Ohiko hondakin batzuk biodegradatzeko behar den denbora:
Pilak
1.000 urte baino gehiago
Plastikozko botilak
100 urtetik 1.000 urtera
Aluminiozko latak pakete batean biltzeko plastikozko uztaiak
450 urte
Plastikozko poltsak
400 urte
Tinta-kartutxoak
30 urte
Edari-latak
10 urte
Txikleak
5 urte
Zigarrokinak
1 urtetik 2 urtera
Laranja-azalak
6 hilabete
Lehengaia artoa duen CD biodegradagarri bat garatu du SANYO multinazionalak. 25 Gigako edukiera eta 50 urteko bizi baliagarria du (ur eta karbono dioxido bihurtuz biodegradatzen da).
Zenbait enpresek dagoeneko ekin diete "pila ekologikoak" ikertzeko eta garatzeko prozesuei. Material biodegradagarriekin egindako pilak dira, ez dute substantzia arriskutsurik (beruna, merkurioa eta nikela) eta ez dute birzikla ezin daitekeen plastikozko osagairik ere. Beraz, gastatutakoan, "gainerako zaborraren" edukiontzian utz genitzake, ingurumena arriskuan jarri gabe. Lastima oraindik merkaturatu ez izana...