MUGIKORRAK

MUGIKOR HONDAKINAK INGURUMENEAN ZER ERAGIN DUEN EZAGUTU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Irakurri eta hausnartu...

Telefonia mugikorraren teknologia etengabe eguneratzeagatik, telefonia-konpainien artean dagoen lehiakortasunetik sortutako eskaintza-kopuru handiagatik eta gure kontsumo-ohiturengatik, guztiok dugu, gutxienez, erabiltzen dugun mugikor bat eta, agian, erabiltzen ez dugun beste bat edo batzuk.

Azken urteetan, pixkanaka-pixkanaka, mugikorren batez besteko bizitza baliagarria laburtu egin da eta, gaur egun, bi urtera ere ez da iristen.

Zenbait datu interesgarri:

  • Erabiltzen ez diren mugikorrek hondakin hauek sortzen dituzte:
    • Terminala bera (karkasa, zirkuitua, osagai elektronikoak…)
    • Bateria.
    • Osagarriak (kargagailua, "esku librekoaren" elementuak, aurikularrak…)
  • Ingurumenaren ikuspegitik, bateriak eta zirkuitu integratuak dira bi elementu problematikoenak.
  • Telefono mugikorreko osagaien %90 birzikla daiteke.

MUGIKOR HONDAKINA SORTZEA PREBENITU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Barneratu eta gauzatu ohitura erraz hauek:

  • Onartu kontsumitzaile gisa duzun ardura eta ekidin mugikorra gutiziagatik edo premiazkoa ez denean aldatzea.
  • Funtzionatzen duen mugikorra behin betiko bota aurretik, baloratu senide edo lagun bati ematea.

MUGIKOR HONDAKINA BEREIZI ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Bereizi

Utzi erabiltzen ez duzun mugikorra udalaren edo merkataritzako bilketa-puntuetan:

  • Puntu berde mugikorrean.
  • Garbigunen.
  • Besteak beste, telefono-dendetan eta azalera handiko merkataritza-guneetan aurki ditzakezun TRAGAMOVIL edukiontzietan.

Kontsultatu hemen bilketa-puntu hurbilenak eta horrela, baimendutako kudeatzaile batek bilduko du eta, gero, birziklatu egingo da.