MUGIKORTASUN IRAUNKORRA

MUGIKORTASUNAK INGURUNEAN ZER ERAGIN DUEN EZAGUTU NAHI DUZU?

Irakurri eta hausnartu...

Ingurumen-alderdia Ondorioak
Pilaketa Auto-ilara handiak, gidarien bizi-kalitatea galtzea (denbora, estresa) eta hirian espazioa galtzea (auto partikularrek geroz eta leku gehiago okupatuta).
Zarata Bizigarritasunari eta biztanleriaren osasunari eragindako kalteak.
Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak
  • EAEn egindako isurketa guztiaren %23 dira garraio-sektoreko BEG isurketak. %95 errepide bidezko garraioarekin lotuta dago.

  • CO2 sortzen du autoko erregaia (gasolina edo diesela) erretzeko prozesuak. Eta gas hori da berotegi-efektu handiena eragiten duena.
     

    Motor mota Isurtze-tasa
    Gasolina 2,3 kg CO2/litro
    Diesela 2,6 kg CO2/litro

    Zertaz ari garen ideia bat egin dezazun...
    Gasteiz > Donostia > Gasteiz ibilbidea urteko lanegun guztietan eginda, gutxi gorabehera, 5 tona CO2 isurtzen da.
  • Ezagutu zure ibilgailuaren ingurumen-inpaktua.
    http://www.idae.es/index.php/mod.pags/mem.detalle/id.84
Gune publikoaren okupazioa Zalantzarik gabe, auto pribatuek garraio publikoak baino gune publiko gehiago hartzen dute. Izan ere, lehenek denbora-tarte luzea pasatzen dute aparkatuta; bigarrenak, aldiz, eguneko zatirik gehienean mugimenduan dabiltza.
Erregai fosilak agortzea Abiadura honetan jarraituz gero, 2004. urteko erregai fosilen erdia izatea aurreikusten da 2050. urtean.