Beste zerbitzu batzuk Arabako Campusean

Beste zerbitzu batzuk

Jantokiak eta kafetegiak

Unibertsiateko kafetegia eta jantokia:

Unibertsitate Pabiloia izeneko eraikinean kokatuta dago, kafetegi gune bat eta  jantoki bat  ditu. jantokia beheko solairuan dago, gutxi gorabehera 148 pertsonentzako lekua du.

Unibertsitateko jantokiaren eta kafetegiaren egungo adjudikazioduna TAMAR enpresa da.

 

Jantokirako Bonoak:

Bonoaren deskribapena Prezioa
5 menu edariarekin   29 €
10 menu edariarekin   56 €
20 menu edariarekin 108 €
5 menu edaririk gabe    26 €
10 menu edaririk gabe    51 €
20 menu edaririk gabe 100 €

 

 

 

Ordutegia:

  • Jantokia: astelehenetik ostiralera, 12:30-15:30
  • Kafetegia: astelehenetik ostiralera , 08:30-16:30

 

Arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera zerbait jateko eta edateko  VENDING makina saltzaile zerbitzua baino ez da izango.

  

Helbidea:
Unibertsitate Pabilioia
Los Apraiz, 1
01006 Vitoria-Gasteiz

Ikastegietako kafetegiak:

Farmazia Fakultateak, Letren Fakultateak, Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolak eta Irakasleen Unibertsitate Eskolak kafetegiak dituzte beren eraikinetan.