PAPERA ETA KARTOIA

PAPER ETA KARTOI HONDAKINAK INGURUNEAN ZER ERAGIN DUEN EZAGUTU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Irakurri eta hausnartu...

Paperak funtsezko rola izan du eta du gure kulturan eta ezagutza-transmisioan. Campuseko "material" kontsumituenetako bat da.

Papera eta kartoia ekoizteko prozesuan dauden ingurumen-presio nagusienak hauek dira:

Diagraman identifikatutako inpaktuak paper birjina ekoizterakoan eta paper birziklatua ekoizterakoan sortzen dira, baina oso bestelako kantitateetan.

Hauek dira paper birziklatua ekoizteak dakartzan ingurumen-aurrezkiak, paper birjinaren ekoizpenarekin alderatuta:

500 ORRIKO PAKETE BAKOITZEKO AURREZKIAK
Ur-kontsumoa 79,4 litro % 61
Energia-kontsumoa 16,3 kWh % 61
 Egur-kontsumoa (zuhaitzak) 7,5 kg % 100
(paper birziklatua egiteko ez da zuhaitzik ebaki behar)

Birziklatzeko, gaikako bilketan jasotako paper eta kartoi tona bakoitzarekin (gutxi gorabehera, A4 tamainako 500 orriko 400 pakete edo 7.000 egunkari) honako hau aurrezten da:

  Datua Baliokidetasuna
Egurra 3,2 m 3 17 zuhaitz heldu
Ur-kontsumoa 20.000 litro 100 bainuontzi
1,2 igerileku
 Erregai-kontsumoa  140 litro Autoaren 2 erregai-depositu
Klima-aldaketa eragiten duten Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak 900 kilo Gasteiz > Bilbo > Gasteiz ibilbidea egunero bi hilabetez egiten duen auto bat

A nivel municipal el porcentaje actual de recogida selectiva ronda el 41 %.

Datu zirraragarri batzuk:

  • Munduan, 4.000 milioi zuhaitz kontsumitzen ditu industria-sektoreak urtean.
  • Azken 50 urteetan galdutako basoaren azalera Txinaren eta Indiaren azalerak batutakoaren parekoa da.

PAPER ETA KARTOI HONDAKINA SORTZEA PREBENITU ETA INGURUMENA HOBETO ZAINDU NAHI DUZU?

Barneratu eta gauzatu ohitura erraz hauek:

PAPER MOTA
  • Erabili ezaugarri hauetako paper birziklatua:
    • Erabili ondoren %100 birziklatutako papera (dagoeneko erabilitako paperarekin bakarrik ekoitzitakoa).
    • TCF (Totally Chlorine Free, klororik gabekoa).

Ziur egon zaitezke bermatutako paper birziklatuak ez dizula arazorik sortuko fotokopiak atera edo dokumentuak inprimatzeko. Gehienez ere, makina traba daiteke hainbat paper mota aldi berean erabiltzen badira: beraz, badakizu, hautatuko paper birziklatua soilik erabiltzea duzu onena.

KONTSUMOA OPTIMIZATZEA
  • Gorde dagoeneko erabilitako papera eta erabili zuri dagoen aldea oharrak hartzeko eta dokumentuen zirriborroak egiteko. Ideia baliagarria da dagoeneko erabilitako paperekin alde bateko koaderno bat egitea ( orri "tako bat" multzokatu eta grapatuta edo koadernatuta).
  • Zaindu eta aprobetxatu materiala ahalik eta ondoen, denbora luzez erabili ahal izateko eta besteek ere erabil dezaten (liburuak, koadernoak, apunteak…). 
  • Harpidetzak: eman lehentasuna formatu elektronikoko harpidetzei, paper formatuko harpidetzei beharrean. 
  • Partekatu liburuak, egunkariak eta aldizkariak zeure ingurukoekin (lagunak, familia, bizilagunak). Pentsatu paper formatuko harpidetzak partekatzea.
  • Berrerabili paperezko elementu guztiak:
    • Karpetak eta azpikarpetak.
    • Jasotako gutun-azalak: barruko bidalketetarako (igorlearen eta hartzailearen datu berriak idatzita) edo azpikarpeta gisa.
    • Aurkezpen-txartel zaharrak oharrak hartzeko edo jakinarazpenak idazteko.
INPRIMATZEA ETA FOTOKOPIATZEA

Inprimatu edo fotokopiatu aurretik...

  • Konfiguratu dokumentuak ezaugarri hauekin:
    • Ekidin goiburu eta orri-oin handiak, koskak eta aurreko eta ondorengo lerroarteak erabiltzea.
    • Marjina txikiekin.
    • Lerroarte bakunarekin.
    • Leku gutxiago hartzen duten letra-tipoekin (Adibidez: Arial Narrow letra-tipoak Arial letra-tipoak baino gutxiago okupatzen du). Erosotasun handiagoa izateko, letra-tamaina handiekin lan egin daiteke pantailan eta, ondoren, letra-tamaina alda daiteke, inprimatu aurretik. Beste aukera bat izan daiteke pantailako zooma handitzea.
    • Sortu zuri-beltzeko dokumentuak, koloretako dokumentuak sortu beharrean.
  • Pentsatu beti inprimatzea edo fotokopiatzea beharrezkoa den:
    • Askotan, ez da beharrezkoa izango inprimatutako kopiak gordetzea; nahikoa izango baita dokumentuak artxibo informatikoetan gordetzea. Bestalde, ia beti ekidin daiteke mezu elektronikoak inprimatzea.
    • Dokumentu handietan, hautatu lehenik zati baliagarria eta ekidin behar ez diren zatiak inprimatzea edo fotokopiatzea.
    • Ahal den guztietan, bidali dokumentuak posta elektroniko bidez, paperezko formatuan inprimatu eta entregatu beharrean.
  • Inprimatu aurretik, zuzendu ordenagailuko pantailan zuzentzaile ortografikoaren aukerarekin, eta egiaztatu maketazioa zuzena dela.

Inprimatzerakoan edo fotokopiatzerakoan...

  • Hartu behar duzun denbora guztia makina bakoitzaren inprimatze- eta fotokopiatze-aukerak ezagutzeko. 
  • Fotokopiatu eta inprimatu behar-beharrezko dituzun kopia-kopurua soilik eta aukera ekonomikoenean:
    • 4 aldetara edo 2 aldetara, alde bakarrean beharrean.
    • Dagoeneko alde bat erabilitako papera erabili.

Gainera, ohitura on horiek inprimagailuen eta fotokopiagailuen kontsumigarri (tonerra eta tinta-kartutxoak) gutxiago erabiltzea dakarte.

 


PAPER ETA KARTOI HONDAKINAK BEREIZI ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Ba al zenekien…?

Badirela birziklatu EZIN daitezkeen zenbait paper eta kartoi mota:

BIRZIKLATU EZIN DAITEKEEN PAPERA ETA KARTOIA
  • Autokopiatzeko papera
  • Etiketa itsaskorrak
  • Paper distiratsua (aldizkariak)
  • Aluminio-papera 
  • Komuneko papera eta paper sanitarioa (sukaldeko erroilua, paperezko musuzapiak, komuneko papera)
  • Paperezko platerak, katiluak eta edalontziak
  • Faxarentzako paper termikoa (fax zaharretan)
  • Edari-kartoiak ("tetrabrikak"): Ezagutu plastiko gisa egiten zaion kudeaketa zehatza.
  • Radiografías
  • Fotografías
  • Erradiografiak
  • Argazkiak
  • Elikagai-hondarrekin zikindutako kaxak (adibidez, pizza-kaxak…)

Bereizi

Utzi paper eta kartoi BIRZIKLAGARRIAK gaikako bilketako edukiontzietan, argibide hauek errespetatuz:

PAPERA
  • Ekidin haustea edo zimurtzea (bolumena txikitzeko). 
  • Utzi klipik, graparik, tututxorik, plastikozko leihatilarik (gutun-azaletan), zelorik eta, oro har, inolako elementu arrotzik gabe.
KARTOIA
  • Tolestu bolumena gutxitzeko.
  • Utzi zinta enbalatzailerik, zigilurik eta, oro har, elementu arrotzik gabe.

 

Bilketa-puntuak hauek dira:

  1. Campuseko erakineko edukiontziak.
  2. Hiriko edukiontzi urdinak.
    Hurbilen kokatutakoak hauek dira:
    • Domingo Martinez de Arago kalean (Farmazia eta Letren Fakultateen artean).
    • Agirre Miramon kalean (Ingeniaritza Unibertsitate Eskolaren aurrean).
    • Francisco Tomas y Valiente kalean (Letren eta Udal Agiritegiaren artean).

Horrela, baimendutako kudeatzaile batek bilduko du eta, gero, birziklatu egingo da.