ENERGIA

BITXIA DA, EZTA?

Ba al dakizu etxeetako energia-kontsumoaren ia %50 berokuntzara bideratzen dela?

Etxeetako energia-kontsumoaren banaketa

Ba al dakizu janaria prestatzerakoan ere energia aurrez dezakezula?

Idatzi errezeta hauek:

  • Lanari ekin aurretik, antola zaitez eta atera hozkailutik osagai guztiak aldi bakar batean. Hozkailuko atea irekitzen dugun bakoitzean, barruko tenperatura igo egiten da; ondorioz, zirkuituak lan handiagoa egin behar du eta energia gehiago kontsumitzen du.
  • Osagairen bat desizoztu behar baduzu, atera izozkailutik aurrerapen nahikoaz eta desizoztu hozkailuan (kanpoan desizoztu beharrean). Hotzak doan emandako irabaziak eskuratuko dituzu.
  • Erabili janaria prestatzeko darabilzun sua baino diametro handiagoko ontziak.
  • Jarri estalkiak ontziei, beroa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  • Prestatu janaria eltze lasterretan edo presio-eltzetan. Denbora eta energia aurrezten dute (%30era arte) eta metodo osasungarriagoa ere bada, elikagaiek mantenugai gutxiago galtzen baitituzte.
  • Itzali sua (indukziozko eta gasezko suetan izan ezik) egosten amaitu baino 5 minutu lehenago, hondakin-beroa aprobetxatzeko, energia gehiago gastatu gabe.
  • Aprobetxatu ahalik eta gehien labearen edukiera, jaki kopuru handiak batera prestatuta.
  • Ekidin, behar ez denean, labearen atea irekitzea. Atea irekitzen dugun bakoitzean, lortutako %20 arteko beroa xahutzen da.
  • Itzali labea janaria egin baino 5 minutu lehenago, hondakin-beroa aprobetxatzeko.