune interaktibo batean. Datuak hainbat jatorritatik konektatzen, antolatzen eta Power Query-rekin eraldatzen ikasiko dute, MS Power Business Intelligence Desktop-tik txosten-orriak diseinatuz. Gainera, hodeian fitxategiak nola argitaratu eta aginte-taula interaktibo ikusgarri bihurtuko diren panelak nola diseinatu erakutsiko da.


MS Power Business Intelligence-k aukera ematen du datu-kantitate handiak jatorrizko formatu desberdinetatik kudeatzeko, eta horrek diziplinarteko tresna bihurtzen du, ikerketa aplikatuko hainbat arlotan erabiltzeko.

Irakaslea: BIKAI GLOBAL, S.L. (ANA GARCIA-SERRANO). Negozio-inteligentzian, estrategian eta eragiketetan aditua. Power Busines Intelligence Desktop-en aditua.
Etengabeko prestakuntzako prestatzailea.

Datak:  2022ko martxoaren 10, 15, 17, 22 eta 29a

Ordutegia: 17:00 - 21:00

Tokia: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Arabako Atala  A10 (Gela)

Izena emateko epea: 2022ko martxoaren 8ra arte

Eskeinitako plazak: 32

Nori zuzendua: Arabako Campuseko Irakasle-ikertzaileak eta Graduondoko ikasleentzat.

Onarpena, izen-ematearen ordena zehatzaren arabera. Plaza librerik geratzen bada soilik onartuko dira beste Campusetako IIP eta ikasleak.

Inskripzioak