BITXIKERIAK

HONDAKINAK

BITXIA DA, EZTA?

  • Ohiko hondakin batzuk biodegradatzeko behar den denbora:
    Pilak 1.000 urte baino gehiago
    Plastikozko botilak 100 urtetik 1.000 urtera
    Aluminiozko latak pakete batean biltzeko plastikozko uztaiak 450 urte
    Plastikozko poltsak 400 urte
    Tinta-kartutxoak 30 urte
    Edari-latak 10 urte
    Txikleak 5 urte
    Zigarrokinak 1 urtetik 2 urtera
    Laranja-azalak 6 hilabete
  • Lehengaia artoa duen CD biodegradagarri bat garatu du SANYO multinazionalak. 25 Gigako edukiera eta 50 urteko bizi baliagarria du (ur eta karbono dioxido bihurtuz biodegradatzen da).
  • Zenbait enpresek dagoeneko ekin diete "pila ekologikoak" ikertzeko eta garatzeko prozesuei. Material biodegradagarriekin egindako pilak dira, ez dute substantzia arriskutsurik (beruna, merkurioa eta nikela) eta ez dute birzikla ezin daitekeen plastikozko osagairik ere. Beraz, gastatutakoan, "gainerako zaborraren" edukiontzian utz genitzake, ingurumena arriskuan jarri gabe. Lastima oraindik merkaturatu ez izana...

ENERGIA

BITXIA DA, EZTA?

Ba al dakizu etxeetako energia-kontsumoaren ia %50 berokuntzara bideratzen dela?

Etxeetako energia-kontsumoaren banaketa

Ba al dakizu janaria prestatzerakoan ere energia aurrez dezakezula?

Idatzi errezeta hauek:

  • Lanari ekin aurretik, antola zaitez eta atera hozkailutik osagai guztiak aldi bakar batean. Hozkailuko atea irekitzen dugun bakoitzean, barruko tenperatura igo egiten da; ondorioz, zirkuituak lan handiagoa egin behar du eta energia gehiago kontsumitzen du.
  • Osagairen bat desizoztu behar baduzu, atera izozkailutik aurrerapen nahikoaz eta desizoztu hozkailuan (kanpoan desizoztu beharrean). Hotzak doan emandako irabaziak eskuratuko dituzu.
  • Erabili janaria prestatzeko darabilzun sua baino diametro handiagoko ontziak.
  • Jarri estalkiak ontziei, beroa ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  • Prestatu janaria eltze lasterretan edo presio-eltzetan. Denbora eta energia aurrezten dute (%30era arte) eta metodo osasungarriagoa ere bada, elikagaiek mantenugai gutxiago galtzen baitituzte.
  • Itzali sua (indukziozko eta gasezko suetan izan ezik) egosten amaitu baino 5 minutu lehenago, hondakin-beroa aprobetxatzeko, energia gehiago gastatu gabe.
  • Aprobetxatu ahalik eta gehien labearen edukiera, jaki kopuru handiak batera prestatuta.
  • Ekidin, behar ez denean, labearen atea irekitzea. Atea irekitzen dugun bakoitzean, lortutako %20 arteko beroa xahutzen da.
  • Itzali labea janaria egin baino 5 minutu lehenago, hondakin-beroa aprobetxatzeko.

MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

BITXIA DA, EZTA?

Badakizu zenbat kostatzen den auto pribatua erabiltzea?

Kotxe partikularra erabiltzegatik sortutako kostuen banaketa

Ibilgailu elektrikoak

Bateria birkargagarri bankadez edo energia biltegiratzeko beste sistema batzuez %100ean elikatutako motor elektriko batek higiarazten du ibilgailu elektrikoa.

Hauek dira ibilgailu horien abantailak:

  • Ez dute hots-kutsadurarik edo isurketarik sortzen.
  • Ohiko ibilgailu batek baino erantzun azkarragoa du.
  • Galera mekaniko gutxiago, energia-errendimendu handiagoa eta balaztatze-energia berreskuratzeko aukera ditu.
  • Mantentze-kostu eta km bakoitzeko kostu baxuagoak ditu.

Gehiago jakin nahi baduzu...