PLASTIKOA

PLASTIKO-HONDAKINAK ZER INGURUMEN-ERAGIN DUEN EZAGUTU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI AL DUZU?

Irakurri eta hausnartu...

Gaur egungo gizartean, ez da plastikoaren garrantzia zalantzan jartzen eta askotariko beharrak asetzeko erabiltzen da. Ontzien eta bilgarrien sektorea da plastikoaren kontsumitzaile handienetako bat.

Campusean plastikozko hondakinak sortzen ditugu, hala nola:

  • Kafe-makinetako erabili eta botatzeko edalontziak.
  • Hainbat motako ontziak eta bilgarriak:
    • Ur-botilatxoak.
    • Makina automatikoetatik ateratako beste janari eta edariak.
    • Plastikozko poltsak.

Ingurumen-arazoa handia dira ontzien eta bilgarrien hondakinak, gaur egungo bizimoduaren eta hartzen duten bolumen handiaren ondorioz, etengabe ugaritzen baitira (12 tona hondakin nahastu garraiatzeko edukiera duen kamioi batek trinkotu gabeko 2 tona soilik garraia ditzake).

Plastikozko poltsen ingurumen-inpaktuarekin lotutako zenbait datu:

Batez besteko kontsumoa
  • 280 unitate pertsonako eta urteko
  • Urteko 600 milioi unitate EAEn
Deskonposizio-epea
  • 400 urte
Batez besteko bizitza baliagarria
  • 15 minutu
Klima-aldaketa eragiten duten Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak
  • 4 g/fabrikatutako poltsa.
  • Urteko 24 tona EAEn (EAEko hirugarren sektoreak egindako isurketa guztien %0,25 da)
Eragindako itsas espezieak
  • 200

 

Gaikako bilketaren bidez birziklatzeko jasotzen den plastiko tona bakoitzeko, honako ingurumen-aurrezki hauek lortzen dira:

Erregai-kontsumoa (petrolioa)  1 tona Autoaren 14 erregai-depositu
Klima-aldaketa eragiten duten Berotegi Efektuko Gasen (BEG) isurketak  1,5 tona Gasteiz > Donostia > Gasteiz ibilbidea egunero bi hilabetez egiten duen auto bat.

 


PLASTIKO HONDAKINA SORTZEA PREBENITU ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Barneratu eta gauzatu ohitura erraz hauek:

  • Eraman poltsan, motxilan edo kotxean berriro erabiltzeko poltsaren bat (erabilera bakarrekoak erabili beharrean). Badira leku gutxi hartzen duten tolesgarriak (poltsarako eta/edo motxilarako) eta handiagoak eta iraunkorragoak ere bai (autorako).
  • Elikagaiak eta edariak erosterakoan, ekidin behar baino bilgarri gehiago dituztenak.
    Ontziek eta bilgarriek ez dute produktua hobetzen, bere prezioa igotzen dute eta hondakin bihurtzen dira.
    Behar baino gehiago bildutako produktuen adibideak: magdalena bakoitza bilduta dagoen magdalena-poltsa.
    Ez erosi ontziak, erosi produktuak.

PLASTIKO HONDAKINA BEREIZI ETA INGURUMENA ZAINDU NAHI DUZU?

Ba al zenekien…?

Ontzien bilgarriak birziklatu ahal izateko, funtsezkoa da ezagutzea:

BAI, gaikako bilketa sisteman utzi behar dena
  • Uren eta edarien txanbilak eta botilak. 
  • Freskagarrien eta kontserben latak.
  • Tetrabrikak. 
  • Plastikozko poltsak. 
  • Poteen eta botilen tapoiak.
  • Kafe-makinetako erabili eta botatzeko edalontziak.
  • Jogurt-poteak.
  • Plastikozko tutuak (hortzetako pasta).
  • Kortxo zurizko erretiluak eta bilgarrietako kortxo zuria.
  • Aluminio-erretiluak eta aluminio-papera.
  • Olio, leungarri eta garbigarri botilak.
  • Tapak, tapoiak eta txapak. 
  • Oro har, etxeko erabilerarako plastikozko ontziak.
Gaikako bilketa sisteman utzi behar EZ dena
  • Janarien bilgarrietatik datozen ontzi, film eta aluminio-paper zikinak.
  • Plastikozko objektu txikiak (boligrafoak, errotuladoreak…)
  • Jostailuetatik ateratako plastikoak.
  • Produktu toxikoen edo arriskutsuen hondakinak dituzten poteak edo botilak (disolbatzaileak, pinturak, kolak, bernizak…).
  • CDak eta DVDak: Ezagutu beren kudeaketa zehatza.
  • Beste elementu batzuk: esekigailuak, plastikozko pintzak, plastikozko kuboak/baldeak, gomazko eskularruak, biberoiak, hortzetako eskuilak, orraziak…

Zalantzarik izanez gero, erabili ontzien bilatzaile hau:

http://www.ecoembes.com/es/aprenderareciclar/encasa/Paginas/Buscadorenvases.aspx

Bereizi

Utzi plastiko BIRZIKLAGARRIA dagokion edukiontzian (udaleko edukiontzi horietan edo kafe-makinaren alboko edo tabernatik gertuko edukiontzi-zentroetan ), argibide hauek jarraituz:

  • Ontziek hutsik, uretan pasata eta tolestuta egon behar dute.
  • Ekidin material desberdineko ontziak bata bestearen barruan sartzea.
  • Kendu tapoia bereizita uzteko.

Hurbilen dauden edukiontziak hauek dira:

  • Domingo Martinez de Arago kalean (Farmazia eta Letren Fakultateen artean).
  • Agirre Miramon kalean (Ingeniaritza Unibertsitate Eskolaren aurrean).
  • Francisco Tomas y Valiente kalean (Letren eta Udal Agiritegiaren artean).

Horrela, udaleko zerbitzuak bilduko ditu hondakin horiek, Ontzi Arinak Sailkatzeko Instalazioetara (Jundiz, Gasteiz) eraman eta birziklatu egingo dira.