CDak eta DVDak

CD ETA DVD HONDAKINAK INGURUMENEAN ZER ERAGIN DUEN EZAGUTU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Irakurri eta hausnartu...

Disko optikoa (CDak eta DVDak) da informazio digitalaren garaiko identifikatzaile onena. Gaur egun, gure eguneroko bizitzako hainbat alorretan (akademikoa, profesionala, aisialdia...) erabiltzen da eta erabat kendu die lekua beste formatu batzuei (disketeak, kaseteak eta bideo-zintak).

Elementu horiek, funtsean, polikarbonatoz (%98) eginak daude eta industrian balio tekniko handiko plastiko mota da. Hondakin hori behar bezala kudeatzen ez bada, material birziklagarri hori alferrik galtzen da.

Zenbait datu interesgarri:

  • CD edo DVD bat ekoizteko 15 g polikarbonato behar dira, produktuaren industria-kostuaren %50.
  • Birziklatze-prozesua honetan datza: polikarbonatoa bereiztean, garbitzean eta berriro ere merkatura sartzean erabilera berriak emateko. Polikarbonatoaren %86 berreskuratzen da.
  • Askotarikoak dira erabilera berriak:
    • Optika: betaurreko mota guztietako lenteentzako.
    • Elektronika: ordenagailuen zenbait osagai.
    • Segurtasuna: balen kontrako beirak eta istiluen kontrako ezkutuak.
    • Automobilgintza: autoen aginte-mahaiak.
    • Diseinua eta arkitektura: guneen estalkiak eta diseinuzko aplikazioak.

CD eta DVD HONDAKINA SORTZEA PREBENITU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Barneratu eta gauzatu ohitura erraz hauek:

Erabili informazioa gordetzeko formatu hauek:

  • USB memoriak.
  • Disko gogor eramangarriak.
  • MP3 eta MP4.
  • CD eta DVD birgrabagarriak.

CDak eta DVDak BEREIZI ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Ba al zenekien...?

Disko optiko (CDak eta DVDak) guztiak birzikla daitezke.

Bereizi

Utzi CDak eta DVDak gaikako bilketarako Campuseko puntuetan (Farmazia eta ITUE).

Horrela, baimendutako kudeatzaile batek bilduko du eta, gero, birziklatu egingo da.